Logotipo de Dantzagunea


Dantzan Ikasi: makilaria, en Dantzagunea, el 3 de junio

Ikastaro berezia izango dugu ikasturtearen azken txanpa honetan, makilariarena. Itsasuko kabalkada batean zein Luzaideko bolant egunean kasu, bada atentzioa ematen digun pertsonaia berezirik, instant batez arnasari eutsi arazten diguna: makilaria. Dantzaria izateaz gain beste abileziarik ere erakutsi behar izaten du, alegia makila koloretsu bat dantzan jartzea, noizean behin zerura jaurtiz ingurukook aho zabalik gaituztela begira. Albert Saldumbidek eta Gilen Saldumbide aita-semeek hurrenez hurren, makila dantzariaren oinarrizko pauso eta teknika erakutsiko dizkigute Dantzan Ikasik proposatutako ikastaro honetan.

Ikastaroa: Makilaria

  • Irakasleak:  Albert Saldumbide eta Gilen Saldumbide
  • Data: ekainak 3, larunbata
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Matrikula: 15€

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

Lehen zatian makila bakarrik landuz eta dantzako urratsak sartuz gero, horrela ahaleginduko dira Albert eta Gilen makilari-gaiak trebatzen. Gaur egun lau herritan dira makilari eskolak: Nafarroa Beherean Anhauzen eta Lapurdi aldean berriz Itsasun, Donibane Lohitzunen eta Hazparnen. Lau eskoletakoak batuz gero 50 ikasle inguru dira gaur egun dabiltzanak. Belaunaldiz belaunaldi igaro arazi duten ofizioa Anhauzen ikasia dute hain zuzen ere Albertek eta Gilenek.

Albert Saldumbide eta Gilen Saldumbide (Anhauze, 1966 eta 1998)

Anhauzeko semeak biak. Albertek, aitak, Itsasun ikasi zituen bere aitarengandik makilari lanak, eta ondotik garaiko makilari trebeenekin jarraitu zuen trebatzen. Orain bera da makilari berriak trebatzen dituena. Gilenek aitarengandik ikasi du ofizioa. Egun Baigorriko Arrola dantza taldeko partaide dira. 
 

 

 

 

 

E-mail Imprimir
Jueves, 18 de Mayo de 2017 08:35
 
Cerrar

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.