Logotipo de Dantzagunea


Elemento del boletín
Edition 2013-02-19 08:42:52
DANTZAGUNEA. ATE IREKIAK. DFERIA

KUKAI ETA TANTTAKA DFERIAN. KOMUNIKAZIOA/INKOMUNIKAZIOA

Ikuskizun honetan, hitzetara ekarri nahi dugu hitz bihurtzerik ez dagoena … edo sentigaitz dena sentitu nahi dugu, edo imajinatu ezin dena imajinatu…
Agertokia pertsona desberdinek elkarrekin topo egiteko eta bat ez etortzeko leku bat da; hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte “Egote-Izate” horretarako; hitza, mugimendua, begirada, kantua, tresna bat edo bi… dantza-pauso batzuk, isiltasuna, gertatzen ari den guztia behatzea…
Eta egitasmo hori, berriz ere, Mikel Laboak irakatsi zigun zerbaitetatik sortzen da: espazio ireki batean jolas egitetik, non ideia eta bizipen desberdinek baitute lekua… Komunikazioa-inkomunikazioa lanean bezala, han galdu nahi dugu arakatzen hasteko. Ez da omenaldi bat, jolasean jarraitzea da, berarekin ikasi genuen jolas batean.

Kukai Dantza Konpainiaren eta Tanttaka Teatroaren arteko laugarren lankidetza da hau; oraingoan, unibertso berri batean ausartzen dira, zeina aurreko lankidetzetatik (1937, oroitzapenaren bidetik, Otehitzari Biraka eta Hnuy Illa) sortu baita.

 

 

 

 

KUKAI Y TANTTAKA EN DFERIA. KOMUNIKAZIOA/INKOMUNIKAZIOA

En este espectáculo nos apetece hablar de lo que no se puede hablar… o sentir lo que cuesta sentir o imaginar lo inimaginable…
El escenario es  un lugar de encuentro-desencuentro de personas diferentes, que utilizan distintos lenguajes para ese “Estar-Ser”; la palabra, el movimiento, la mirada, el canto, un instrumento o dos…unos pasos de baile, el silencio, observar todo lo que está pasando…
Y este proyecto nace, otra vez de algo que nos enseñó Mikel Laboa, a jugar en un espacio abierto en el que tienen cabida diferentes ideas y vivencias…. Como en su trabajo “komunikazio-inkomunikazioa”,  donde queremos perdernos e indagar. No es un homenaje es seguir jugando a un juego que aprendimos con él.

Es la cuarta colaboración entre Kukai Dantza Konpainia y Tanttaka Teatroa, que esta vez se adentran en un universo nuevo, que nace tras sus anteriores colaboraciones ‘1937, por las sendas del recuerdo’, ‘Otehitzari Biraka’ y ‘Hnuy Illa’.

Dirección: Mireia Gabilondo. Coreografía: Jon Maya. Bailarines: Kukai Dantza Konpainia. Intérpretes: Miren Gaztañaga y Aitor Beltran. Musica en directo: Iñaki Telleria. Imágenes: David Bernués. Diseño de iluminación: Xabier Lozano. Diseño de vestuario: Ana Turrillas. Colaboraciones especiales: Jone San Martin, Israel Galván. Duración: 60 min.

 

ATE IREKIAK. LOSQUEQUEDAN. VICENTE ARLANDIS ETA SANDRA GOMEZ

Vicentek eta Sandrak  Dantzagunean egunotan lantzen ari diren prozesu sortzailearen ateak irekiko dituzte, Sortutakoak egoitza artistiko baten eremuan.

Errepikapena ikerketa  gisa erabiliz, esanahietan, adierazleetan,  forman edota soinuan murgiltzen dira.  Lengoai ezberdinetan ikertzen dute eta, bidebatez, lan honen muina den errepikapenak duen errefentzial proposamenen inguruan ikerketa lana garatu dute.

Asteazken honetan, eguerdiko 12etan, Artelekuko dantza areto txikian, hurbildu nahi duenarekin bere zergatiak, bere zelanak, bere nondik-norakoak eta bere norentzat ere partekatu nahi dute.

Gonbidatuak zaudete!

 

 

PUERTAS ABIERTAS. LOSQUEQUEDAN. VICENTE ARLANDIS Y SANDRA GOMEZ

Vicente y Sandra abren las puertas de su proceso creativo en el que están trabajando estos días en Dantzagunea, en una residencia artística de Sortutakoak.

Utilizando como material de búsqueda la repetición, bucean en los significados, los significantes, la forma o el sonido, investigando a través de los diferentes lenguajes y desarrollando de manera paralela un trabajo de investigación sobre diferentes propuestas referenciales que tienen la repetición como núcleo central del trabajo.

Este miércoles, a las 12 del mediodía, en la sala pequeña de danza de Arteleku, quieren compartir con quien se quiera acercar, sus por qués, sus cómos, sus hacia dóndes y sus para qués.
Estáis invitad*s!

 

 

 


Cerrar

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.