Logotipo de Dantzagunea


Dantzan Ikasi: "Lapurdiko inauterien lehena eta oraina, kontserbazioa eta modernizazioa", Thierry Truffaut KMKn otsailaren 2an

Inauteri garaian bete-betean sartuta gauden honetan Lapurdikoei leihoa irekitzea pentsatu dugu Dantzan Ikasin. 60. hamarkadan galtzear egon ostean, haien berreskuratze lanetan zerikusi handia izan zuen Thierry Truffaut ekarriko dugu gurera inauteri eder hauez hitz egitera.

  • Hizlaria: Thierry Truffaut
  • Data: otsailak 2, ostirala
  • Ordutegia: 19:00 – 21:00
  • Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta kalea, 9, Donostia)
  • Sarrera: Dohain*
  • Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

Lapurdiko inauterien lehena eta oraina, kontserbazioa eta modernizazioa

Testu zaharren berri emanez hasiko du lau atal nagusi izango dituen hitzaldia Truffautek. Besteak beste Ostegun gizeneko idien entzierroak, inauterien heriotza eta San Pançar (zanpantzar), maskak eta eske errondak eta dantzari taldeak (kaskarotak eta segizioa) jarriko ditu mahai gainean. Denboran hurbilduz, zuzeneko iturrietatik jasotako XX. mendeko inauterien tradizioaz jardungo du jarraian 60. hamarkadara iritsi arte. Izan ere, galtzear zeuden garaian "Revivalism labourdin" deituriko kontserbazio eta modernizazio garai berrian murgilduko dira Lapurdiko inauteriak, Truffautek bera protagonistetariko bat zutela berreskuratze eta berpizte lan horretan.

Amaitzeko gaur egungo inauteriak Lapurdiko txoko desberdinetan zertan diren azalduko dizkigu, denak ere beregan ohikoa den legez hamaika irudi eta argazkiz lagunduta aretoko pantaila handian: kaskaroten erronda moduak, maska taldeak, zirzilak eta hartza, zanpantzar eta pertsonaia eta dantza berrien sorkuntzak.

Thierry Truffaut (Baiona, 1957)

Antropologia soziala eta eta historikoa ikasi zituen Pariseko Le Hougan, Gizarte Zientzien Goi Ikasketen Eskolan eta Etnologian doktoregaia, Tolosako Antropologia Etxeko kide da. Euskal Herriko, Gaskoinako eta Pirinioetako festa eta inauteriak ditu ikergai azken berrogei urtetan. Euskal Dantzarien Biltzarrako presidente izan da eta Lapurdiko inauteriaren berrezartze prozesuan parte hartu zuen besteak beste Pierre Bettelu, Pierre Gil eta Claude Iruretagoienarekin, eta EDB, Begiraleak eta Lapurtarrak elkarteen babesean. Hainbat artikulu eta ikerketa lan argitaratu ditu inauterien inguruan, eta Zubieta eta Lapurdiko inauteriak sakon ikertu zituen Joaldun et Kaskarot (Elkar, 2005) liburuan. 2005ean Jose Migel Barandiaren bekarekin saritu zuten.

Informazioa: Dantzan Ikasi

E-mail Imprimir
Jueves, 18 de Enero de 2018 12:42
 
Cerrar

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.