Logotipo de Dantzagunea


Berriak

Sortutakoak 11: erakustaldia, Trastero Creativo, abuztuaren 10ean

Trastero Creativoren Kirolak proiektua Sortutakoak 11n aukeratutako proiektuetako bat izan zen, eta dagokion egonaldia egingo du abuztuan zehar Gipuzkoako Dantzagunean. Egonaldiaren amaieran egindako lanaren erakustaldi ireki bat egingo dute, egonaldiko sorkuntza-prozesuan landutakoak erakusteko. 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko uztaila(r)en 28-(e)an 10:37etan
 

Estreinaldia: "Lorem ipsum", Eneritz Zeberio Bartzelonan

Eneritz Zeberiok bihar, uztailak 29, aurkeztuko du Bartzelonako Estudi antzokian Lorem ipsum, Institut del Teatreko ikasle gisa garatutako lana. Sorkuntza-prozesuaren zati handi bat Gipuzkoako Dantzagunean egin du, eta Bartzelonako eskola ospetsuko ikasle gisa, han aurkeztuko du. Carmen Derre, Izaskun Lapaza, eta Aintzane Revuelta dantzariek dantzatuko dute koreografian. 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko uztaila(r)en 27-(e)an 10:23etan
 

Deialdia: Iberescena 2017

Iberescena plataformak ondorengo deialdiak ditu irekita, ikuskizunen emanaldiak laguntzeko, ondorengo ildoetan:

  • Iberoamerikar ikuskizunak koproduzitzea
  • Ikuskizunak programatzeko jaialdiak eta espazioak
  • Sorkuntza-egonaldiak egiteko iberoamerikar zentroak

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko uztaila(r)en 27-(e)an 10:09etan
 

Deialdia: Madrilgo Koreografia Lehiaketa 2017

Paso a 2 plataformak abian jarri du Madrilgo Koreografia Lehiaketaren 31. edizioa, deialdi ofiziala irekitzearekin batera. Deialdia dantza garaikide, antzerki fisiko edota gorputza funtsezko elementutzat duten sorkuntza berriei dago irekita, eta lengoaia eta ikuspegi aniztasuna sustatzea da helburua. 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko uztaila(r)en 26-(e)an 10:10etan
 

Deialdia: Karrikan 2017

Karrikan plataforma bat da eta bere helburua da Euskal Herrian kaleko arteetan hasten ari diren artisten sormen-lanak sustatzea eta zabaltzea. Hasten ari diren profesional edo profesional bidean diren eta espazio publikoan ari diren Euskal Herriko (zazpi probintzia historikoak) taldeen, artisten, konpainien sormen-lan originalak bultzatu nahi du plataformak. Balio berezia emango zaio “kaleko ikuskizuna” kontzeptuari. Zuzenean egindako ikuskizunaren diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina ugariko ikuskizuna, eta abar. Hala ere, lehentasuna emango zaie testurik gabeko edo euskarazko proiektuei. Azkenik, formatu txikiko edo ertaineko ikuskizunak baloratuko dira.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko uztaila(r)en 21-(e)an 10:19etan
 

Deialdia: Paraiso egonadi artistikoak 2017

Paraíso egonaldien helburua da sormen-proiektu berriak sustatzea, mugimendu-arteen talde berriak sortzea bultzatzea, eta  konpainien beharrak asetzea sorkuntza-prozesuan daudenean. Egonaldi artistiko gisa ulertzen da espazio bat eta denbora-tarte bat eskaintzea ikertari edota sorkuntzari eta, beraz, ez da eskatuko amaitutako produktu eszeniko bat.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko uztaila(r)en 20-(e)an 10:20etan
 

Topaketa koreografoarekin Dantzagunean: Antonio Ruz, abuztuaren 4an

Antonio Ruzen konpainiak astebeteko egoanldia egingo du Gipuzkoako Dantzagunean, Olga Pericet dantzariarekin elkarlanean, eta Espainiako Balletak eskatuta, Electra lana prestatzeko. Hainbat dantza-lengoaiaren bitartez, tragedia klasikoa haragitzen dute, ikuspegi berritzaile eta garaikidearekin, herri-iruditerian inspiratuta. 2017ko abenduaren 9an estreinatuko da Madrileko Zarzuela Antzokian. 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko uztaila(r)en 11-(e)an 14:10etan
 

Udako ordutegia Gipuzkoako Dantzagunean

Uztaileko erdialdetik irail hasierara, Gipuzkoako Dantzaguneko bulegoa goizetan irekiko da. Nolanahi ere, instalazioak ohiko ordutegian irekiko dira, 9:00etatik 21:00etara, eta aretoen erreserba egiten dutenak bulegoko ordutegian pasa beharko dira aretoetara sartzeko txartel bila, urte osoan zehar asteburuetan eta jai-egunetan egin ohi den moduan.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko uztaila(r)en 10-(e)an 08:49etan
 

Aurre-estreinaldia: "Youth", Dantzaz Basteron ekainaren 30ean

Youth' hitz-joko bat da. Ingelesezko "zu" eta "gaztetasun" hitzak konektatzen ditu. Dantzaz Nazioarteko Sorkuntza Koreografikorako Zentroan, Wubjke Kuindersma koreografoak egindako piezaren izena da. Arte-prozesu horren emaitzaren aurre-estreinaldia Andoaingo Bastero Kulturgunean ikusi ahal izango da ekainaren 30ean. 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko ekaina(r)en 16-(e)an 11:28etan
 

Ikastaroa Dantzagunean: Oihana Varela, abuztuaren 1etik 4ra

Oihana Varelak osteopatia eta dantza uztartzen dituen bide oparoa joarratu du Gipuzkoako Dantzagunean. Helburua nagusitzat du dantzariei beren gorputza eta mugimendua kontzientzia gehiagorekin ezagutzeko tresnak ematea, gorputz eta mugimenduon kalitatea hobetzeko. Maila aurreratuko dantzariei eta profesionalei zuzendutako ikastaroa.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko ekaina(r)en 14-(e)an 09:55etan
 

Ikastaroa: dantza garaikidea, Arantza Iglesias uztailean eta abuztuan

Arantza Iglesias dantzaria eta sortzailea sarritan aritzen da lanean Gipuzkoako Dantzagunean hainbat hezkuntza eta sormen proiektutan. Heldu den udan dantza garaikideko eta inprobisazioko ikastaroak emango ditu uztailean eta abuztuan. Astelehenetan izango dira klaseak, Donostiako Nikabio akademian.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko ekaina(r)en 14-(e)an 09:46etan
 

Deialdia: Etxepare Institutua, euskal kulturaren hedapenerako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Euskal kultura euskararen eremu geografikotik kanpo sustatzeko eta hedatzeko helburuarekin, Etxepare Institutuak hainbat deialdi egin ditu. Zabalkundearen arloan sartzen da dantza, eta horretara bideratutako 216.000€tatik, 33.000€ dira dantzari emandakoak, ordaintzeko: jaialdi edo jarduera konkretuetan (erakusketak, lehiaketak, ekitaldiak, erresidentzia proiektuak) parte hartzeko bidaia-gastuak, muntaia-gastuak, eszenografia edo materialen garraioa, ostatua eta dietak. Dirua ondorengo gastuetarako emango da: desplazamentuak, muntaia-gastuak, material edo eszenografia garraioa, dietak edota ostatua.

Plazo de presentación de solicitudes: 9-30 de junio (incluidos)

Informazio osoa Etxeparen Institutuaren webgunean

Deialdia (EHAA)

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko ekaina(r)en 14-(e)an 09:46etan
 

Udako ikastaroak Dantzagunean 2017: izen-ematea irekita

Urteroko moduan, udako ikastaroak antolatu ditugu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin lankidetzan. Aurtengoan, dantza klasikoa eta garaikidea landuko ditugu. Uztailaren 3tik 14ra bitartean teknika hobetzeko eta sormena garatzeko hainbat ariketa egingo dituzte ikasleek. Izen-emateko epea ekainaren 24 arte dago irekita.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko ekaina(r)en 01-(e)an 12:20etan
 

Udako ikastaroak Dantzagunean: izen-ematea irekita

Urteroko moduan, udako ikastaroak antolatu ditugu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin lankidetzan. Aurtengoan, dantza klasikoa eta garaikidea landuko ditugu. Uztailaren 3tik 14ra bitartean teknika hobetzeko eta sormena garatzeko hainbat ariketa egingo dituzte ikasleek. Izen-emateko epea ekainaren 24 arte dago irekita.

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SIzen-emate orria / Hoja de inscripción143 Kb
E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko ekaina(r)en 01-(e)an 09:25etan
 

Entsegu irekia Dantzagunean: Kanpai, ekainaren 13an (Dantza Hirian)

Joan den Sortutakoaken edizioan aukeratutako Natalia de Miguelek eta Jorge Jauregik sortu berri duten Kanpai konpainiak egonaldia egingo du Gipuzkoako Dantzagunean, Dantza Hirian jaialdiko Aterpean programaren barruan, eta bertan landuko duten One Way Ticket lanaren nondik norakoak erakutsiko dituzte entsegu ireki batean.  

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko maiatza(r)en 29-(e)an 09:55etan
 

"Encuentros" eta "El Trastero creativo" dira Sortutakoak 11n aukeratutako proiektuak

Behin izen-ematea itxita, Sortutakoak 11 programaren barruan Gipuzkoako Dantzagunean sorkuntzak garatzeko egonaldiak egiteko bi proiektuak aukeratu ditu epaimahaiak: Denis Santacanaren Encuentros eta Laida Aldaz Arrietaren El trastero creativo. Epaimahaia osatu dute: Nora Bengotxea Barañain Auditoriko kideak, Laura Landa Errenteriako Udaleko kultur teknikariak, eta Adriana Pous Dantzaz konpainiako zuzendari artistikoak. Heldu diren hilabeteetan egingo dira egonaldiak, eta lan bakoitzak 1.400€ko laguntza jasoko du.  

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an 18:11etan
 

Zabalik tailerrak Dantzagunean (Cielo Raso): Roberto Olivan, ekainaren 23tik 25era

Tailerraren helburua da mugimendua laguntzea eta hari beldurra kentzea testuinguru zehatzetan. Bereziki, gure animalia senarekin eta sormenarekin lan egiten dugunean, mugimenduak dituen aukera amaiagabeak garatzeko eta aurkitzeko. Konfiantza ere landuko dugu, taldearen bidez, egoera zailetan emaitza ziurrak lortzeko. Alderdi horretan, gorputza fluxu fisikorako eta emozionalerako tresna bihurtzen da. Ikuspegi horrekin irudi mentalak erabiliko ditugu ildo eta egitura gisa.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko maiatza(r)en 23-(e)an 11:56etan
 

Atalak 2.0: Dantzaz Azkuna zentroan, ekainaren 1ean

Azkuna Zentroak ATALAK egitasmoaren edizio berriko Vicky P. Miranda eta Marta Coronado Euskal Herriko koreografa hauen bi sormen berri aurkeztuko ditu ekainaren 1ean, Dantzaz-en 12 dantzarirekin.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko maiatza(r)en 18-(e)an 08:35etan
 

Dantzan Ikasi: makilaria, Dantzagunean ekainaren 3an

Ikastaro berezia izango dugu ikasturtearen azken txanpa honetan, makilariarena. Itsasuko kabalkada batean zein Luzaideko bolant egunean kasu, bada atentzioa ematen digun pertsonaia berezirik, instant batez arnasari eutsi arazten diguna: makilaria. Dantzaria izateaz gain beste abileziarik ere erakutsi behar izaten du, alegia makila koloretsu bat dantzan jartzea, noizean behin zerura jaurtiz ingurukook aho zabalik gaituztela begira. Albert Saldumbidek eta Gilen Saldumbide aita-semeek hurrenez hurren, makila dantzariaren oinarrizko pauso eta teknika erakutsiko dizkigute Dantzan Ikasik proposatutako ikastaro honetan.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko maiatza(r)en 18-(e)an 08:35etan
 

Deialdia: dantza sustatzeko 2017ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2017ko deialdia argitaratu gaur Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Aurrekoaren moduan, deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 450.000 euro izango da. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesionalen etengabeko prestakuntza eta laguntza sustatzeko proiektuei zuzendutako diru-laguntzak dira Jaurlaritzak eskaintzen dituenak.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko maiatza(r)en 17-(e)an 17:02etan
 

Zabalik tailerrak Dantzagunean (Cielo Raso): Gregor Lustek, ekainaren 9tik 11ra

Mugimendua, Lusteken adierazpide nagusia, gorputzaren egitura anatomikoan oinarritzen da (hezurdura, artikulazioak...). Mugimendu biguna da, baina atletikoa eta fisikoa aldi berean. Klaseak ildo anatomiko zehatzak jarraituko ditu, erraz eta aktiboa, lurrerako eta lurretik egindako mugimendu erosoekin eta indartsuekin, hezurduratik abiatuta, gorputza espazioan ahalik eta modurik eraginkorrenean eta ahalik eta ahaleginik txikienarekin, lurrari ondo konektatuta gauden heinean.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko maiatza(r)en 16-(e)an 11:56etan
 

Laborategia Dantzagunean: Renata Arnedo, maiatzean eta ekainean

Hainbat kontu tekniko landuko dira: erritmoa, esaldiak azentuekin osatzeko gaitasuna, geldialdiak, fluxu ternarioak eta binarioak, denbora linearra, errepikapenak... komunikazio fisiologikoaren argitasuna, arintasuna eta presentzia osoa sustatuko dira, gure musikaltasun konplexuaren aberastasuna eta konplexutasuna partekatzea... Eskatzen edota gomendatzen da bederatzi saioetara etortzea, bakarkako eta taldeko garapena egokia izan dadin. 

 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 16:56etan
 

DNA jaialdiak 15 dantza-ikuskizun antolatuko ditu Nafarroako 9 herritan, maiatzaren 20tik ekainaren 3ra bitartean

Programak lengoaia artistikoen dibertsitatearen, nazioartekotasunaren eta komunitatea, ekopolitika eta etorkizuna kontzeptuen aldeko apustua egiten du. Kulturako Zuzendaritza Nagusiak DNA Dantza Garaikidearen Jaialdiaren edizio berria aurkeztu du. Jaialdiak zuzendaritza artistiko berria estreinatuko du, eta maiatzaren 20tik ekainaren 3ra bitartean egingo da. Edizio honetan, honako hauen aldeko apustua egingo da: lengoaia artistikoen eta formatuen dibertsitatea, konpainien nazioartekotasuna eta komunitatea, ekopolitika eta etorkizuna kontzeptuak. Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioarekin batera antolatzen du jaialdia.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko maiatza(r)en 10-(e)an 09:48etan
 

Kutxa Kultur: "Imagine dance", Andrea Loyola maiatzaren 25ean

Sortze-prozesua, dantza eta bideoa. Andrea Loyolak, Amy Birkeen eta Diana Casas Dantza Eskolarekin elkarlanean, emandako sortze-prozesua.Andrea Loyolak, Dantzaz-eko kideak, gidatu ditu ikasleak beren material koreografiko propioa sortzeko eta hori denboran eta espazioan kokatzen ikasteko. Materiala batera jarri da emaitza gisa koreografia bat sortzeko, nahiz eta helburua ikaskuntza-prozesuan ardaztea izan den. Bitartean, prozesuaren zenbait irudi hartu dira ikus-entzunezko bat sortzeko. Azkenik, Dantza eta Bideoa batu dira pieza bakarra, mugimenduz eta irudiz osatua, sortzeko.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko maiatza(r)en 05-(e)an 00:55etan
 

Tailerra Dantzagunean: Afrikako dantzak, ekainaren 3an eta 4an

Lehen Afrik & Dance jaialdia Gipuzkoako Dantzagunean egingo da. Ikastaro honetan landuko dira Gineako eta Senegalgo dantzak, baita dantza afrogaraikidea ere.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an 11:14etan
 

Dantzan Ikasi: Hirutarrak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingurutxoa, maiatzaren 13an Eibarren

Hirutar erritmoari eutsi eta haiekin jolastu asmoz antolatu dugu ikastaro berri hau. Aiko taldeko Patxi Laborda eta Sabin Bikandik hirutar konpasa edo ternarioaren inguruan ibilbide interesgarria proposatuko digute. Balsa, mazurka, fandangoa zein ingurutxoaren doinuz jantzita, guztien arteko lotura eta ahaidetasunak, zein desbedintasunak eta berezitasunak azalduko dizkigute.

Egun horietan Utah-ko Unibertsitatetik euskal dantzak ikastera etorritako dantza ikasleak ikastaro trinkoa jasotzen arituko dira gurean eta aukera aprobetxatuz, ikastaro honetan parte hartuko dute haien formazioaren osagarri gisa. Hori dela eta ikastaroan ingelesa eta euskara tartekatuko dira azalpenetan.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an 00:00etan
 

Deialdia: Zinetika 2017

Zinetika mugimenduaren bitartez adierazten den zinemaren erakusleiho izan nahi du. Ikus-entzunezko medioen bitartez dantzaren aniztasuna erakutsi nahi du, ikusleengan koreografia-sormen berezi batekiko ikusmira piztuz.

Nazioarteko jaialdi honek, Iruñean 2017 ko azaroaren 22 eta 23an eta Donostian 24 eta 25an ospatuko du bere II edizioa Iruñeko Udaletxea, Nafarroako Filmoteka, Dantzagunea eta Tabakalerako zinemak jaialdietarako duen eskutitza txurien programarekin elkarlanean.

Zinetikak hainbat jaialdiekin elkarlana egiten du. Sare honek artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraiki nahi dituen plataforma osatzen du eta kultur- elkartrukea aberasten du. Antolatzaileak: El Trastero Creativo eta Dantzagunea.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko maiatza(r)en 03-(e)an 13:04etan
 

Karavana Norte, kontakt ikastaro ibiltaria: izen-ematea irekita

Karabana Nomada 2017rako izen-ematea zabaldu da. Ekainaren 30etik uztailaren 9ra egingo da. Karabanan parte-hartzeko beharrezkoa da izen-ematea, erabiliko ditugun espazio ezberdinen edukiera mugatua delako. Aurten parte-hartze handia espero dugu, beraz osatu inskripzio-orria lehen bait lehen, eta izen-eman ondoren ez etortzea erabakitzen baduzu, arin adieraziguzu beste pertsona batek zure lekua bete ahal dezan. Gogoratu etapa guztietarako edo soilik batzuetarako etpr zaitezkela. Behin datuak bete eta bidali ondoren, mezu bat helduko zaizu zure izen-emate fitxa jaso dugula esanez. Egun batzuen ostean email bat bidaliko dizugu zure plaza baieztatzeko.

Izen-emateko formularioa

Informazioa: Karavana Norte

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 09:52etan
 

Estreinaldia: "Zeruko, konstelazioen drama koreografikoa", Kresala Donostian maiatzaren 6an

Zeruko drama koreografiko astral hau dela eta, dantza-bilduma teatral txiki bat sortu dute, dozena bat euskal gaik osatutakoa. Guztira, hamabi zeinu astral dira, gorputz-hizkera eta haren keinu-sekuentziak oinarri hartuta irun eta ehundu direnak. Askotariko dantzak dira, dramatizatuko narratiba berri baten barruan gorpuztuak, eta maitasuna, tragedia eta pasioa nola ikusten ditugun erakusten du, erreferentzia unibertsalak diren mito eta kondaira handiak oinarri.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko apirila(r)en 28-(e)an 09:39etan
 

Dantzarte: dantzaren hilabetea Errenterian

Errenteriako Udalak, beste hainbat eragilerekin batera, Dantzarte dantza zikloa antolatu du, lehen aldiz, apirilaren 27tik maiatzaren 28ra arte. Dantza izango da, bere zentzu zabalenean ulertuta, hilabetearen ardatz eta hala, egitarau zabala diseinatu da herritarrei zuzenduta. Gernikako bonbardaketari oroitzapena egingo dion Kukai dantza talde errenteriarraren pieza batekin estreinatuko da zikloa. “Gernika” izenburupean, 3 dantzari ariko dira dantzan. Ondoren iritsiko dira Larumbe Danzaren “En mi casa infinita” eta Eliraleren “Xihiko” haurrentzako ikuskizunak, zirkoa eta dantza uztartzen dituen Rouge Elearen “Hau da nire ametsen kolorea”, Gaël Domenger-en “L’abre integral” edo dantza bertikala oinarri duen Delreves-en “Uno” ikuskizuna. Tailerrek ere izango dute bere tokia: gorputza sormen tresna gisa erabiltzen irakatsiko duen tailerra, Afrikako dantzen ingurukoa, dantza garaikidea jorratuko duena… Hilabete osoan zehar, gainera, argazki erakusketa bat ikusteko aukera izango da Zumardi txikian. Bertan bilduko dira, azken urteetan Errenterian izan diren dantza ikuskizunen irudiak.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko apirila(r)en 28-(e)an 09:32etan
 

Deialdia: Circula 2017

Circula da mugimendua eta gorputza ardatz dituzten ikuskizunak sustatzea. Katalunia, Madril, Valentzia eta Euskadiko autonomia erkidegoetako elkarteetako profesioanlek har dezakete parte bertan.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko apirila(r)en 27-(e)an 09:42etan
 

Topaketa Dantzagunean: Rouge Elea, maiatzaren 15ean

Rouge Elea konpainiak jardunaldi bat egingo du heldu den maiatzaren 15ean, diziplina anitzeko profesionalekin, adituekin eta arituekin. 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko apirila(r)en 26-(e)an 09:50etan
 

Tailerra Dantzagunean: kontakt inprobisazioa, Karl Frost, maiatzaren 19tik 21era

EHKIEk ikastaroa antolatu du AEBetako Karl Frost irakasle entzutetsuarekin. Berak garatutako teknikak eta gorputz kontzientziaren gaineko ariketak egingo dituzte. 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko apirila(r)en 25-(e)an 11:56etan
 

Zabalik tailerrak Dantzagunean (Cielo Raso): Dylan Quinn, maiatzaren 26tik 28ra

Tailerrean zehar, Dylanek partaideekin sortzen ari denenean garatzen duen mugimenduaren gako fisikoak eta dramaturgikoak helaraziko dizkie partaideei. Dylanek interes eta konpromiso handia du gaur egun Ipar Irlandaren nortasunaren izaera aldakorrarekin eta gatazkatsuarekin. Arreta berezia eragin dio irlandarrek ematen dioten "5. probintziaren" kontzeptu mitologikoa arakatzeari, haren bitartez "bestea gugan" miatzen baitu. Bere ibilbide profesional eszenikoaz gain, Dylanek dedikazio zabala eman dio hezkuntari eta komunitate-lana garatzeari. Tailerrak iraungo dituen hiru egunetan, bere partaidetza-teknikak irakatsiko ditu, eta komunitate konpromisoa sortzeko baliabideak landuko ditu.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko apirila(r)en 18-(e)an 11:56etan
 

Tailer irekia Dantzagunean: dantza tradizionala, Utah-ko unibertsitateko ballet ikasleekin batera, maiatzaren 11n

Ameriketako Estatu Batuetako Utah-ko Unibertsitateko ballet ikasleak Euskal Herrian astebeteko egonaldia egingo dute maiatzean, eta Dantzan.eus-ekin elkarlanean, dantza tradizionaleko tailer bat egingo da Gipuzkoako Dantzagunean maiatzaren 11n. Tailer irekia da, eta bertaratzen diren guztiek parte hartu ahal izango dute, Utah-ko Unibertsitateko ikasleekin batera. Ikasleon formazio akademikoaren barruan, urtero egiten dute irteera bat toki zehatz bateko dantzak eta dantzaera ikasteko. Ez da hau Euskal Herrira datozen lehen aldia, 2008an ere etorri baitziren Richard Wacko irakasleak zuzentzen duen Character Dance Ensemble programaren barruan.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko apirila(r)en 07-(e)an 11:25etan
 

Erakusketa: "Urrats bat aurrera, Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina", Gazteszenan maiatzean

Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Dantzaguneak erakusketa bat antolatu dute, Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina azaleratzeko helburuarekin, eta maiatzean zehar ikusgai egongo da Gazteszenan. Beatriz Txurruka da erakusketaren komisarioa, dantzaren munduan ibilbide luzekoa, hala sorkuntza, nola kudeaketan. Erakusketa argazkiz eta testuz osatuta dago, eta irekita egongo den denbora-tartean bideo bat egingo dute.

Inaugurazio-ekitaldia, maiatzaren 5ean, Toni Jodarren hitzaldi dantzatuarekin

Erakusketa hasteko, inaugurazio-ekitaldi bat egingo da Gazteszenan bertan, maiatzaren 5ean, 19:00etan, Toni Jodarren hitzaldi dantzatu batekin. Ondoren mokadu bat emango zaie bertaratutako guztiei. Donostia Kulturako eta Gipuzkoako Dantzaguneko ordezkariak izango dira bertan.

 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko apirila(r)en 06-(e)an 12:47etan
 

Tailerra Dantzagunean: Afrikako dantzak, Sellou Nadege, maiatzaren 6an eta 7an

Afrikako kontinentean kultura eta folklore ugari daude bertako eskualdeetan. Kurtso honetan Afrikako zenbait tokitako dantzen oinarriak landuko ditugu, baita erritmoak ere.  

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko apirila(r)en 04-(e)an 11:14etan
 

Master classa Dantzagunean: Janis Claxton, maiatzaren 13an, Dantzategiaren barruan

Dantzazen Dantzategia proiektuaren barruan, Donostia Kulturak eta Dantzazek master class bat antolatu dute Janis Claxton australiarraekin. Dancebase konpainiatik dator Claxton, Edinburgon (Eskozian) dagoen Europako konpainia garrantzitsuenetako batetik. Hainbat lan entzutetsu egin ditu, esaterako, Pop Up Duets eta Enclosure humans, eta gaur egungo nazioarteko agertoki garaikidean begirada argi eta poliedrikoenetako duen sortzailea da.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko apirila(r)en 03-(e)an 11:28etan
 

Tailerra Dantzagunean: Alvaro Frutos, maiatzaren 6an eta 7an

Tailer honen abiapuntua da gorputzaren gaineko kontzientzia hartzea, eta bat-bateko mugimendua esploratzea. Praktikan jarriko dira norbere gorputza orainaldian bizitzeko moduak. Gorputza, arnasketa eta kontzientzia tridimentsionala izango dira giltzarriak, eta mugimendua-akzioa-kontzientzia tresnak, espazioa konkistatzekoe ta gure gorputza liluratzeko. 8 orduko tailer trinkoa izango da, bi egunetan zehar. Gorputz kontzientzian interesa dutenei zuzendutako tailerra da, auto-behaketara bideratutakoa, eta hezurrak ordu batzuetan zehar mugitzekoa. Ongietorriak izango dira, dantzariak, yogiak, iturginak, medikuak, enpresariak, ipurterreak... azken batean, une hori eta ordu horiek partekatzeko gogoa duten guztiak. 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko martxoa(r)en 31-(e)an 11:56etan
 

Tailerra Dantzagunean: Lucio Baglivo, apirilaren 29an eta 30ean

Lucio Baglivo akrobazia eta dantza akrobatiko teknika klaseak ematen ditu hainbat dantza eta zirko eskolatan. 2009tik "Sormen laborategia" kurtsoa ematen du, eta bertan imajinazioa hedatzea bilatzen du, sormen-prozesuetan sakonduta, sormena eta pertsona partaide bakoitzaren lengoaia pertsonala sustatuta.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 10:23etan
 

Dantzategia 2017: Dantzazek eta Janis Claxtonek mugimeduari koreografia jarriko diote Egian

Dantzazek eta Donostia Kulturak 2013an martxan jarri zuten proiektuaren bosgarren edizioari ekingo diote heldu den maiatzean. Dantzategiak, laborategi gisa, hiriko espazioen berrirakurketa artistikoa planteatzen du. Hiria biziteko, lurraldearekin eralzionatzeko eta hiritarrengana gerturatzeko beste moduak planteatzen ditu Dantzategiak, Donostiako egia auzoan.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko martxoa(r)en 29-(e)an 10:43etan
 

Dantzaz, Atalak 2.0: Iker Gomez eta Mikel Aristegi, apirilaren 18tik 20ra

Apirilaren 18tik 20ra egingo da Gipuzkoako Dantzagunean, Biarritzen eta Donostian, Atalak 2.0ren 2017ko bigarren saio-sorta. Atalak proiektuan 2008tik ehundik gora koreografia-lan aurkeztu dira, euskal eta europar koreografoen ekarpenarekin. Astebeteko tartean, Iker Gomezek eta Mikel Aristegik pieza koreografiko bana prestatuko dute, eta Dantzazeko dantzariek aurkeztuko dituzte. 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko martxoa(r)en 28-(e)an 11:14etan
 

Tailerra Dantzagunean: dantzarako jantzigintza, Xabier Mujika apirilaren 26an (Lasala)

Xabier Mujika Aldasoro jantzi-diseinatzailea eta arkitektoa da. Gipuzkoako hainbat konoainiarentzat egin du lan, eta gaur egun Lasala konpainiarekin ari da. Tailerrean landuko dira ikuskizun eszeniko baterako dantzarako jantzigintzak dituen berezitasunak. Tailer hau Lasala konpainia Euskao Jaurlaritzaren konpainiak egonkortzeko laguntzen barruan garatzen ari den Artisauak ekimenaren barruan dago.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko martxoa(r)en 27-(e)an 10:46etan
 

Dantzaren hilabetea 2017, APDG

APDGk, Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak, berriz ere antolatu du Dantzaren Hilabetea, apirilaren 29an ospatzen den Nazioarteko Dantzaren Egunarekin batera, dantzaren ofizioa omentzeko jarduera-multzoa. Hogeita bbigarren aldiz antolatu du APDGk ekitaldi-sorta zabala hau, 1996an hasi ekin baitzion Dantzaren hilabetea antolatzeari. Bereziki nabarmendu behar da dagoeneko Dantzaren Hilabeteko ikono bihurtu den Kontxako barandako barra klasikoko erakustaldia.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko martxoa(r)en 22-(e)an 16:34etan
 

Dantzan Ikasi: Patxi Perez, KMKn, martxoaren 31n

Mutxikoak, tradiziozko gizartetik tradizioak inspiratutako aisialdi birsortzailera

Tradizionalak ote dira dantza-jauzien inguruan hainbat lekutan hilero izaten diren hitzorduak?  Alegia, gurea moduko tradiziozko gizartearen aisialdian, "mutxikoen" fenomenoak nolako bilakaera izan du, hain zuzen ere, tradizioa birsortzeko ahalegin horretan? Galdera horri tira eginaz dantza horien jatorriaz eta gaur egun dantzatzen diren moduaren inguruaz mintzatuko zaigu Patxi Perez Donostiako Koldo Mitxelenan antolatu dugun hitzaldi honetan.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 10:18etan
 

Dantza Hirian 2017: "Aterpean" egonaldietarako deialdia irekita

Dantza Hirian Jaialdiak 10. Aterpean programaren deialdia egin du. Gaur egungo dantza-ikuskizunen sormena, ikerketa eta zabalkundea sustatzeko helburuz, eta publiko desberdinak sorkuntza-prozesura hurbiltzeko xedez, dantzaren eremuan lan egiten duten artistei zuzendua dago programa hau, baita beste arte-diziplina batzuetatik dantza erreferentzia gisa darabiltenei ere, betiere beren lanak hiri-espazioetako sorkuntzara bideratuak badaude.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko martxoa(r)en 09-(e)an 18:14etan
 

Jolastu 2017 capoeira jaialdia Dantzagunean, martxoaren 31tik apirilaren 2ra

Capoeira egiten duen Aldeia de Bambas elkarteak bere urteko jarduera nagusia egingo du, hirugarrenez jarraian: Jolastu 2017. Hainbat capoeira talde elkartzea du helburutzat ekimenak, eta denetarik egiten da: erakustaldi artistikoak, klase teorikoak, kurtsoak, gradu-aldaketa ospakizunak, capoeira "rodak", taldekako klaseak eta, jaialdia amaitzeko, anaitasun-festa bat.   .

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko martxoa(r)en 08-(e)an 10:43etan
 

Deialdia: "Ikerketa periferikoa", egonaldiak Barañain Auditorioan

Deialdi honen barruan dantzako ikerketarako bi egonaldi aurreikusten dira: bat dantza garaikiderako eta bestea folklorerako.  

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko martxoa(r)en 07-(e)an 11:38etan
 

Seminarioa Dantzagunean: Butosofia, Jonathan Martineau martxoaren 24tik 26ra

Pentsatzea da erditzearen artea. Dantzatzea da jaiotzaren artea. Errealitatea hitz hutsa baino gehiago bada, mugimenduan dagoen gorputza ikertu behar da. Gure ideiek munduarkein zerikusirik badute, grabitatearekin elkarrizketan garatu behar dira. Dantza askapen arte gisa. Tailer honetan partekatzen dugun espazioari buruzko gure ikuskera eraldatzera bideratutako esperimentu psikosomatikoekin osatuko da. Butoh-dantzan eta jaiotegunaren pentsamenduan inspiratuta, tailerreko esperimentuetan esploratuko direnak dira partekatutako espazio hori sortzeko eta hedatzeko egoeran dagoela ulertzeko aukerak. Hausnarketa horiek filosifia politiko garaikidean eta bizi dugun demokraziaren hainbat aurreiritzitan arrakalak sortzen dituzte; behin zulatuta, askatasuna defendatu beharreko balio bat edo jabetza bat ez denaren ideia hedatzeko, eta bai esperientzia, dohai, kutsatzaile izan daitekeela aukera gisa lantzeko. Tailerrean ez dira teoria eta praktika bereiztuko, eta mugimenduaren ikerketa proposatuko du, jatorriaren dantzaz gozatzeko. Gorputz guztientzat da egingarria, eta adimen guztiek goza lezakete.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko martxoa(r)en 06-(e)an 16:40etan
 

Udaberriko ikastaroa 2017 APDG: izen-ematea irekita

Aurtengo udaberriko ikastaroan dantza klasikoa landuko du Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak. Apirilaren 18tik 22ra egingo da Gipuzkoako Dantzagunean. Modu horretan, oporraldi-garaian maila askoko dantzarien formazioa osatzeko eskaintza osatzen segitzen du elkarteakTeknika berriak ikasteko, eta ikasitakoak hobetzeko balio izateaz gain, ikastaro hauek dantzarientzako elkargune garrantzitsua dira.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 12:02etan
 

Tailerra Dantzagunean: Afrikako dantzak, Marian Briones, martxoaren 12an

El continente africano abarca una rica diversidad de culturas y folclores en función de sus múltiples regiones. En este curso impartiremos los rudimentos básicos para acercarnos al baile africano, concretamente trabajando ritmos propios de países del oeste de África como Guinea Conakry, Costa de Marfil, Malí, Gambia, Burkina Faso y Senegal.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko otsaila(r)en 27-(e)an 11:14etan
 

Sortutakoak 10: Jaiotz Osak bere prozesuaren aterak irekiko ditu Gazteszenan, martxoaren 30ean

Jaiotz Osak Suddenly proiektuarekin egingo du egonaldia Gipuzkoako Dantzagunean, Sortutakoak 10 programaren barruan. Haren erdialdean, Gazteszenako eszenatokian hainbat doiketa egingo ditu, eta martxoaren 30ean horiek ikusteko ateak irekiko dizkio publikoari.  

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 23-(e)an 00:35etan
 

Sortutakoak 10: "Creepy Crawly", Jon Lopezen erakustaldia Gipuzkoako Dantzagunean, martxoaren 20an

Jon Lopezen Creeply Crawly izan zen Sortutakoak 10en aukeratutako proiektuetako bat, eta martxoan ehar egingo du dagokion sorkuntza-egonaldia Gipuzkoako Dantzagunean. Haren amaeiran, publikoari irekitako erakustaldia egingo du, egindako lanaren garapena erakusteko.  

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko otsaila(r)en 22-(e)an 13:35etan
 

Estreinaldia: Ai Do Project eta Musikene Ensemble, martxoaren 16an Donostiako Victoria Eugenian

Iker Arruek donostiarrak zuzentzen duen Ai Do Project konpainia bere azken lana ari da prestatzen Gipuzkoako Dantzagunean, eta martxoaren 16an estreinatuko du, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Edward Elgar piano boskotearekin, Musikeneko ikasleek jotakoa. 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko otsaila(r)en 21-(e)an 13:34etan
 

Estreinaldia: "Hormek diote on stage", Haatik martxoaren 24an Lasarten

DSS2016 egitaru barnean aurrera eramandako Hormek diote proiektua oinarri hartuta, bertako helburuak jarraitu eta parte hartu zuten artista ezberdinen lanak eta Haatik-ek kalerako sortutako bost pieza laburrak bilduz, antzokirako prestatutako ikuskizun bat aurkeztuko du. Prestakuntzaren azken fasean murgilduta martxoaren 24a izango da lana plazaratuko duen eguna, Lasarteko Manuel Lekuona Kulturetxean.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko otsaila(r)en 20-(e)an 13:34etan
 

Master classa + ikuskizuna: Thomas Noone, martxoaren 25ean

Thomas Noone konpainiak Breathless eta UntiltheEnd piezak emango du heldu den martxoaren 25ean 18an Donostiako Gazteszena aretoan. Ekitaldia baliatuta, eta Donostia Kulturarekin dugun elkarlanaren barruan, dantzaren munduko sortzaileen lana publiko orokorrari eta espezializatuari gerturatzeko, master class bat antolatu dugu emanaldiaren eguneko goizean. Klasean izen-ematen duten guztiek Gazteszenako ikuskizunerako txartela jasoko dute.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 11:07etan
 

Tailerra: eszenako argiztapena, Alvaro Estrada, martxoaren 1ean

Lasala konpainiak, Eusko Jaurlaritzak dantza-konpainiei finkatzeko ematen dituen laguntzen barruan, eta ATAErekin (Arte Eszenikoetako Teknikari Profesionalen Elkartea) elkarlanean argiztapen tailer bat antolatu du bere Artisauak proiektuaren barruan. Tailerrean landuko da dantzarako argiztapen-plano baten diseinua eta exekuzioa. Diseinatzailearen eta argiztatzailearen profil artistikoa eta teknikoa azalduko du Alvaro Estrada tailerreko irakasleak eta Argiztatzaileen Elkarteko (AAI) kideak. Diseinu bat egiteko teknika, fisika eta arte oinarriak zehaztuko dira. Dantzara aplikatutako argiztapen diseinu baten argi, kontzeptu, tresna eta dokumentazio motak aztertuko dira. 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 09-(e)an 11:30etan
 

Tailerra Dantzagunean: body percussion, Leela Petronio, martxoaren 17tik 19ra

Leela Petronio mundu mailako erreferentzietako bat da klake, tap eta gorputz espresioan. STOMP ikuskizuneko kidea 2001etik. Dantzari eklektikoa da, eta mundu osoko eszenatoki eta jaialditan hartu du parte. Diziplina anitzeko Hip Tap Project kolektiboko kidea da, eta haiekin ere nazioartean aritzen da. Urte asko daramatza irakaskuntzan, publiko guztiei klakea transmititzen.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 09-(e)an 11:29etan
 

Tailerra Dantzagunean: flamenkoa, tangoen saio trinkoa, Karmele Cepero, martxoaren 11n eta 12an

Karmele Cepero, Gipuzkoako Dantzagunean ohikoa dugun falmenko dantzarie ata irakasleak tailer bat emango du, eta tangoetan zentratuko da. Ceperok Sevillan egin zuen formazioa, bertako Cristina Heeren Fundazioan. Han landu zituen: konpasaren teknika, gorputz koreografia eta adierazpena, eta kola eta mantoi bata teknika eta koreografia.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 09-(e)an 11:29etan
 

Tailerra Dantzagunean: aktorearen dantza, Anna Rodriguez, martxoaren 4an

Koreografoa, egilea, eta pedagogoa da tailerra emango duen Anna Rodriguez. Aktoreen dramaturgia eta koreografia materialen eta aktoreen mugimenduaren arteko topaketa proposatuko du. Dantzari, aktore eta zirkuko artista profesional eta amateurrei zuzenduta dago, eta koreografia herremintak ematea da helburua, alferreko formatu eta posturak alde batera utzita, kontzientzia eta presentzia hartzeko

 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 09-(e)an 11:14etan
 

Deialdia: dantzako proposamenak Kutxa Kultur Plazan

Kutxa Kultur Fundazioarekin elkarlanean, deialdia luzatzen diegu dantzako artistei Kutxa Kultur Plazan beren proposamenak aurkezteko. Kutxa Kultur Plaza Tabakalera eraikineko 4. solairuan dagoen gune irekia da, eta hainbat jarduera egiten dira astean zehar. 

Tartean dantzako hainbat jarduera, eta horretarako proposamen anitzak aurkez litezke: tailerrak, emanaldiak, sorkuntza-prozesu bat garatzea, etab. Helburua da ordubete inguruko saioan bertaratukoei dantzaren mundu zabala helaraztea. 

Uda bitartean, jarduerak egiteko datak maiatzaren 25a eta ekainaren 29a dira. Udaren ondoren ere izango dira hainbat data, eta emango dizuegu haien gaineko informazioa. 

Proposamenak bidaltzeko epea otsailaren 20an bukatuko da, eta ondorengo helbidera bidali behar dira: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  


E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 09-(e)an 11:10etan
 

"Punto de encuentro" Dantzagunean, otsailaren 15ean

Martí Güell eta Gorka Gurrutxaga dantzariek aurrera darraite Punto de encuentro proiektuarekin.  Saio bakoitzean dantzari edota saortzaile batek bere esperientzia eta ezagutza partekatzen ditu hara hurbildutakoekin. Hurrengoa otsailaren 15ean egingo da.  

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko otsaila(r)en 07-(e)an 00:21etan
 

Deialdia: INAEM musika eta arte eszenikoetarako diru-laguntzak 2017

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutuak (INAEM) musika lirikoa, dantza, antzerki eta zirkuko 2017ko diru-laguntzen deialdia egin du, 2017ko Estatuko Buletin Ofizialean otsailaren 2an argitaratutakoaren arabera.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko otsaila(r)en 03-(e)an 12:16etan
 

Dantza Klub - Atalak XXIX: Fabio Lopez eta Marta Coronado, otsailean

Otsailaren 13tik 16ra egingo da Dantzagunean, Biarritzen eta Donostian Atalak XXIX, Dantzaklub proiektuaren hogeita bederatzigarren edizioa. Dantzaz konpainiaren proiektua da DantzaKlub, eta ehun lan koreografikotik gora aurkeztu dira 2008tik, konpainiako lantaldea osatzeko Europa osotik datozen dantzarien sorkuntzak eta ia euskal koreografo gehienen lanak uztartuta

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 11:45etan
 

Klase irekiak Dantzagunean: Iker Arrue, otsailean eta martxoan

Iker Arruek sorkuntza-egonaldi bat egingo du Gipuzkoako Dantzagunean otsailean eta martxoan zehar, eta publikoaro irekiko dizkio lanean hasi aurreko prestaketa-klaseak. Ai Do Project proiektuare barruan, Iker Arruek dantza garaikidea eta Aikido arte martziala uztartzen ditu, beste hainbat teknikarekin batera

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko urtarrila(r)en 24-(e)an 00:00etan
 

Klase irekiak: Cielo Raso otsailean, Donostiako Egia kultur etxean

Cielo Raso konpainiak klase irekiak emango ditu otsailean zehar Egiako kultur etxean, han egingo duen egonaldi artistikoa balaitua.


E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko urtarrila(r)en 23-(e)an 00:00etan
 

Master classa Dantzagunean: flamenkoa Paloma Fantovarekin, otsailaren 17an eta 18an

III. Flamenko Zikloaren barruanDuende de la Sole eskolak, Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, master class bat antolatu du Paloma Fantova dantzariarekin. Haurra zenean ikasi zuen dantzan Fantovak, Manuel Fantova aitarekin. Teknika bikaina dauka, eta 7 urterekin egin zuen debuta Madrileko Apolo antzokian. Antonio Canalesekin dantzatu ohi du. Era berean, Fantovak emanaldia egingo du Duende de la Sole eskolan, otsailaren 19an

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko urtarrila(r)en 19-(e)an 13:04etan
 

Deialdia: Espainiako Antzoki Alternatiboen Sarea 2017

Espainiako Antzoki Alternatiboen Sareak dantza eta antzerki garaikide ikuskizun berrien proiektuak jasotzeko deialdia ireki du. Sarean sartzen dira 14 autonomia erkidegotako 44 antzoki, eta proiektuak aurkezteko epea otsailaren 10ean bukatuko da.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko urtarrila(r)en 18-(e)an 11:41etan
 

Deialdia: Euskal Herriko Dantza-lanen Katalogoa

Bi dira Dantza Lanen Katalogoaren tresna sortzeko helburu nagusiak: bisibilitatea, katalogoarekin nazioarteko kontestu desberdinetan egiten diren aurkezpen eta bisiten bidez, eta merkataritza, Euskal Herrian sortzen diren dantza lanen banaketa eta proiekzioa. Hala ere, tresna honek joan etorriko komunikazio bat ahalbidetu nahi du, proiektu eta elkarlan eredu aberasgarriak sortzeko eremu bat sortuz.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko urtarrila(r)en 12-(e)an 09:07etan
 

"Punto de encuentro" Dantzagunean: Zuriñe Benavente eta Ignacio Monterrubio, urtarrilaren 26an

Martí Güell eta Gorka Gurrutxaga dantzariek aurrera darraite Punto de encuentro proiektuarekin.  Saio bakoitzean dantzari edota saortzaile batek bere esperientzia eta ezagutza partekatzen ditu hara hurbildutakoekin. Hurrengoa urtarrilaren 26an egingo da, eta Zuriñe Benavente (dantzaria) eta Ignacio Monterrubio (musikaria) izango dira gidariak. Zuriñe Benavente koreografoa eta dantzaria da, estilo garaikidea lantzen du, eta inprobisazioaren eremuan ari da lanean. Ignacio Monterrubio soinu-artearen eta teknologia berrien munduak lantzen ditu, eta musika-proiektu garaikideak garatzen ditu. Biek elkarlanean dantza eta musika garaikidearen arteko lotura miatzen dute, zuzeneko piezak eginda, soinuaren eta mugimenduaren arteko komunikazio-lengoaia bat garatzen. Denbora izena du beren azken lanak eta 2016ko abenduan estreinatu zuten.  

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko urtarrila(r)en 12-(e)an 00:21etan
 

Tailerra Dantzagunean: Mozanbikeko dantzak, otsailaren 11n eta 12an

Nordino Ibraimo Sulemane Mozanbikeko dantza-maisu entzutetsu bat da, eta Euskal Herrian egingo duen egonaldian hainbat klase emango ditu; horietako batzuk Gipuzkoako Dantzagunean. Afrikar herrialde horretako dantzak ikasketa aukera ezin hobea izango da.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko urtarrila(r)en 11-(e)an 00:49etan
 

Klase irekiak Dantzagunean: breaking ostiral arratsaldetan

BBoys da Gipuzkoako Dantzagunean lanean astero aritzen den kolektibo bat, eta breakina egiten du. 2017tik aurrera klase irekiak emango dituzte ostiraleroGipuzkoako Dantzagunean lanean aritzen diren break-dantzarien teknika ikasi nahi duen gazte eta heldu orori erakusteko, eta breakinaren oinarriak ikasteko.Top Rock, Go Down, Footwork eta Freezak izango dira klaseen oinarria.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko urtarrila(r)en 10-(e)an 00:00etan
 

Estreinaldia: "Le Spectre de la Rose", Dantzaz eta Christine Hassid Bordelen urtarrilaren 21ean

Dantzazek Bordelen estreinatuko du urtarrilaren 21ean Le Spectre de la Rose lana. Christine Hassid da koreografoa eta hala definitu ditu bere sormen-irizpideak: "interesgarria iruditu zitzaidan frantziar, belgiar, espainiar eta ingeles artistak uztartzea, hainbat berrirakurketa egiteko". Dantzazeko dantzariekin batera, Aurélien Houette eta Mohamed Toukabri ariko dira.


Argazkia: Blanca Razquin (c)

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko urtarrila(r)en 09-(e)an 11:20etan
 

Tailerra Dantzagunean: inprobisazioa Sofie Dubsekin, otsailaren 18an

Tailer honetan inprobisazioa landuko da, anatomia ariketa fisikoen bidez, baita norbere burua eta inguruko espazioa entzuteko ariketekin. "Gorputz kolektiboa" deitzen zaionaren gaineko bilaketa egingo da: Non hasten da? Non amaitzen da? Amaitzen da? Jatorrizkoa da ala eraikitakoa? Non dago animali/primitiboaren eta sozial/eraikitakoaren arteko muga? Esperientzia fisiko, psikiko, anatomiko, jatorrizko, mental eta... politiko! baten kontzeptu filosofikoetara, antropologikoetara eta politikoetara hurbilduko gara.  


E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko urtarrila(r)en 05-(e)an 11:49etan
 

Master classa + ikuskizuna: Antonio Ruz

Antonio Ruzen konpainiak Double Bach ikuskizuna emango du heldu den otsailaren 18an Donostiako Gazteszena aretoan. Ekitaldia baliatuta, eta Donostia Kulturarekin dugun elkarlanaren barruan, dantzaren munduko sortzaileen lana publiko orokorrari eta espezializatuari gerturatzeko, master class bat antolatu dugu emanaldiaren ondorengo egunean, otsailaren 19an. Klasean izen-ematen duten guztiek Gazteszenako ikuskizunerako txartela jasoko dute.


E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko urtarrila(r)en 04-(e)an 11:07etan
 

Jam Sesioa Dantzagunea: break dance, otsailaren 4an

Heldu diren hilabeteetan Gipuzkoako Dantzagunean klase irekiak emango dituzten BBoyseko dantzariek jam sesio bat antolatu duten otsailaren 4an, Gipuzkoako Dantzagunean. Saio irekia izango da eta bertan parte-har dezakete, hala dantzari trebatuek, nola ezagutza askorik izan gabe, Ameriketako Estatu Batuetan sortu eta gero eta jarraitzaile gehiago dituen dantza hori gertutik ezagutu nahi dutenek.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko urtarrila(r)en 03-(e)an 09:04etan
 

"Creepy Crawly" eta "Suddenly" dira Sortutakoak 10en aukeratutako proiektuak

Behin izen-ematea itxita, Sortutakoak 10 programaren barruan Gipuzkoako Dantzagunean sorkuntzak garatzeko egonaldiak egiteko bi proiektuak aukeratu ditu epaimahaiak: Jon Lopezen Creepy Crawly eta Jaiotz Osaren Suddenly. Epaimahaia osatu dute: Olatz de Andres Lokke-ko koreografoak, Imanol Goñez Katapulta Plataformakoak, eta Mathieu Vivier, arte eszenikoetako teknikari eta IDBko koreografia-produkzioko poloko koordinatzaileakHeldu diren hilabeteetan egingo dira egonaldiak, eta lan bakoitzak 1.400€ko laguntza jasoko du.  

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko abendua(r)en 19-(e)an 18:11etan
 

Sortutakoak 9: "White lies", Natalia de Miguel eta Jorge Jauregi, erakustaldia San Telmo Museoan, urtarrilaren 14an

Natalia de Miguelek, Sortutakoakprograman hautatutako proiektuetako batek, Gipuzkoako Dantzagunean Jorge Jauregirekin batera egindako egonaldian landutakoaren erakustaldi bat egingo du urtarrilaren 14an San Telmo Museoan, bi erakundeon elkarlanari esker. White Lies ikuskizunak oroitzapenean trabaturiko emozio gabeko shock egoerari erreparatzen dio. Kontrastedun proposamena da, barrukoa-kanpokoa, oraina-oroimena...

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko abendua(r)en 15-(e)an 11:48etan
 

Tailerra Dantzagunean: Mikel Aristegui, urtarrilaren 14an

Honako planteamendua egin du Berlinen bizi Mikel Aristegui dantzari donostiarrak, heldu den urtarrilaren 14an Gipuzkoako Dantzagunean emango duen tailerrerako: "Pentsatzen duguna gara, eta ariketa sinpleen bidez, gorputz bat dugu hori adierazteko; mugimenduaren bidez, bizitzako egoerak eta egoera animikoak komunikatuko ditugu. Ikastaroa mugimenduan interesa duten guztiei irekita dago, eta, hala gure buruarekin, nola gure ingururenearekin komunikatzeko aukera berriak lantzea. Isiltasunean adierazteko plazera guztiok garatu beharreko bertutea da. Norbere larruan ondo sentitzea partekatzeko eta denbora eskaintzeko moduko zerbait da...".

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko abendua(r)en 14-(e)an 11:49etan
 

Deialdia: Katapulta Tour 2017

Musika, antzerkia eta arte eszenikoak gogoko dituzu? Monologoak egitea gogoko duzu? Maketa bat duzu? Hau izan daiteke zure aukera! Bidal iezaguzu zure lana eta, aukeratua bazara, Gipuzkoa osoan zehar kontzertuak eta emanaldiak izateko aukera izango duzu! Parte hartu!

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko abendua(r)en 07-(e)an 12:54etan
 

"Punto de encuentro" Dantzagunean, hirugarren saioa abenduaren 12an

Marti Guell eta Gorka Gurrutxaga dantzariek aurrera darraite beren Punto de encuentro proiektuarekin. Astero dantzariren batek bere ezagutza eta esperientzia partekatuko ditu gerturatzen diren guztiekin. Hurrengo saioa abenduaren 12an egingo dute, Oihana Varela osteopata eta dantzariarekin.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko azaroa(r)en 28-(e)an 13:21etan
 

Dantza Klub - Atalak XXVIII: Victoria P. Miranda eta Gilles Schamber, abenduan

Abenduaren 6tik 8ra egingo da Dantzagunean, Biarritzen eta Donostian Atalak XXVIII, Dantzaklub proiektuaren hogeita zortzigarren edizioa. Dantzaz konpainiaren proiektua da DantzaKlub, eta ehun lan koreografikotik gora aurkeztu dira 2008tik, konpainiako lantaldea osatzeko Europa osotik datozen dantzarien sorkuntzak eta ia euskal koreografo gehienen lanak uztartuta

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko azaroa(r)en 28-(e)an 11:45etan
 

Gabonetako ikastaroak 2016: izen-emateko epea irekita

Irekita dago Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak urtero Gabonetako oporretan antolatzen dituen ikastaroetan izen-emateko epea. Abenduaren 26tik 30era egingo aurtengo bi ikastaroak eta dantza klasikoa eta modernoa landu ahal izango dituzte ikasleek. Izen-emateko azken eguna abenduaren 10a da, eta ikastaro bakoitzeko toki-kopurua mugatua da.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko azaroa(r)en 17-(e)an 00:04etan
 

Tailerra Dantzagunean: "Aurreskua eserita", Jone San Martin eta Kolorearekin, abenduaren 22an eta 23an

Kolorearekin elkarteak eta Gipuzkoako Dantzaguneak elkarlanean, tailerra antolatu dute Jone San Martinekin. Publiko zabalari irekitako ikastaroa izango da, sorkuntzarako hainbat klabe ikasteko.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko azaroa(r)en 16-(e)an 11:50etan
 

Tailerra Dantzagunean: Renata Arnedo eta Oihana Varela, urtarrilean

Osteopatiak ematen digun mugimenduaren ezagutza kontuan hartuta,gorputz integratu baten kontzientzia esperimentatuko dugu ,sortzen zaigun dantzarekin bat egiteko. Gorputz pertzeptzio zabalago bat edukiko dugu,espazioa,denbora,ritmoa,intuizioa eta sorkuntza hobeto entzuteko.Guzti honek gorputz presentzian eragina edukiko du.


E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko azaroa(r)en 16-(e)an 11:49etan
 

Master classa + ikuskizuna: Guy Nader eta Maria Campos

Guy Naderren eta Maria Camposen konpainiak Time Takes The Time Time Takes ikuskizuna emango du heldu den abenduaren 3an Donostiako Gazteszena aretoan. Ekitaldia baliatuta, eta Donostia Kulturarekin dugun elkarlanaren barruan, dantzaren munduko sortzaileen lana publiko orokorrari eta espezializatuari gerturatzeko, master class bat antolatu dugu emanaldiaren bezperan, abenduaren 4an. Klasean izen-ematen duten guztiek Gazteszenako ikuskizunerako txartela jasoko dute.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko azaroa(r)en 16-(e)an 11:07etan
 

Tailerra Dantzagunean: Kelian Jimenez, abenduaren 16an eta 17an

Kelian Jimenez dantzari madrildarrak tailerra emango du Gipuzkoako Dantzagunean, Duende de la Sole elkartearekin elkarlanean. Jimenez, flamenko-tradizio handiko kidea, aurretik ere Gipuzkoako Dantzagunean izandakoa da, eta dantza flamenkoan aritzen diren hainbat konpainia sonatutan aritu izan da

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko azaroa(r)en 15-(e)an 13:05etan
 

Deialdia: Acieloabierto 2017 sarea

Konpainia gisa ondorengo baldintza betetzen badituzu eta parte-hartu nahi baduzu, izena eman deialdi osoa jasotzeko. Eskaerak egiteko epea 2016ko abenduaren 16 arte dago irekita.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko azaroa(r)en 11-(e)an 11:41etan
 

Tailerra Dantzagunean + ikuskizuna: "She poems", Aïda Colmenero azaroaren 25etik 27ra

Aïda Colmenerok bi emanaldi egingo ditu Donostiako Principal antzokian, eta Gipuzkoan egingo duen emanaldia baliatuko dugu, elkarlanean tailerra egingo du Gipuzkoako Dantzagunean, She Poems bere proiektuaren barruan.

She poems egitasmo original eta berritzailea da, Aida Colmenero Díazek sortua, eta bi dantza aurkezten ditu, Senegalen, Nigerian, Tanzanian eta Kamerunen osatutako bideo-dantzetatik eraikiak. Dantza garaikideko ikus-entzunezko lan hau emakumeek emakumeentzat egina da, emakumeen identitatea eta haien eskubideen babesa ditu gaitzat, eta poesiaren bidez jorratzen ditu.

She poems afrikar dantzako aukera-berdintasunari buruzko proiektu bat da, dantza hori gizonezkoek egin baitute eskuarki; profesionaltasunari eta gaitasunari buruzkoa, sorkuntzazko interpretazioari buruzkoa, afrikar emakumea artista gisa han eta handik kanpo ahalduntzeari eta ikusgai jartzeari buruzkoa.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko azaroa(r)en 09-(e)an 11:54etan
 

Emanaldia: "Mud gallery", La Intrusa Errenterian azaroaren 20an

Azaroaren 20an La Intrusa dantza konpainiak Mud Gallery dantza eta eskultura ikuskizuna aurkeztuko du, Niessen Kulturgunean. La Intrusa sormen artistiko garaikidea lantzen duen konpainia da, Virginia Garcíak eta Damián Muñozek, sortzaile artistikoek eta zuzendariek, eratu zutena, 1996an. Horiek proiektu eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortu, zuzendu eta ekoizten dituzte. Dantza garaikidea beste diziplina artistiko batzuekin elkar-lotzen dituzte, esate baterako, musikarekin eta ikus-entzunezkoekin. Beren sortze-lanak koreografia-enkarguekin konbinatzen dituzte, antzerti-kolaborazioekin eta publizitatearekin. Nabarmentzekoa da beren irakaskuntza-jarduna sona handiko koreografia-eskoletan eta -zentroetan, bai nazio mailan bai nazioartean. Horien sortze-lanak nazio mailako eta nazioarteko prestigio handiko jaialdietan eta antzokietan eman dituzte.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko azaroa(r)en 02-(e)an 12:47etan
 

2017ko Dantza Zirkuiturako proposamenak bidaltzeko epea irekita dago

Eusko Jaurlaritzak Sarearen bitartez bultzatzen eta laguntzen duen Dantza Zirkuitua bere hamabigarren ediziora heldu da 2016an. Zirkuitua programazio eta sorkuntza esparruetan Euskadiko Dantza programazioaren egoera aberasteko helburuarekin jaio zen, bide batez publiko zalearen eta euskal ekoizle eta sortzaileen kezkei erantzuna emanez. Zirkuitua EAEko antzokietan zehar Dantza programatzen duen zikloa da. Bertan, zerrenda itxi baten barnean antzokiei eskaintzen zaizkien ikuskizunak programatzen dira.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko urria(r)en 27-(e)an 09:43etan
 

Estreinaldia: "Beltza", Arantza Iglesias Kontadoresen azaroaren 12an

Arantza Iglesias duela hogei urte hasi zen Afrikako hainbat dantza ikasten. Lurrarekiko kontaktua oinarritzat hartuta, hainbat bidaia egin ditu Afrikara azken bi hamarkadatan. Han ikasitakoekin sormena eta formazioa uztartzen dituen Beltza proiektua jarri zuen martxan. Horren barruan, hainbat tailer egin ditu Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, eta horietako azkena gure instalazioetan egingo du azaroaren 5ean. Dantza, koreografia gisa baino gehiago, lengoaia moduan landu du Arantza Iglesiasek. Haren hitzetan, "mugimendu tradizionalaren zentzuak ematen dio indarra eta egiazko presentzia dantzariari". Beltza ikuskizunean mugimendu tradizionalaren bidez, egia bat gorputzaren bitartez kontatzea izango dute xedetzat bost emakume dantzarik eta Sökolé kolektiboko musikariek.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko urria(r)en 27-(e)an 09:30etan
 

Sortutakoak 10: deialdia irekita

Sortutakoak, Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko GipuzkoakoDantzagunearen programa, bere hamargarren ediziora iritsi da. Aurreko edizioetako formatua mantendu du eta, beraz, bi proiektu aukeratuko dira Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan egonaldi bat egiteko. Horrekin batera, 1.400€ko diru-laguntza jasoko du egonaldia egiteko aukeratutako proiektu bakoitzak. Proiektuak aurkezteko epea urriaren 21etik azaroaren 21era dago irekita. Sortutakoak 10en parte-hartzeko, proiektua aurkezteko txostena bidali behar da, izen-emate orriarekin batera, ondorengohelbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Sortutakoak 10: deialdia eta oinarriak

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko urria(r)en 21-(e)an 07:04etan
 

Estreinaldia: "Jardín de invierno", Cielo Raso Gazteszenan azaroaren 5ean

Cielo Rasok Jardín de invierno bere azken lana estreinatuko du azaroaren 5ean Gazteszenan. Aurretik, baina, hiru emanaldi egingo ditu Vigoko Ensalle antzokian. Gipuzkoako Dantzaguneko konpainia aktiboenetako bat da Cielo Raso, besteak beste, urte osoan zehar publikoari irekitako klase irekiak eskaintzen dituelako, eta Zabalik tailerrak antolatzen dituelako.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko urria(r)en 20-(e)an 11:20etan
 

Estreinaldia: "Harri Orri Har", Dantzaz Danimarkan

Black Box Theatre (Holstebro-Danimarka)rentzat egindako proiektua da Harri Orri Har, publikoak eta dantzari buruzko nazioarteko topaketa batean integraturik. Sormen-laborategi bat da, gastronomia eta dantza uztartuz, nazioarteko topaketa batean. Bi sortzaileen lana bilduko duen sormen bat aurkeztuko dugu: sukaldari bat (Enrique Fleishmann), eta koreografo bat (Paolo Mohovich), Nazioarteko Sormen Koreografikorako Zentro batekin (Dantzaz).

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko urria(r)en 18-(e)an 12:52etan
 

Topaketa irekia Dantzagunean: Marti Güell eta Gorka Gurrutxaga azaroaren 8an

Martí Güell eta Gorka Gurrutxaga dantzariek azaroaren 8an Gipuzkoako Dantzagunean egingo den topaketa ireki baterako gonbidapena luzatzen diote inprobisazioan interesa duen orori. Lehen topaketa horretan lantzen ari diren proiektu bat aurkeztuko dute. Bi dantzariek planteatzen dute astero klase ireki bat egitea Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan, hainbat diziplina artistikotako pertsonekin informazioa partekatzeko helburuarekin. Proposamenaren barruan 3 orduko iraupeneko klasea aurreikusten da. Lehen zatian hainbat artista izango dira informazioa eta interesak partekatzeko. Horrekin, inprobisazioa formtu irekiago batera eramango da 

 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko urria(r)en 17-(e)an 13:21etan
 

Tailerra Dantzagunean: dantza afrogaraikidea, Arantza Iglesias azaroaren 5ean

Arantza Iglesias dantzari eta koreografoak aurrera darrai dantza afrogaraikideko Beltza proiektuarekin Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, eta aurki aurkeztuko du. Hurrengo tailerra heldu den azaroaren 5ean egingo du. Oraingoan ere, zuzeneko musika izango dute tailerrotan, Sökole Kolektiboko perkusiolariekin hain zuen. Tailerrean parte-hartzeko Gipuzkoako Dantzagunearekin jarri harremanetan.


 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko urria(r)en 14-(e)an 09:11etan
 

Master classa + ikuskizuna: Roberto Olivan

Roberto Olivanen konpainiak Lonely together ikuskizuna emango du heldu den azaroaren 20an Donostiako Gazteszena aretoan. Ekitaldia baliatuta, eta Donostia Kulturarekin dugun elkarlanaren barruan, dantzaren munduko sortzaileen lana publiko orokorrari eta espezializatuari gerturatzeko, master class bat antolatu dugu emanaldiaren bezperan, azaroaren 19an. Klasean izen-ematen duten guztiek Gazteszenako ikuskizunerako txartela jasoko dute.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko urria(r)en 13-(e)an 11:07etan
 

Ikastaroa Dantzagunean: dantza integratua, Kolorearekin abendu arte

Kolorearekin elkarteak dantza integratuko iakstaroa bat emango du Gipuzkoako Dantzagunean urritik abendura. Dantza integratuaren biatrtez gorputzen aniztasunarekin sormenerako gune bat irekitzen da. Dantzako lengoaia berriak sustatzen, berriz aurkitzen, aberasten eta ezagutzen dira bertan, inklusio-tresnen bidez. Kolorearekin, dantza eta arte integratua sustatzen dituen elkartea da, eta Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, proiektu baten lehen fasea jarri du martxan, aniztasun funtzionala duten eta ez duten pertsonekin osatutako taldeei mugimendu eta sormen tailer bat eskainita. Horretarako danzta eta arte eszenikoetako profesionalak izango ditugu iraskasle lanetan

 

 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko urria(r)en 10-(e)an 08:40etan
 

Estreinaldia: "Grooming", Ai Do Project Errenterian urriaren 23an

Ai Do Projectek, Iker Arrueren zuzendaritzapean, bere azken lana aurkeztuko du Errenteriako Kulturgunean urriaren 23an.  Ekitaldi solidarioa ere izango da, AFAGIrentzako donazio bat egin ahal izago baita. Groomingen gai nagusia da aurreikuspen sozialak ez betetzeak eta haiek eragindako barne-gatazkek sortzen duten eragin psikologikoa, eta horrek sarritan sortzen duen pertsonen arteko komunikazio perbertsoaren ondorioz sortzen den errealitateari ihes egiteko beharra.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko urria(r)en 06-(e)an 10:00etan
 

Estreinaldia: "Eresoinkaren itzalak", Dantzaz Angelun urriaren 22an

Dantzaz konpainiak Kea abesbatza garaikidearekin eta Inesfera artista bisualarekin batera antolatutako Eresoinkaren Itzalak izeneko ikuskizuna emango du, Donostia 2016ren Eresoinka 1936-1939 erakusketaren barruan. Ikuskizuna Angeluko Quintaou antzokian izango da urriaren 22an iluntzeko 20:30etik aurrera. Dantzaz konpainiaren helburua Eresoinka mende bat geroago berraztertzea izan da, mehatxuka ditugun gerra eta erasoak zein diren birdefinitzeko eta “unibertsalean euskalduna izatea” identitatearekin batzeko erronkarekin. Gaur egun, kultura eta artea ere ez dira erasoez libratzen, eta zalantzan jartzen da gizarteari egiten dioten ekarpena. Mundura iristear zegoen hartaz ohartarazi zituen Eresoinkak bai Europa, bai mundua; artearen eta kulturaren bidez ohartarazi ere. Eta egiteko modu hari jarraikiz, Eresoinkaren Itzalak ikuskizunak kantu korala, dantza eta mapaketa batuko ditu parerik gabeko lan batean.

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SEresoinkaren Itzalak - flyer611 Kb
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko urria(r)en 05-(e)an 11:26etan
 

Emanaldia Dantzagunean: "Denbora", Kontxi Lopez urriaren 20an

Kontxi Lopez dantzariak eta sortzaileak Denbora lana emango du Gipuzkoako Dantzagunean urriaren 20an. Denbora eta espazioaren ausnarketa da. Eguneroko mugimendu sekuentzi batetik abiatuta goazen ikustera zer gertatzen den, hori lekuz aldatzen badugu. Mugimendu sekuentzi horretan eskuhartuko dugu: ez dagozkion beste mugimendu, objetu, denborak, kadentziak... ezarriko dizkiogu ea zer gertatzen den. Irudikapen mailak nola aldatzen joaten diren ikusiko dugu. Gero eta leku abstraktuago batera iritsiko dira mugimendu esaldi horiek, edo ez... Nola jatorrizko mugimendua beste zerbait bilakatzen den. Nola sekuentzia berdinaren denbora ere eraldatzen den. Horretarako dantzari eta musikalariekin egiten ari naiz lan eszenan. Bizitzaren ospakizuna da ere.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko urria(r)en 04-(e)an 09:22etan
 

Emanaldia: "Denbora", Kontxi Lopez Kontadoresen urriaren 29an

Kontxi Lopez dantzariak eta sortzaileak Denbora lana emango du DOnostiako Kontadoresen urriaren 29an. Denbora eta espazioaren ausnarketa da. Eguneroko mugimendu sekuentzi batetik abiatuta goazen ikustera zer gertatzen den, hori lekuz aldatzen badugu. Mugimendu sekuentzi horretan eskuhartuko dugu: ez dagozkion beste mugimendu, objetu, denborak, kadentziak... ezarriko dizkiogu ea zer gertatzen den. Irudikapen mailak nola aldatzen joaten diren ikusiko dugu. Gero eta leku abstraktuago batera iritsiko dira mugimendu esaldi horiek, edo ez... Nola jatorrizko mugimendua beste zerbait bilakatzen den. Nola sekuentzia berdinaren denbora ere eraldatzen den. Horretarako dantzari eta musikalariekin egiten ari naiz lan eszenan. Bizitzaren ospakizuna da ere.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko urria(r)en 04-(e)an 09:22etan
 

Dantzan Bilaka 2016: egitaraua

Dantzan Bilaka Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailak sorkuntza koreografikoa sustatzeko programa da. Aurtengo ekitaldian ADDE eta Eusko Jaurlaritza ari dira elkarlanean, Blanca Arrietak (dantzaria eta koreografoa), Igor de Quadrak (koreografoa, dantzaria eta pedagogoa) eta Isabel de Naveranek (arte eszenikoen teoriagilea) osatutako komisio batekin. Aurtengo edizioan bederatzi sortzaileren lan oso anitzak emango dira.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko urria(r)en 03-(e)an 11:40etan
 

Tailerra: "Invisible beauty", Iker Arrue eta Dantzagunea Tabakaleran urriaren 21ean

Ai Do Projectek eta Gipuzkoako Dantzaguneak elkarlanean antolatu dute AFAGI elkartearentzat, Alzheimer gaixoentzako tailera hau. Tailerrok Invisible Beauty izena dute (edertasun ikusezina), eta bertan gorputz memoria lantzeko ariketak eta jarduerak egiten dituzte.   

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko iraila(r)en 30-(e)an 10:52etan
 

Dantzan Ikasi: "Dantza lotua aberasten" ikastaroa, Patxi Montero urrian

Mazurka, ezkotix, bolero, habanera, polka, balts... oinarrizko erritmoak ditugu dantza lotuak tradiziozko dantzan. Gure dantza ezagun askoren oinarrian daude, maiz erabiltzen dira, askotan ohartu gabe. Horrez gain, plazetan ohikoak dira dantza lotuak, baina mugatuta, aldaketa edo berrikuntzarik gabe. Ikastaro honetan dantza lotuetan sakondu eta aberasteko aukerak jorratuko dira.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko iraila(r)en 29-(e)an 10:14etan
 

Klase irekia Dantzagunean: dantza flamenkoa, Karmele Cepero, urriaren 15ean

Gipuzkoako Dantzagunean lanean sarritan aritzen den flamenko-dantzaria da Karmele Cepero. Sevillako Cristina Heeren eskola entzutetsuan jaso zuen formazioa, eta 2016-2017 ikasturtean zenbait eskola emango ditu Donostialdean. Urriaren 15ean flamenkoa eta Ceperoren metodologia gertutik ezagutu nahi duten guztiei irekitako klase bat emango du Gipuzkoako Dantzagunean.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko iraila(r)en 28-(e)an 13:04etan
 

Jone San Martin urrian, Donostia 2016ren "Gutun zuriarekin"

2016an zehar Jone San Martinek hainbat egonaldi egin ditu Gipuzkoako Dantzagunean, urrian zehar Donostia 2016ren Gutun zuriak proiektuaren barruan aurkeztuko dituen lanak prestatzen. Abangoardiako diziplina anitzeko proiektuak dira, eta dantza eta mugimendua dira haien funtsa. San Martinek artista-sare zabalarekin prestatu ditu proiektuok


E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko iraila(r)en 27-(e)an 12:32etan
 

Emanaldia: "Reencuentro", Choni Errenterian urriaren 9an

Niessen Kulturguneak Choni Cía. Flamenca konpainiaren “Berrelkartzea” emanaldia hartuko du, urriaren 9an. Lan hori Sevillako Choni dantzariaren eta koreografoaren muntaia da, eta bertan eskaintzen digu «etengabeko berrikuntza eta estetika klasikoa bat aldarrikatzea, beste joera batzuk bereganatzera beti irekia eta dantza flamenkoaren historia eta flamenkoaren zentzua lotzera». Asunción Pérez “Choni” bere ibilbide profesionalari solista gisa eman zion hasiera eta 2007an bere konpainia propioa eratu zuen. “Tejidos al Tiempo” lehenengo ikuskizuna arrakastaz estreinatu zuen, eta Arte Sevilla 2008 Flamenkoaren XV. Bienalean Giraldillo “Errebelazioa” saria eman zioten. Ordudanik, Choni Cía. Flamenca-k saritutako obren errepertorio bat dauka, esaterako, Premios Escenarios Sevilla 2011 eta Premios de Teatro Andaluz 2014 izeneko sariekin.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko iraila(r)en 26-(e)an 11:47etan
 

Emanaldia: "Oskara", Kukai Durangon urriaren 1ean

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. Modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen du. Kodigo dramatikoa abstrakzio sakona duen, ia bortxazko, lengoai batean artikulatutako ikuskizun baterantz doa. Soilik konposizioen ordenak eman ahalko dio esanahi sentsorial bat.


E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko iraila(r)en 22-(e)an 09:56etan
 

Emanaldia: "Itsas lapurrak", Haatik Sopelan irailaren 25ean

Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere. Garai batzuetan zaila zen hiru jarduera horiek bereiztea… Ontzi askok burdina eta tresnak Lisboara edo Arroxelara eramanez hasten zuten bidaia, han gero balearen eta bakailaoaren arrantzarako beharrezkoa zutenaren truke aldatzeko. Baina arrantzarako bidean ahulagoa zen etsairen bat ikusiz gero, kortsario ere bihurtzen ziren harrapatutako ontzia etekinen poltsara gehitzeko. Haatik Dantza Konpainiaren helburua, garai hartako bizipenak kontatzea da. Dantzaren bidez gure itsasertzeetako bizitza irudikatu, itsasontzien joan etorriek sortzen zuten kultura ezberdinen arteko elkarbizitza azaldu eta itsas gizon eta emakumeen artean presentzia handia izan duten sineskerietan sakonduz.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko iraila(r)en 21-(e)an 11:47etan
 

Ikastaroak 2016-2017: dantza garaikidea, Myriam Perez Cazabon Irunen

Gipuzkoako Dantzagunean hainbat proiektutan lanean aritzen den Myriam Perez dantzari eta koreografoak hainbat klase emango ditu datorren kurtsoan Irunen. Informazio osoa jasotzeko Myriam Perez berarekin jarri behar da harremanetan.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko iraila(r)en 20-(e)an 13:36etan
 

Sorkuntza-prozesu irekia: Kutxa Kultur Dantzan, Dantzaz Tabakaleran irailaren 28

KUTXA eta DANTZAZek sormen koreografikorako leiho bat proposatzen dizute: giza-talde batekin egingo duten sormena. Hilabete bakoitzean, guza-talde bat aukeratuko dute, eta haiekin sormen koreografiko bat egingo dute. Zuri emango dizugu honelako aukera: prozesuaren hasiera eta amaiera ikusi eta gozatzea. Kutxa Kultur Plazan izango diren emanaldi berezietan, bertan dantza eta sormen koreografikoa beste ikuspuntutik bizitzeko aukera izango duzu. Eta Iraileko saioan, Ioritz Galarraga, Amasako Dantzazen partaidea, izango da koreografo gisa, Richard de Leyos eta Esmee Lobley-ekin batera, eta irailaren 28 saioan ikus ahalko duzue haien sormenaren aurreaurkezpena. Gero, Larramendi Ikastetxeko irakasleek helduko diote erronkari, eta abenduan aurkeztuko dute haien ikuskizuna, denok elkarrekin.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko iraila(r)en 19-(e)an 00:00etan
 

Emanaldia: "Fusioak", Aukeran Oñatin irailaren 29an

Aukeran dantza konpainiak Fusioak ikuskizuna kaleratu du: dantzaren bidez, euskal eta munduko folklorearen erritmo, doinu eta osagarriak fusionatuz, aparteko ikuskizun garaikide, ezberdin eta berritzailea eskaintzen du talde honek. Zortzi dantzariz osatutako ordubeteko ikuskizuna da, publiko guztiari eskainia dago eta emanaldiaren ezaugarrien artean, aipagarri da, ikuskizunaren kalitate plastikoa. Ordubetez, hainbat herrialdeek berezkoa dutena nabarmentzen dute, guztiaren gainetik, ikusleen zirrara eragiteko xedez.

Argazkia: Goiena.eus

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko iraila(r)en 16-(e)an 09:08etan
 

Dantzari eguna 2016 Baionan urriaren 1ean

Euskal Dantzarien Biltzarrak urtero antolatzen duen Euskal Herriko Dantzari eguna aurten Baionan izango da Urriaren 1ean, larunbata. Hona hemen egun osoko programa: Egun guztian zehar 11:00etatik 19:00etara, Folklore Azoka Pelletiers-Barthes plazan. Egun guztian zehar txosna izango da Laugako Polikiroldegian.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko iraila(r)en 15-(e)an 14:37etan
 

Tailerra Dantzagunean: kontakt-inprobisazioa, Urs Stauffer urrian

EHKIEk Urs Stauffer irakaslearekin kontakt-onprobisazio ikastaro bat antolatu du Gipuzkoako Dantzagunean. Gipuzkoako Dantzagunean behin baino gehiagotan zian den Stauffer gurera itzuliko da. Helburua da gero eta jarraitzaile gehiago dituen kontakt-inprobisazioaren ezagutzan sakontzea.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko iraila(r)en 13-(e)an 10:47etan
 

Atlantikaldia 2016

Irailaren 22tik 25era Atlantikaldia jaialdia antolatuko da hirugarren urtez. Errenteria kultur topagune eta musika jaialdi bihurtuko da. Atlantikoko herri bat, Errenteria, munduko kulturen topagune eta eszenatoki bihurtuko da. Jaialdiak dantzari ere eskainiko dio toki nabarmena. Aipatzekoa da Tosta Bandaren emanaldia, bertan hartuko baitu parte ekainean Gipuzkoako Dantzagunean egonaldia egin zuen Sophie Stephenson dantzari eskoziarrak.

Atlantikaldia 2016: egitaraua

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko iraila(r)en 12-(e)an 13:12etan
 

Emanaldia: "Trip", Lasala konpainia Musika Parkean jaialdian irailaren 18an

Judith Argomanizek zuzentzen duen Lasala konpainiak Trip ikuskizuna emango du Donostiako Musika Parkean jaialdian. "Trip perfekzioa eta purutasuna bilatzeko bidaia da".

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko iraila(r)en 08-(e)an 12:20etan
 

Ikastaroak 2016-2017: dantza garaikidea, Arantza Iglesias Zumaian

Gipuzkoako Dantzagunean hainbat proiektutan lanean aritzen den Arantza Iglesias dantzari eta koreografoak hainbat klase emango ditu datorren kurtsoan Zumaian. Informazio osoa jasotzeko Arantza Iglesias berarekin jarri behar da harremanetan.  

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko iraila(r)en 07-(e)an 13:36etan
 

Ikastaroak 2016-2017: dantza garaikidea, Izaskun Lapaza Donostian

Gipuzkoako Dantzagunean hainbat proiektutan lanean aritzen den Izaskun Lapaza dantzari eta koreografoak hainbat klase emango ditu datorren kurtsoan. Bi maila izango dira. Habrá dos niveles: básico, para principiantes que quieran iniciiarse en el mundo de la danza cotemporánea, y nivel intermedio, para bailarines y bailarinas que tienen ya un cierto conocimiento.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko iraila(r)en 06-(e)an 13:36etan
 

Erakusketa: "Eresoinka 1937-1939", Donostia 2016

Donostiako Okendo Kultur Etxeak “Eresoinka 1937-1939” erakusketa hartuko du irailaren 2tik urriaren 22ra. Atzera begirako erakusketak Eresoinka Enbaxada Kulturala omentzea du xede, euskal historia eta kultura Europan zabaltzeko egin zuen lanarengatik. Urrian eta azaroan gainera Eresoinkaren Itzalak musika eta dantza programaren baitan hiru ikuskizun izango dira.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko iraila(r)en 06-(e)an 13:16etan
 

Dantzaldia 2016

Edizio berri bat, dantzak une hauetan ordezkatzen duen kaleidoskopio handi horri begiratzeko, esplorazioz, sorpresaz eta enkontruz beteriko kaleidoskopio handiari so egiteko. Sortzaileekin batera, kolore-paleta horrek konposizio-askatasunera, behaketa estetikora, tradiziora, kritika sozialera… eramango gaitu.

Dantzaldia 2016: egitarau osoa

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko iraila(r)en 02-(e)an 13:17etan
 

Dantza Hirian 2016

Dantza Hirian jaialdiak bere abenturari ekin dio berriro Baiona-Donostia Euskal Eurohirian barrena, bertako plaza, kale eta hondartzak gaur egungo dantzaren agertoki bilakatuz. Dantza Hirian jaialdi ibiltariak arte mota hau ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa herritarrengana hurbiltzen du.

Dantza Hirian 2016: egitarau osoa

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko iraila(r)en 01-(e)an 11:36etan
 

Estreinaldia: "Hariak", Ertza konpainia Gazteszenan irailaren 17an eta 18an

Gipuzkoako Dantzagunean ari dira Ertza konpainiako kideak Hariak ikuskizun berriaren azken xehetasunak lantzen, Asier Zabaleta zuzendariaren eta koreografoaren gidaritzapean. Arte-diziplina ugari uztartzen dituen ikuskizuna da: Harkaitz Canoren eta Joseba Sarrionandiaren testuak, txotxongiloak, dantza, etab. Sorkuntza-prozesuaren beste fase batzuk ere garatu dituzten Gipuzkoako Dantzagunean, baita Tolosako Topic aretoan ere. Irailaren 17an euskaraz eta 18an espainolez estreinatuko dute Hariak Donostiako Gazteszena aretoan, eta dagoeneko salgai daude sarrerak Donostia Kulturaren webgunean

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 11:49etan
 

Emanaldia: "Itsas lapurrak", Haatik Dulantzin irailaren 11n

Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere. Garai batzuetan zaila zen hiru jarduera horiek bereiztea… Ontzi askok burdina eta tresnak Lisboara edo Arroxelara eramanez hasten zuten bidaia, han gero balearen eta bakailaoaren arrantzarako beharrezkoa zutenaren truke aldatzeko. Baina arrantzarako bidean ahulagoa zen etsairen bat ikusiz gero, kortsario ere bihurtzen ziren harrapatutako ontzia etekinen poltsara gehitzeko. Haatik Dantza Konpainiaren helburua, garai hartako bizipenak kontatzea da. Dantzaren bidez gure itsasertzeetako bizitza irudikatu, itsasontzien joan etorriek sortzen zuten kultura ezberdinen arteko elkarbizitza azaldu eta itsas gizon eta emakumeen artean presentzia handia izan duten sineskerietan sakonduz.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 11:47etan
 

Maitaldia 2016: Dantzaz eta Lasala aukera zabal baten barruan

Irailaren 9tik 18ra egingo da Biarritzen Maitaldiaren hogeita seigarren edizioa. Ohikoa den moduan, goi mailako dantza ikuskizunak eta emanaldiak izango dira Lapurdiko hirian, eta horien artean ariko dira Gipuzkoako Dantzagunean ohikoak diren Dantzaz eta Lasala gipuzkoar konpainiak. Irailaren 15ean bi emanaldi egingo ditu Dantzazek. Eguerdian, 12:30ean, emanaldi ireki bat egingo du Biarritzeko parke batean; arratsean berriz, iaz estreinatutako Aureo ikuskizuna emango du Casino antzokian, 21:00etatik aurrera. Irailaren 17an izango da Lasalaren txanda. Judith Argomanizek zuzendutako konpainiak Trip lana emango du Casinoko atarian 20:00etan.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 11:45etan
 

Master classak Dantzagunean: Dantza Hirian 2016

Dantza Hirian jaialdiaren 11. edizioko programaren barruan, bi master class egingo dira Gipuzkoako Dantzagunean, irailaren 18an eta 25ean, hurrenez hurren, Alma Libre eta Julia Maria Koch konpainiekin

Dantza Hirian 2016: egitaraua

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko abuztua(r)en 26-(e)an 06:59etan
 

Tailerra Dantzagunean: sabar dantza, Thierno Ibrahima Diedhiourekin

Thierno Ibrahima Diedhiou Euskal Herrian egongo da. Sabar dantzaren (Senegal) inguruko ikastaro bat emango. Irailaren 10ean sabar dantza estilo tradizionalean ikasteko aukera egongo da eta irailaren 11n, sabar dantza garaikidea. Ikastaro hau, interesatuta dagoen edozeini zuzenduta dago. Ez da dantza maila zehatz bat eskatzen eta ez dago adin mugarik ere.



E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko abuztua(r)en 22-(e)an 11:58etan
 

Dantza ekitaldiak Donostiako eta Bilboko Aste Nagusietan

Baiona eta Gasteizkoa pasata, Donostiako eta Bilboko jaiak izango dira datozen asteetan. Hona hemen horietan izango diren zenbait dantza ekitaldi.

Fotografía: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko abuztua(r)en 10-(e)an 09:24etan
 

Emanaldia: "Txoriak", Dantzaz Hondarribian abuztuaren 21ean

Dantzaz Konpainiaren ekoizpena, Mikel Laboaren musikarekin, Josu Mujikaren koreografirekin, eta Iñaki Salvador aholkularitza musikalarekin. Txoriak Mikel Laboaren unibertsoan barneratzen da: askatasuna, osasun mentala, erotasuna, bestearekiko harremanak... Iñaki Salvadorrek jasotako soinu banda erabiliz, Laboaren kantarik ezagunenetarikoen bidez ikuslea hunkitzeko eta liluratzeko. Lilura eta artea gureganatzeko obra.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko abuztua(r)en 09-(e)an 00:54etan
 

Emanaldia: "Txoriak", Dantzaz Amurrion abuztuaren 17an

Dantzaz Konpainiaren ekoizpena, Mikel Laboaren musikarekin, Josu Mujikaren koreografirekin, eta Iñaki Salvador aholkularitza musikalarekin. Txoriak Mikel Laboaren unibertsoan barneratzen da: askatasuna, osasun mentala, erotasuna, bestearekiko harremanak... Iñaki Salvadorrek jasotako soinu banda erabiliz, Laboaren kantarik ezagunenetarikoen bidez ikuslea hunkitzeko eta liluratzeko. Lilura eta artea gureganatzeko obra.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko abuztua(r)en 08-(e)an 00:54etan
 

Emanaldia: "Fusioak", Aukeran Zumaian abuztuaren 4an

Aukeran dantza konpainiak Fusioak ikuskizuna kaleratu du: dantzaren bidez, euskal eta munduko folklorearen erritmo, doinu eta osagarriak fusionatuz, aparteko ikuskizun garaikide, ezberdin eta berritzailea eskaintzen du talde honek. Zortzi dantzariz osatutako ordubeteko ikuskizuna da, publiko guztiari eskainia dago eta emanaldiaren ezaugarrien artean, aipagarri da, ikuskizunaren kalitate plastikoa. Ordubetez, hainbat herrialdeek berezkoa dutena nabarmentzen dute, guztiaren gainetik, ikusleen zirrara eragiteko xedez.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko abuztua(r)en 02-(e)an 09:08etan
 

Emanaldia: "Total surrender", Dantzaz Biarritzen abuztuaren 4an

Dantzazek Total surrender pieza emango du abuztuaren 4an Biarritzen. Atalak XXVIren barruan aurkeztutako lan horren nahia da geure mugimendu-patroien alderdi inkontzienteena sakontzea, interprete bakoitzaren berezitasun pertsonalak berreskuratzeko helburuarekin, segidan aitortza txikiekin egindako koadro heterogeneo bat sortzeko. Kontua da mugimenduan dagoen gorputzaren komunikazio-indarra defendatzea eta era berean geure buruei buruz hausnartzeko duen ahalmena.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko abuztua(r)en 02-(e)an 08:06etan
 

Emanaldia: "Itsasoaren emazteak", Oinkari Oiartzunen abuztuaren 4an

Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Salitre usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko abuztua(r)en 01-(e)an 09:08etan
 

Dantza Donostiako Musika Hamabostaldian

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 77. edizioa abuztuaren 4an hasiko da, eta abuztu osoan zehar hainbat ekitaldi egingo dira. Urte asko dira dantzak baduela bere txokoa musikari eskainitako nazioarte mailako ekitaldi honetan. Inaugurazio-ekitaldian bi emanaldi emango dituzte Kresala eta Tio Teronen Semeak taldeek. Abuztuaren 7an berriz Genevako Antzoki Handiko Balletak Tristan eta Isolda balleta emango du Kursaal auditorioan

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko abuztua(r)en 01-(e)an 07:17etan
 

Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan

Hasi dira festak Baionan eta datozen asteetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuak murgilduko dira festan. Festak eta dantzak lotura estua dutela esan daiteke, hil honetan, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jaietan dantza ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango duzue. Hemen dituzue, hiriburuz hiriburu, antolatu diren zenbait dantza ekitaldi.

Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko uztaila(r)en 29-(e)an 09:24etan
 

Emanaldia: "Errauskiñe", Malandain Ballet Biarritz Donostian abuztuaren 4an eta 5ean

Errauskiñe Opéra Royal du Château de Versailles, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Théâtre National de Chaillot, Opéra de Reims, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia, Estate Teatrale Veronese, Lugano in Scena, Teatro Mayor de Bogotá, Arteven–Regione de Veneto, Teatros del Canal de Madrid, Théâtre Olympia d'Arcachon, Espace Jéliote–Scène Conventionnée CCPO d'Oloron Sainte-Marie eta Malandain Ballet Biarritzen arteko ekoizpena da. Errauskiñeren dramaturgia eta Prokofiev-en partitura errespetatuz, Thierry Malandain-ek ikuspegi guztiz pertsonala gehitzen dio, interes bereziz erakartzen duten zenbait gai arakatuz. Cendrillon izar baten ibilbidea da. Izar dantzari batena. Errautsez eta magiaz egindako ikuspegi batzuetan tragiko eta besteetan komiko horren bitartez, unibertsala den zerbait idazten da...

Argazkia: Olivier Houeix/ Malandain Ballet Biarritz

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko uztaila(r)en 28-(e)an 11:04etan
 

Aitor Arrieta dantzari errenteriarra English National Ballet-ak fitxatu du

Tamara Rojok zuzentzen duen English National Ballet-ean sartu da Aitor Arrieta Errenteriako dantzaria. Arrietak Errenteria Musikalen hasi zituen dantza ikasketak Jon Maya eta Maite Egiguren-ekin, eta ondoren Donostian Thalia akademian jarraitu zuen prestatzen, Ereintza dantza taldean eta aurresku eta dantza solte txapelketetan aritzen zen bitartean.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko uztaila(r)en 27-(e)an 11:05etan
 

Deialdia: Donostia 2016, haur eta gazteentzako arte eszenikoetan trebakuntza jasoko duten lau artista hautatzeko deialdia ireki du ‘Kimu’ proiektuak

Euskal Kultur Erakundeak, Donostia 2016k eta Donostia Kulturak bultzatutako deialdi honen bitartez Iparralde eta Hegoaldeko lau artista hautatuko dira. Programaren helburua da master-classekin eta jaialdietako egonaldiekin trebakuntza-ibilbide bat diseinatzea, haur eta gazteei bideratutako euskarazko arte eszenikoen sorkuntza aberasteko eta dinamizatzeko.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko uztaila(r)en 26-(e)an 10:36etan
 

Emanaldia: "Barrock", Dantzaz Jakan abuztuaren 12an

Barrockek Arriaga eta “Niña Coyote eta Chico Tornado”ren musika hartu eta performance-gune bitxi den Christophe Paviaren ile-apaindegia eta Paolo Mohovichen koreografiarekin uztartzen du. Barrockek barroko eta rockarekin jokatzen du, gorte eta kalearekin, “gorte barroko” eta “gorte moderno”ko amodiozko harremanak antzeztuz dantza eta estetikaren bidez, minueta lengoaia garaikideaz berridatziz rock bilakatu arte. Argilunak harremanetan, garaikideak bilakatzen diren orrazkera barrokoak, musikatik sorturiko harremanak, Arriaga euskal musikagile handiaren musika bikainaz zipriztindu amodiozko jokoak, “Niña Coyote eta Chico Tornado”ren rock indartsuarekin bat. Barrockek dantza garaikidea ikusle guztiengana eraman nahi du: mugimenduaren musikaltasunaz, dantzaren emozioaz eta rockaren indarraz liluratu; horretarako, Christophe Paviaren performancearen eta ile-apaindegiaren laguntza izango du. Unibertsalak bilakatu diren (edo bilakatuko diren) tokiko artistak, Europa osoko dantzariekin bat; Italiatik datozen koreografiak eta mugaz bestaldeko ile-apaintzailea.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko uztaila(r)en 21-(e)an 09:29etan
 

Deialdia: "Zinetika", bideodantza lehiaketa eta jaialdia

Zinetika nazioarteko bideodantza jaialdia da. Ikus-entzunezko medioen bitartez dantzaren aniztasun eta zabaltasuna erakutsi nahi ditu, ikusleengan koreografia-sormen berezi batekiko kuriositatea piztuz eta hausnarketari, formazioari, sormenari, berritzeari eta ikertzeari leku eginez. Jaialdi honen izaera interdiziplinarrak sentsibilitate eta pertzepzioa zabaltzen lagunduko du arte eremuan.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko uztaila(r)en 20-(e)an 13:04etan
 

Komunikaziorako helbide elektroniko berria Gipuzkoako Dantzagunean

Gipuzkoako Dantzagunean etengabe saiatzen gara Gipuzkoako dantza-sektore zabal eta anitzari ahalik eta zerbitzu onena ematen. Sortzaile, konpainia, dantzari, publiko eta, azkena batean, sektoreko kide guztiekin kontaktu jarraitua izaten ahalegintzen gara. Alderdi horretatik, eta bereziki komunikazioari lotutako gaientzat, helbide elektroniko berri bat sortu dugu, zuen jardueraren berri eman diezaguzuen: estreinaldiak, sorkuntza-prozesuak, klaseak, tailerrak, etab. bidaltzea estimatuko dizuegu, gure komunikazio-kanaletan argitaratu ahal ditzagun.   

Gipuzkoako Dantzaguneko komunikaziorako helbide elektronikoa:

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko uztaila(r)en 14-(e)an 13:35etan
 

Udako ordutegia Gipuzkoako Dantzaguneko bulegoan

Uztaileko erdialdetik irail hasierara, Gipuzkoako Dantzaguneko bulegoa goizetan irekiko da. Nolanahi ere, instalazioak ohiko ordutegian irekiko dira, 9:00etatik 21:00etara, eta aretoen erreserba egiten dutenak bulegoko ordutegian pasa beharko dira aretoetara sartzeko txartel bila, urte osoan zehar asteburuetan eta jai-egunetan egin ohi den moduan.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko uztaila(r)en 11-(e)an 08:49etan
 

Workshopa Dantzagunean: klakea Sagari Urrekin

Tiptapclap elkarteak klake ikastaro bat antolatu du uztailaren 8tik 10era Sagari Ur irakaslearekin, Gipuzkoako Dantzagunean. Bi maila izango dira: hasiberriak (inoiz klakerik egin ez dutenak), eta maila ertaina, oinarrizko ezagutza dutenentzat.   

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko uztaila(r)en 01-(e)an 10:08etan
 

Ikastaroa: Izaskun Lapaza udan

Gipuzkoako Dantzagunean sarritan lanean aritzen den Izaskun Lapaza dantzariak eta koreografoak bi ikastaro emango ditu udan. Batetik mugimenduan hastapena eta, bestetik, dantza garaikideari eskainitakoa. Ikastaroak uztailean eta abuztuan egingo dira, eta bakoitzak lau eguneko iraupena izango du. 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko uztaila(r)en 01-(e)an 09:52etan
 

Audizioa: Kor´siak dantzariak behar ditu produkzio berrirako

Dantza garaikideko Kor'sia konpainiak bere proukzio berrirako dantzariak kontratzeko audizio-deialdia egin du. Lana 2016ko irailetik hasi eta 2017 arte egingo da, eta Espainian eta Italia bitarteko produkzio partekatua izango da. Aurreikusitako lanerako tartea izango da 2016ko iraila eta 2016ko abendu edo 2017ko urtarrila bitartekoa (datak konfirmatzeke daude. Lana luzatzeko aukera dago, denboraldian zehar emanaldiak sortzen doazen neurrian

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko ekaina(r)en 30-(e)an 09:21etan
 

Estreinaldia eta emanaldiak: "Hormek diote", Haatik konpainia uztailean zehar Donostian

Haatik Dantza Konpainiak Hormek Diote ekimenaren helburuak jarraituz, Horma ezberdinetan egindako muraletan oinarritu eta bizikidetza ardatz izan duten bost sorkuntza aurkeztuko ditu. Dantza, kaleko arte bezela ere aldarrikatuz. Sorkuntza-prozesuaren zati handi bat Gipuzkoako Dantzagunean egin da, eta 2015eko urte amaieratik oso izaera eta lengoaia ezberdineko hiru dantza-sortzaile elkartu ziren proiektu hau aurrera eramateko: Vitali Safronkine, Iker Arrue, eta Aiert Beobide. Hauetako bakoitzak ikuspegi pertsonal batetik abiatuz gure gizarteak elkarbizitzeko dituen konplexutasun eta gabezietaz hausnartu eta konpainiako dantzarien bitartez agertzeko erronka izan du.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko ekaina(r)en 29-(e)an 09:06etan
 

Donostia 2016 eta Gipuzkoako Dantzagunea: Lyongo Biennal de la Danse Donostian, uztailaren 3an

Uztailaren 3an, Lyongo Biennale de la danse ekitaldia baino bi hilabete lehenago, jaialdiaren aurrerapen bat eskainiko du Donostiak. 11:00 eta 21:00 bitartean egingo diren emanaldietan eta ekintzatan, irailean Lyonen izango diren hainbat konpainia ariko dira, Gipuzkoako Cielo Raso, Ertza, Lasala eta Shakti Olaizola konpainiaekin batera. Nazioarteko eta Gipuzkoako konpainien arteko zubi hau Donostia 2016k eta Gipuzkoako Dantzaguneak eraiki dugu elkarlanean. Katalunia eta Okendo plazak izango dira ekitaldien guneak.

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SLyongo Biennal de la Danse Donostian, egitaraua444 Kb
E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko ekaina(r)en 27-(e)an 09:34etan
 

Dantzaz konpainia Sorkuntza Koreografikorako Nazioarteko Gunea izango da hemendik aurrera

Dantzaz konpainia Sorkuntza Koreografikorako Nazioarteko Gunea izango da hemendik aurrera. Orain arteko jardueran urrats bat gehiago eman, eta tokiko eta nazioarteko bazkideekin sare zabala eratu dugu. Hamabi koreografok egonaldiak egingo dituzte urtero Gipuzkoako Dantzagunean; haietako sei Euskal Herrikoak izango dira, eta beste sei nazioartekoak.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko ekaina(r)en 24-(e)an 09:19etan
 

Metamorphosis: Iratxe Ansak bere ikastaro ibiltaria emango du uztailean Donostian

Uztailean zehar egingo da, Donostia Kulturaren eta Gipuzkoako Dantzagunearen bitartekaritza eta antolakutza lanari esker, Donostia 2016ren Elkarrizketen barruan, Iratxe Ansa dantzariak eta koreografoak egiten duen Metamorphosis ikastaroa. Izatez, Metamorphosis Summer Course Residency dantza garaikide ikastaro trinko ibiltaria, eta Donostian egingo da 3. edizioa 2016ko uztailean. Aurreko edizioak Beijinen (2014) eta Mexiko Hirian (2015) egin ziren. Nazioarteko eta tokiko partaideak bilduko ditu ikastaroak; hiru asteko egonaldi trinko batean koreografia-sorkuntza bat egingo dute, eta haren emaitza Victoria Eugenian emango dute ekainaren 27an. Aurretik, eta sortu diren zenbait lankidetzaren ondorioz, emanaldiak egingo dituzte Guggenheim Bilbao, Tabakalera, Chillida-leku, eta San Telmo Museoan.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko ekaina(r)en 22-(e)an 09:34etan
 

Erakustaldia eta hitzaldia Dantzagunean: dantzara aplikatutako osteopatia, Oihana Varela ekainaren 28an

Oihana Varela dantzari eta osteopata Gorputz kondairak izeneko proiektua garatzen aritu da zenbait hilabetez Gipuzkoako Dantzagunean. Lantzen dituen bi diziplinak uztartzen ditu bertan, eta helburua da dantzariek beren gorputzaren gaineko kontzientzia handiagoa hartzea, beren mugimenduaren kalitatea hobetzeko. Ekainaren 28an bertatik bertara ezagutu ahal izango dugu egindako lana, Gipuzkoako Dantzaguneko areto txikian, 19:00etatik aurrera egingo den erakustaldian eta hitzaldian

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko ekaina(r)en 16-(e)an 15:10etan
 

Deialdia: Pina Bausch fundazioaren beka-programa dantza eta koreografia sustatzeko

Lengoaia berri bat aurkitzeko helburuarekin, Westfaliako Arts Forundation of North Rhine eta Pina Bausch Fundazioak dantza eta koreografia garatzeko beka-programa sortu dute. Bekak diru-laguntzak emango ditu, dantzaren munduan izen handia duten hainbat erakundetan aldi bateko egonaldiak egiteko, sona handiko profesionalekin teknikak lantzeko klaseak hartzeko, eta bekadunaren herrialdean edo atzerrian koreografia batean parte-hartzeko aukera. Bekaren iraupena hiru eta sei hilabete artekoa izango da, eta hileko 2.500€ko laguntza jasoko ditu bekadun bakoitzak, baita bidaia-gastuen ordainketa ere.  

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko ekaina(r)en 16-(e)an 12:17etan
 

Bira: Cielo Raso Europan eta Ameriketan ariko da 2016an

Cielo Raso konpainiak zenbait emanaldi egingo ditu Ameriketan eta Europan 2016a bukatu bitartean. Gipuzkoako Dantzaguneko ohiko konpainietako bat da Cielo Raso. Bere sorkuntza-prozesu gehienak bertako instalazioetan egiten dituzte, eta horri gehitu behar zaizkio ia urte osoan zehar ematen dituen ikastaroak. Horrekin batera, Gipuzkoako Dantzagunean egiten ditu Zabalik formazio-prozesuak.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko ekaina(r)en 16-(e)an 07:35etan
 

Emanaldia: "Topaguneak", Kukai Chillida-lekun, ekainaren 18an

“Topaguneak” izeneko dantza ikuskizuna Chillida Leku Museoan gauzatuko da, Kukai Konpainiak Eduardo Chillidak sortutako esparru artistikorako bereziki diseinatua. Ekitaldia, datorren larunbatean, ekainaren 18an, iluntzeko 19.30etan izango da eta Zabalagako Topaketak 2016 egitarauaren barne kokatzen da, Donostia Europako Kultur Hiriburua dela ospatzeko xedearekin.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko ekaina(r)en 16-(e)an 07:32etan
 

Deialdia: Daniel Txopitea beka, Zarauzko Udala

Proiektu artistiko bat, aldi jakin batean, garatzea eta aurrera eramatea ahalbideratuko ditu bekak honek. Adibide gisa, ondoren zerrendatzen dira hainbat teknika artistiko onargarriak izan daitezke: Marrazketa, pintura, eskultura, argazkigintza, zinea, bideoa, diseinu grafikoa, moda diseinua, artisautza, dantza, musika, antzerkia...

 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko ekaina(r)en 09-(e)an 11:36etan
 

Deialdia: arte-sormena bultzatzeko Mikel Laboa katedraren diru-laguntza deialdia 2016: dantza

Arte-sormena bultzatzeko EHUko Mikel Laboa katedrak urtero egiten duen diru-laguntzen deialdian dantza alorreko sormen lanak bultzatuko dira 2016 urtean. 3.000 euroko diru-laguntza eskaintzen du Laboa katedrak, proiektuak aurkezteko epea irailaren 12 arte dago irekita, eta sorkuntza lanak abenduaren 2a baino lehen aurkeztu behar dira

Ez Dok Amairu: Baga, Biga, Higa sentikaria. Donostia, Trinitate plaza, 1971-09-07. Argazkia: Javier Garayalde - guregipuzkoa.net CC BY-SA

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko ekaina(r)en 07-(e)an 14:14etan
 

Deialdia: Dantza sustatzeko 2016ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2016ko deialdia argitaratu gaur Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Aurrekoaren moduan, deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 400.000 euro izango da. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesionalen etengabeko prestakuntza eta laguntza sustatzeko proiektuei zuzendutako diru-laguntzak dira Jaurlaritzak eskaintzen dituenak.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko ekaina(r)en 06-(e)an 17:02etan
 

"Raw" eta "White lies" dira Sortutakoak 9n aukeratutako proiektuak

Behin izen-ematea itxita, Sortutakoak 9 programaren barruan Gipuzkoako Dantzagunean sorkuntzak garatzeko egonaldiak egiteko bi proiektuak aukeratu ditu epaimahaiak: Amaia Elizaranen RAW, eta Natalia de Migulen White lies. Epaimahaia osatu dute: Norka Chiapussok, Victoria Eugeniako zuzendariak; Natalia Barberiak, Tabakalerako programen eta sortzaileen guneko koordinatzaileaketa Igor CalongekCielo Raso konpainiako koreografo eta zuzendariakHeldu diren hilabeteetan egingo dira egonaldiak, eta lan bakoitzak 1.400€ko laguntza jasoko du.  

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko ekaina(r)en 03-(e)an 18:11etan
 

Topaketa Dantzagunean: Jone San Martin ekainaren 15ean

Ekainean zehar Gipuzkoako Dantzagunean ariko da lanean Jone San Martin dantzaria eta koreografoa. Hogei urtetik gorako ibilbide distiratsua egin du San Martinen, bereziki Forsythe Ballet ospetsuan, eta konpainia propioa sortu du duela gutxi BerlinenDonostia 2016ren barruan sormenerako Karta zuria eman zioten, eta hainbat sorkuntza-proiektu ari da egiten Hiriburutzaren barruan. Apirilean master class bat eman zuen Gipuzkoako Dantzagunean eta aste honetan bertan emanaldia egin du Donostiako Kursaalean. Ekainean zehar, bertsoa, mugimendua eta soinua uztartuko dituen proiektu artistiko batean ariko da lanean gure instalazioetan, eta bere sorkuntza-prozesua partekatzeko, publiko guztiei irekitako topaketa bat egingo du ekainaren 15ean eguerdiko 12:00etatik aurrera

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko ekaina(r)en 03-(e)an 00:00etan
 

Emanaldia: "Barrock", Dantzaz Gasteizen ekainaren 12an

Barrockek Arriaga eta “Niña Coyote eta Chico Tornado”ren musika hartu eta performance-gune bitxi den Christophe Paviaren ile-apaindegia eta Paolo Mohovichen koreografiarekin uztartzen du. Barrockek barroko eta rockarekin jokatzen du, gorte eta kalearekin, “gorte barroko” eta “gorte moderno”ko amodiozko harremanak antzeztuz dantza eta estetikaren bidez, minueta lengoaia garaikideaz berridatziz rock bilakatu arte. Argilunak harremanetan, garaikideak bilakatzen diren orrazkera barrokoak, musikatik sorturiko harremanak, Arriaga euskal musikagile handiaren musika bikainaz zipriztindu amodiozko jokoak, “Niña Coyote eta Chico Tornado”ren rock indartsuarekin bat. Barrockek dantza garaikidea ikusle guztiengana eraman nahi du: mugimenduaren musikaltasunaz, dantzaren emozioaz eta rockaren indarraz liluratu; horretarako, Christophe Paviaren performancearen eta ile-apaindegiaren laguntza izango du. Unibertsalak bilakatu diren (edo bilakatuko diren) tokiko artistak, Europa osoko dantzariekin bat; Italiatik datozen koreografiak eta mugaz bestaldeko ile-apaintzailea.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko ekaina(r)en 02-(e)an 09:29etan
 

Deialdia: Donostia 2016, "Energia olatuak" itxiera-ekitaldirako

2.016 euroko hamabi diru-laguntza eta 20.160 euroko beste bat eskainiko dira aparteko deialdi honetan. Hautatutako ekimenek Donostia 2016ren itxiera-ekitaldien egun beretan gertatu beharko dute, parte batean, behintzat. Diruz lagunduko diren proiektuak, Donostia 2016ren balioekin bat egiteaz gain, Donostia Kulturaren kultur ekipamenduetan gauzatu beharko dira. Urtea bukatu eta Hiriburutzari agur esateko oraindik ere hilabete batzuk falta diren arren, heldu da itxiera ekitaldiak prestatzen hasteko ordua eta, gauzak horrela, Energia-olatuak programaren deialdi berezia egin du Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak. Herritarrek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek antolatutako proiektuak diruz laguntzea da Energia-olatuen helburua eta, itxierara begira, hamahiru diru-laguntza banatuko dituzte: hamabi 2.016 eurokoak, eta bat 20.160 eurokoa.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko ekaina(r)en 02-(e)an 08:23etan
 

Emanaldia: "Anotacion Nº7", Eva Guerrero La Fundicionen, ekainaren 5ean

Anotación Nº 7 mugaz gaindiko proiektua da, sortzaile biak Tintos de Verano ’15 Jaialdian elkartu zirenean sortu zena (La Fundicion, Bilbo). Anotación Nº 7 dantza garaikide pieza bat da, bideo-proiekzioak eta dantza dokumentalaren edukiak barne hartzen dituena. Beldurraz mintzatzen da, beldurra nola sentitzen dugun kontatzen du. Beldurra pertsona guztietan komuna da, baina bakoitzak gure modura bizi dugu. Hark ezartzen dizkigun mugez mintzo da, aurre egin beharreko borrokaz. Elkarrizketa bat da. Partida bat. Jolas bat da, eta, aldi berean, borroka. Beldur horrekin sentitzen duguna esateko modu bat da. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du; “Regards Croissé-Begirada Gurutzatuak” deialdian hautatutako proiektua izan zen, eta Le Glob / Theatre, Bordeaux-Frantzia. “Sortutakoak 8” deialdian hautatutako proiektuaDantzagunea, Errenteria (Gipuzkoa). La Fundición Aretoa, Muelle 3 Espacio de Creación, Baratza Aretoa eta BilbaoEszenak babestua da baita ere.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko ekaina(r)en 01-(e)an 16:48etan
 

Emanaldia: "Symbiosis", Ziomara Hormaetxe Hondarribian ekainaren 3an

Ziomara Hormaetxe, Gernikako dantzari eta koreografo gazteak Symbiosis lana aurkeztuko du. Pieza honetan gizakiak duen lotura afektibo, emozional edota fisikoez eta horien ondorioez gogoeta egiten du. Lau gorputzek, aurrez aurre, elkar erakartzen edo elkar aldaratzen dute, baina ezin dira bereizi. Elkarren beharra dute.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko maiatza(r)en 27-(e)an 11:54etan
 

Entsegu irekia Dantzagunean: "Soinez soinu", ekainaren 23an

Gipuzkoako Dantzagunean Soinez soinu proiektua ari dira lantzen Izaskun Lapaza dantzaria eta Asier Lopez konpositorea, 2016ko Dantzan Bilaka programaren laguntza jasota. Beren sorkuntza-parametroak, mugimendua eta soinua, abiapuntutzat hartuta, hainbat kontzepturen inguruko pieza ari dira osatzen. Orain artean egindako lana forman oinarritu da, eta hurrengo jomutzat pertzepzioa hartu dute, ikusleen pertzepzioa hain zuzen. Sokuntza-prozesu hori gertutik bizitzeko aukera izango da Gipuzkoako Dantzagunean, ekainaren 23an bi artistok egingo duten entsegu irekian.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko maiatza(r)en 25-(e)an 16:47etan
 

Entsegu irekia Dantzagunean: "Naufrages", Teatro de Açucar, ekainaren 17an

Gabriel F. antzerkigileak zuzentzen duen Teatro de Açucar konpainia, otsailean Gipuzkoako Dantzagunean lanean izan genuena, ekainaren 17an, ostiralez, entsegu ireki bat egingo du konpainia. Entsegua publiko guztiei irekitakoa da, eta antzerki-obra batean dantza-piezak integratzeko prozesuak bertatik bertara ikusi ahal izango dira.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an 14:00etan
 

Estreinaldia: "Now", Lasala Gazteszenan ekainaren 4an

Lasala konpainiak bere azken lana estreinatuko du larunbatean, ekainak 4, Donostiako Gazteszena aretoan. Lan berri horren sorkuntza-prozesuaren zati bat Gipuzkoako Dantzagunean egin da.  Judith Argomaniz donostiar koreografoak ondorengo gisan definitu du bere lana, "parentesi bat denboran. Aldez aurretiko itxaropenei eta benetan lortutako gauzei buruzko hausnartzeko gunea.".

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko maiatza(r)en 23-(e)an 17:06etan
 

Tailerra Dantzagunean: Oihana Varela, osteopatia eta dantza abuztuan

Azken hilabeteotan Oihana Varela osteopatia eta dantza uztartzen dituen lanari jarraitasuna ari zaio ematen Gipuzkoako Dantzagunean. Helburua nagusitzat du dantzariei beren gorputza eta mugimendua kontzientzia gehiagorekin ezagutzeko tresnak ematea, gorputz eta mugimenduon kalitatea hobetzeko. Maila aurreratuko dantzariei eta profesionalei zuzendutakoa.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko maiatza(r)en 20-(e)an 07:48etan
 

Dantzaz: sormenaren leihoa Kutxa Kultur Plazan, ekainaren 8an

Dantzazek sormen koreografikorako leiho bat proposatzen du, konpainiako dantzariak sormen bat egiten ari diren unea helarazteko publikoari toki oso berezi batean: Kutxa Kultur Plazan. Bertan, modu naturalean, hiru dantzari arituko dira sormen eta ikerketa koreografiko batean, ordu batez, prozesu ireki bat egiten, eskaparatean bezala, une horretan Kutxa Kultur Plazan aritzen daudenen begirada konplizearekin. Bukaeran, bertan dagoen publikoari aurkeztuko diote egindako lana, eta solasaldi bat izango da aurkezpena amaitzen denean.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko maiatza(r)en 20-(e)an 00:00etan
 

Master classa: Gipuzkoako dantzak, Dantzerti eta EDB

Euskal Dantzarien Biltzarraren eta Dantzertiren elkarlanak aurrera jarraitzen du. Oraingo honetan Gipuzkoako dantzen master Classa antolatu dugu, Jesus Mari Garate maisuaren eskutik. Dantzertiko egoitzan izango da ekainaren 4an goizeko 10:00etatik, 13:30era. Ikastaro berezi hau, EDBko eta Dantzertiko kideei irekita dago (10€) eta publiko guztiari ere (15,-€). Interesa daukaten pertsonek, maiatzaren 29a baino lehen, beren datuak ondorengo helbidera bidali behar dituzte: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko maiatza(r)en 19-(e)an 11:44etan
 

Klase irekia Dantzagunean: capoeira Aldeia de Bambasekin ekainaren 11n

Aldeia de Bambas capoeira taldea sarritan aritzen da lanean Gipuzkoako Dantzagunean, eta ekainaren 11n klasi ireki bat egingo dute, gero eta jarraitzaile gehiago dituen dantza mota hori gertutik ezagutzeko. Aldeia de Bambas lanean aritzen da hala zailduekin, nola haurrekin eta hasiberriekin; ondorioz, bi txanda antolatu dituzte: lehen zatia hasiberrientzat prestatu dute, eta bigarrena dagoeneko capoeira ezagutzen dutenentzat.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko maiatza(r)en 19-(e)an 10:17etan
 

Deialdia: DantzaBizeko sentsibilizazio-kanpainak

Aurten ere DantzaBizek dantzaren sentsibilizazioaren aldeko apustua egin du. HorregaitkDantza Eskolara, Eskolak Dantzara eta Familiak Dantzara programak jorratzen segiko du. Bizkaiko dantza-etxeak programotan  parte-hartzeko gonbitea luzatzen dizue. Albiste honetan daude hiru programen oinarriakinformazio zehatzarekin (betebeharrak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, etab.). 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko maiatza(r)en 19-(e)an 07:47etan
 

Alicia Amatriainek Benois de la Danse saria irabazi du, dantzaren Oscarra

Bart eman dira Moskuko Bolshoi antzoki entzutetsuan Benois de la Danse sariak, eta Alicia Amatriainek irabazi du dantzari onenaren saria. Dantzaren alorreko sari entzutetsuena, zinean Oscarrak direnaren parekoa eskuratu du dantzari donostiarrak, eta Lucia Lakarrak 2003an eskuratu ondoren dantzaren nazioarteko sari nagusia eskuratu duen bigarren euskalduna da beraz Alicia Amatriain.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko maiatza(r)en 18-(e)an 08:57etan
 

Master classa: Miryam Benedited Victoria Eugenian

Dantzaren sektore komertzialenari bidertutako ikastaroa: telebista, musikalak, etab. Miryam Benedited, 2016ko Gipuzkoako Ibilbide Artistikoaren Saria, izango da irakasleaDonostia Kulturarekin elkarlanean antolatu da master classa, eta arte eszenikoen sentsibilizaziorako Ballet T ekimenaren barruan dago. Jarduera ekainaren 11n eta 12an egingo da Victoria Eugenia antzokiko dantza-gelan. Sektore komertzialetan profesionalki lanean aritu nahi duten dantzako ikasleei bideratutako master classa da, eta praktikoa izango da batez ere, Myriaem duen esperientzia baliatzeko

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko maiatza(r)en 17-(e)an 07:43etan
 

Deialdia: IETM Valencia Plenary Meeting

Deialdia espainiar estatuko konpainiei zuzenduta dago, nazioarteko izaera duten formatu txikiko eta ertaineko proposamen eszeniko garaikideei. Aurkeztutako proposamenen artean aukeratutakoek Valentzian 2016ko azaroaren 3a eta 6a bitartean egingo den IETM Valencia Plenary Meeting programan hartuko dute parte, eta hiriko hainbat tokitan aurkeztuko dira.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko maiatza(r)en 16-(e)an 11:02etan
 

Deialdia: 2016an dantza-birak sustatzeko diru-laguntzak

2016 urtean dantza-birak sustatzeko 33.000€ bideratu ditu Etxepare Institutuak. Diru-laguntzak emateko baldintza nagusia da euskararen eremutik kanpo gutxienez hiru emanaldi egitea da, eta uztailaren 15ean bukatuko da eskaera egiteko epea

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko maiatza(r)en 16-(e)an 10:04etan
 

Entsegu irekia Dantzagunean: Zoa Xeper maiatzaren 27an

Alice Sorin eta Joana Olasagasti dantzariek osatzen dute Zoa Xeper bikotea. Joan den neguan Gipuzkoako Dantzagunean aritu ziren lanean, eta datorren astean ere beste egonaldi bat egingo dute gureanSomabre Chacorado beren azken lana prestatzen. Egindako sorkuntza-lana eta dituzten lan-ildoak ezagutarazteko eta partekatzeko, publiko guztientzako klase irekia egingo dute areto nagusian.

Argazkia: © Nora Baylak

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SZoa Xeper: "Somabre Chacorado" - Información y ficha técnica787 Kb
E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko maiatza(r)en 13-(e)an 07:45etan
 

Olatu Talka 2016: dantza asko eta munduko koreografia handiena

Maiatzaren 20a eta 22a bitartean egingo da 2016ko Olatu Talka, eta dantza ugari izango da bertan. Hiru egunez Donostiako auzoetan gisa guztietako dantzak ikusi ahal izango dira, beste hainbat jardueraren artean. Hasi ere, dantzarekin hasiko da jaialdia, Big Dance koreografia erraldoiarekin.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko maiatza(r)en 12-(e)an 07:22etan
 

Ezpalak jaialdia: Ezpata-dantzak, 10. urteurrenean

Oraindik izena ere ez zuen lehen Ezpalak jaialdia 2006an egin genuen, Eibarko 41. Euskal Jaian, eta ezpata-dantzak izan genituen gai. 2007an, makila-dantzen jaialdiarekin zabaldu zen jaialdia Iruñera eta 2008an hartu zuen Ezpalak izena. Hamar urteko ibilbidea borobilduz, ezpata-dantzak ditugu 2016an berriz protagonista.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko maiatza(r)en 11-(e)an 07:28etan
 

Tailerra Dantzagunean: dantza garaikidea Aïda Colmenerorekin, ekainaren 18an eta 19an

Aïda Colmenero Gipuzkoako Dantzagunera itzuliko da ekainaren 18an eta 19an emango duen tailerra emateko. Batetik, Animal-Ser dantza garaikideko tailerra emango du; Aïda berak landutako proiektu pertsonala da, eta mendebaldeko dantza garaikidea, antzerkiko tresnak eta Germaine Acogny teknika nahasten ditu. Bestetik, zuzenean landuko da Germaine Acogny teknika, gorputzarekin, Aïda Colmenerok azken sei urteetan egindako ikerketaren ildotik. Hala, Aïdaren hitzetan, "jolastzat hartuko dugu dantza, eta dantzan jolastuko dugu".  


Argazkia: Ilargi Tapia

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko maiatza(r)en 09-(e)an 16:16etan
 

Dantzategia 4.0, Dantzaz konpainia Egiako kaleetan dantzan

Dantzategia 4.0-ren bidez Dantzaz-ek eta Donostia Kulturak bat egiten dute lurralde bati (Donostiako Egia auzoa) eta bertako herritarrei loturiko sorrera koreografikoko prozesu bat garatzeko. Egia auzoak berezko nortasuna du, elkarte arloan mugimendu handikoa. Bertan, auzoaren etorkizuna markatuko duten hainbat kultur proiektuk bat egiten dute. Alde batetik: Egiako Kultur Etxea auzoarekin oso lotuta dagoen arte eszenikoen sustapen lanagatik nabarmendu da, eta bereziki dantza eta mugimenduaren arteak landu ditu. Dantza programazioan erreferente bihurtu da hirian, bai eta sormen koreografikoa babesten eta sustatzen ere (beste hainbaten artean, Dantzaz berak egoitza bertan izan zuen). Dantzaz-ek dantza herritarrengana orokorrean helarazteko zeregina du, eta horretarako, gizarteari zabalik dauden sormen prozesuak planteatzen ditu, dantza komunitatea lantzeko, eta komunitatea bera hazten eta garatzen jarraitzeko helburuekin.

Argazkia: Gorka Bravo

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko maiatza(r)en 09-(e)an 07:52etan
 

Emanaldia: "Legitimo /Rezo", Jone San Mertin Kursaalean maiatzaren 30ean

Donostia 2016ren Karta zuriak egitasmoaren baitan egiten ari den jardueren barruan, Jone San Martinek Legitimo/Rezo ikuskizuna emango du Donostiako Kursaalean. Ikuskizunaren eta Jone San Martin beraren nondik norakoak ezagutzeko, master class bat antolatu genuen Gipuzkoako Dantzagunean apirilaren 3an, eta orduan landutakoak zuzenean ikusteko aukera izango dute ikastaroan izan zirenek, baita Kursaalera hurbilduko diren ikusle guztiek ere. 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko maiatza(r)en 09-(e)an 07:51etan
 

Deialdia: Sabadellgo XI. Koreografia Lehiaketa

Irekita dago Sabadellgo XI. Koreografia Lehiaketarako dantza garaikideko proposamenak aurkezteko epea. 2016ko urriaren 8an egingo da, Ca l´Estruch antzokian, 20:00etatik aurrera.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko maiatza(r)en 05-(e)an 23:26etan
 

Emanaldia: "Txoriak", Dantzaz Hendaian maiatzaren 21ean

Dantzaz Konpainiaren ekoizpena, Mikel Laboaren musikarekin, Josu Mujikaren koreografirekin, eta Iñaki Salvador aholkularitza musikalarekin. Txoriak Mikel Laboaren unibertsoan barneratzen da: askatasuna, osasun mentala, erotasuna, bestearekiko harremanak... Iñaki Salvadorrek jasotako soinu banda erabiliz, Laboaren kantarik ezagunenetarikoen bidez ikuslea hunkitzeko eta liluratzeko. Lilura eta artea gureganatzeko obra.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko maiatza(r)en 05-(e)an 00:54etan
 

Audizioa: Victor Ullate balletaren urteroko bekak

Datorren maiatzaren 27an egingo dira Victor Ullate Dantza eta Arte Eszenikoen Eskolako ematen dituen urtereoko bekak banatzeko audizioak. Urte osorako bi beka emango dira, bat dantza modernorako eta bestea aktore integral batentzat.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an 23:23etan
 

Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartea: Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Gala

Dantzaren Hilabetearen bukaerako ekitaldia, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XX. Gala, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egin zen igandean, maiatzak 1, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatutaDonostia Kulturarekin lankidetzan. Bere hogeigarren edizioan, ekitaldiak dantza estilo ezberdinak erakutsi zituen, eta ikusleek ikuskizun heterogeneo batekin gozatu ahal izan zuten: klasiko, neoklasiko, dantza garaikidea eta euskal dantza. 2008tik, Dantzaren Nazioarteko Egunearen Gala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian ospatzen da.

Argazkia: ® Junkal Apodaka / APDG

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an 22:46etan
 

Dantzaz: sormenaren leihoa Kutxa Kultur Plazan, maiatzaren 18an

Dantzazek sormen koreografikorako leiho bat proposatzen du, konpainiako dantzariak sormen bat egiten ari diren unea helarazteko publikoari toki oso berezi batean: Kutxa Kultur Plazan. Bertan, modu naturalean, hiru dantzari arituko dira sormen eta ikerketa koreografiko batean, ordu batez, prozesu ireki bat egiten, eskaparatean bezala, une horretan Kutxa Kultur Plazan aritzen daudenen begirada konplizearekin. Bukaeran, bertan dagoen publikoari aurkeztuko diote egindako lana, eta solasaldi bat izango da aurkezpena amaitzen denean.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an 12:55etan
 

Emanaldia: "Aureo", Dantzaz Arrasaten maiatzaren 14an

Dantzazek nazioarteko mailako dantza ikusle guztien esku utzi nahi du, koreografo ospetsurekin lan eginaz eta Europa osoko bere dantzari gazteez baliatuz, beren lehen lan-aukera jaso dutenak Dantzazen. Aureo ekoizpenak dantza estilo ezberdinen “dastaketa” izan nahi duten bost lan koreografo txiki hartzen ditu. Bere ardatza nazioarteko kalitatea da, eta baita ikusle guztiak, dantzan adituak direnak zein dantza ikuskizun bat inoiz ikusi ez duten horiek, asetzeko gai izatea ere. Ekoizpenak bi inspirazio izan ditu: alde batetik “urrezko zenbakia”, “proportzio jainkotiarra” deritzona ere, askotan erabilia artearen arloan antzinako Greziako garaietatik; bestalde, sorkuntza ezberdinak eta anitzak “dastatzeko” ideia hori. Aureok sorkuntzaren eta ikusleen, kalitate eta gertutasunaren, bikaintasun eta erakargarritasunaren, egile handi eta lan berrien arteko proportzio egokia bilatzen du, ikusle guztien aurrean eta espazio ezberdinetan; ondorioz, Aureok, eszenatokia hartzeaz gain, antzokiaren sarrera erabiliko du ere, ikusletatik gertu egoteko esperientzia osoan zehar.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko maiatza(r)en 03-(e)an 17:21etan
 

Umore Azoka 2016, Leioan maiatzaren 19tik 22ra

Leioan egingo da maiatzaren 19tik 22ra Umore Azoka, Euskal Herriko kale artisten azoka garrantzitsuenetakoa. Lau egunetan zehar, mota guztietako ikuskizunak, performanceak, estreinaldiak ikusi ahal izango dira Leioako hainbat txokotan. Horrez gain, ikuskizunez gain, jarduera ugari prestatu dituzte antolatzaileek, arte eszenikoak sustatzeko, hala artistentzat, nola publikoarentzat. Egitarau zabal horren barruan ariko dira Gipuzkoako Dantzagunean sarritan lanean aritzen diren Tio Teronen semeak taldekoak, beren Fresch cool ikuskizunarekin maiatzaren 20an eta 21ean

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko maiatza(r)en 03-(e)an 11:14etan
 

Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartea: XIV Dantza Sariak

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatuta‘Dantza Sariak’ izeneko ekitaldiaren XIV. edizioa egin zuen Victoria Eugenia Antzokiko Sala Klubean, apirilaren 30ean. Ohikoa den moduan, hainbat sari eman ziren, ibilbide luzeak eta etorkizuna bateratzen dituzten sariotan. Ondorengoak dira 2016ko sarituak:

Argazkia: ® Junkal Apodaka / APDG

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 12:28etan
 

Bisita dantzatuak: Dantzaz Cristobal Balenciaga Museoan

Cristóbal Balenciaga Museoak eta Dantzaz Konpainiak, elkarrekin egindako ikerketa-prozesu bati esker, museoaren eta bisitarien arteko bitartekaritza-tresna berri bat proposatu dute. Konpainiako dantzari gazteek Vitali Safronkine dantzari eta koreografoak bildumen inguruan sortutako koreografia interpretatuko dute.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko apirila(r)en 28-(e)an 17:25etan
 

Ikastaroa: kultur kudeaketa parte-hartzailea, Asmoz fundazioa

Kudeaketa parte-hartzaile adierak esanahi ugari izan ditzake. Ikastaroaren bitartez partaidetzarekin zer uler daitekeen azaldu nahi da eta egungo ereduen alternatiba diren ereduen inguruko gogoeta egin nahi da, horietan kudeaketa kulturalerako eragileen presentzia txertatzeko aukera aztertuz.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko apirila(r)en 28-(e)an 12:42etan
 

Gipuzkoarren partaidetza zabala Burgosko IV Orbe Dantza Lehiaketan

Apirilaren 9an eta 10ean egin zen Burgosen Montserrat Comeron estudioak antolatzen duen IV Orbe Dantza Lehiaketa. Gipuzkoarren partaidetza zabala izan zen. Batetik, lehiaketan hartu zuten parte Irungo Studio Danza Mirenek -klasiko mailan-, eta Donostiako Studio 84k -klasiko, jazz, eta hiriko dantza mailatan-, emaitzak onak lortuta. Bestetik, Aitor Arrieta errenteriarra eta Iker Karrera hondarribitarra epaimahaiko kideak izan ziren.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko apirila(r)en 27-(e)an 13:06etan
 

I. Biarritzeko Koreografo Gazteen Lehiaketa: irabazleak

Malandain Ballet Biarritzek etab Bordeleko Opera Nazioanaleko Balletak antolatuta, Biarritzeko Gare du Midi antzokian egin zen apirilaren 24an dantza klasikoko eta neoklasikoko I. Koreografo Gazteen Lehiaketaren finala. Ondorengoak izan ziren sariak:

Argazkia: ® Olivier Houeix

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko apirila(r)en 25-(e)an 13:03etan
 

Emanaldia: "Launaka", Dantzaz Tolosan apirilaren 29an

Apirilean Donostian estreinatu zuen Dantzaz konpainiak Launaka, bere ekoizpen berria, Cristobal Balenciaga Museoarekin, Donostia Kulturarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ekoiztu duena. Apirilaren 29an emanaldia egingo du Tolosako Leidor antzokian. Ikuskizunerako bereziki prestatutako nazioarteko nazioarteko bi koreograforen lanak bildu ditu: Paolo Mohovich eta Vitali Safronkine. Era berean, bi konposatzaile handiren musikarekin osatu dira piezak: Juan Crisóstomo de Arriaga eta Franz Schubert. Inspirazio-iturri nagusia izan da nazioartean sona handia duen euskal sortzaile bat: Cristobal Balenciaga.

E-posta Inprimatu
Igandea, 2016(e)ko apirila(r)en 24-(e)an 08:00etan
 

2016ko Nazioarteko Dantzaren eguna: Lemi Ponifasioren mezua

Mau konpainiako Lemi Ponifasio zuzendari eta koreografo samoar-neozelandarrak idatzi du 2016ko Nazioarteko Dantzaren Eguneko mezua. Hauxe duzue samoarrez idatzitako poema:

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko apirila(r)en 22-(e)an 02:41etan
 

Master classa + ikuskizuna: Pere Faura, dantzaren eta bideoaren arteko interakzioa

Pere Faura konpainiak Sin baile no hay paraiso ikuskizuna emango du maiatzaren 14an Donostiako Gazteszena aretoan. Azken boladan egin izan dugun moduan, Egiako aretoan egiten den dantza-ikuskizunekin batera, master classa antolatu dugu Gipuzkoako Dantzaguneak eta Donostia Kulturak. Publiko orokorrari dantzaren munduko sortzaileen lana helaraztea da jardueraren helburu nagusia. Dantzako publikoari zuzenduta egoteaz gain, bideo-artearen inguruko interesa dutenei ere zuzenduta dago master classaeta maiatzaren 15an egingo da Gipuzkaoko Dantzagunean. Klasean izen-ematen duten guztiek Gazteszenako ikuskizunera kotxartela jasoko dute.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko apirila(r)en 21-(e)an 00:12etan
 

Ikastaroa: klake hastapena, Amets Albisu Kontadoresen maiatzean

Klakea, dantza estilo berezia da; punta eta takoi metalikoak dituzten zapatak erabiliaz eta lurra joz, nolabaiteko musika egingo dugu. Laborategi honen bidez, gorputz adierazpena eta erritmoak landuko ditugu modu entretenigarrian.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko apirila(r)en 21-(e)an 00:00etan
 

Erakusketa: "Begiradak", Dantzaguneko argazkigintza-ikastaroa Egiako kultur etxean

Iazko apirilean dantzako argazkigintza-tailer bat antolatu genuen Gipuzkoako Dantzagunean, Gorka Bravo argazkilariarekin, eta tailerraren barruan 2015eko Dantzategiko hainbat saiotan aritu ziren argazkiak ateratzen. Donostia Kulturaren baitan dagoen Egiako kultur etxeak eta Gipuzkoako dantzaguneak elkarnanean erakusketa bat prestatu dugu, han egindako zenbait argazki publiko orokorrak ikus ditzan. Begiradak erakusketan dantzaren gaineko hainbat begirada pertsonal jasotzen ditu. Maiatzaren 6tik 27ra egongo da ikusgai Egiako kultur etxean.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko apirila(r)en 20-(e)an 11:49etan
 

Ikastaroa: dantza garaikidea, Leif Firnhaber

Leif Firnhaber dantzaria Barañainen ariko da maiatzaren 7an eta 8an Frauenfeld izeneko teknika irakasten. Lan fisikoa eta lan sortzailea egingo dira, gorputza lanerako trens zentraltzat hartuta

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SLeif Firnhaber: biografia eta informazioa / biografía en información 366 Kb
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko apirila(r)en 20-(e)an 09:21etan
 

Dantzaklub - Atalak XXVII: Dantzaz konpainiako dantzarien koreografiak

Badator 2015-2016 sasoiko Atalakeko azken saioa. Saio berezia da heldu dena, aurreko bietan ez bezala, oraingoan Dantzazeko dantzarien sei sorkuntza aurkeztuko dira, bi emanalditan. Dantzazen izaerari jarraiki, dantzarien formazio profesional integrala osatzeko bidean, eta aurreko saioetan koreografo ezagunekin aritu ostean, oraingoan Dantzazeko dantzariak berak dira sorkuntza-lanean aritu direnak. Ezustez betetako emanaldiak izango dira, aurrez ez baita jakingo zein pieza eskainiko diren emanaldi bakoitzean. Pieza batzuetako jantziak AEG ikastetxeko “Neurrirako eta ikuskizunetarako jantziak” goi zikloko ikasleek diseinatu eta egin dituzte.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko apirila(r)en 19-(e)an 12:57etan
 

I. Koreografo-lehiaketaren finala Biarritzen

Koreogafroa gazteak ezagutarazteko helburuarekin, Charles Judek eta Thierry Malandainek sei hautagai izendatu dituzte, beren koreografia-lanak aurkezteko. Lanok sona handiko epaimahai batek aztertuko ditu

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko apirila(r)en 18-(e)an 11:09etan
 

Deialdia: "Atlantikaldia", bidali zure proposamenak

Martxan da irailaren 22tik 25eraospatuko den Atlantikaldiaren III. edizoa eta Errenteriako Udalak, Atlantikaldira igo eta gure tostako partaide izatera animatu nahi zaitu. Nola? Proposamenak landu etamaiatzaren 13a baino lehen (egun hori barne) aurkeztuz eta gonbidatu ingurukoaen artean zabalduz.

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SFormulario de envío de propuestas (ESP)1160 Kb
DOWNLOAD_THIS_FILE_SProposamenak bidaltzeko formularioa (EUS)1126 Kb
E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko apirila(r)en 15-(e)an 10:45etan
 

Emanaldia: "Aureo", Dantzaz Reusen eta Andoainen

2015eko urrian Bilboko Arriaga antzokian aurkeztu zuen Dantzaz konpainiak Aureo ikuskizuna, eta apirilean bi emanaldi egingo ditu. Gipuzkoako Dantzaguneko konpainia egoiliarra dagoeneko Kataluniako Reus herrian dago, apirilaren 16an emango baitu bi emanaldiotako lehena. Apirilaren 22an Gipuzkoara itzuliko dira, Andoaingo Bastero auditoriora hain zuzen, han ari baitira egiten apirilean zehar Andoain dantzan

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko apirila(r)en 14-(e)an 10:26etan
 

Estreinaldia: "Tú! Di qué quieres", Nuria Perez

Nuria Perezek apirilaren 29an estreinatuko du Tu! Di qué quieres lana Parisko Cervantes Institutuan. Lanaren prestaketa Eusko Jaurlaritzaren Dantzan Bilaka programaren barruan hasi zen 2012an, eta Gipuzkoako Dantzagunean aritu dira azken xehetasunak lantzen. Komunikazioari buruzko lana da, pertsonen arteko harremanei buruzkoa. Ezohiko espazioetarako lana da, egokitzen erraza, eta publiko helduari zuzendutakoa.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko apirila(r)en 13-(e)an 13:23etan
 

Convocatoria: Circula 2016

Circula da mugimendua eta gorputza ardatz dituzten ikuskizunak sustatzea. Katalunia, Madril, Valentzia eta Euskadiko autonomia erkidegoetako elkarteetako profesioanlek har dezakete parte bertan.

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SCircula 2016: deialdia eta oinarriak / convocatoria y bases421 Kb
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko apirila(r)en 13-(e)an 11:16etan
 

Dantzerti: datorren ikasturterako sarrera-frogak

Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak datorren urterako sarbidea zabaldu du apirilaren 11an. Matrikulatu aurretik hautagaiek izena eman eta sarrera-probak gainditu beharko dituzte. Arte Dramatikoko Goi Mailako Titulorako 15 plaza eskeintzen dira interpretazio espezializazioan eta 25 plaza, berriz, dantza ikasketetarako, koreografia eta interpretazio espezializazioan.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko apirila(r)en 13-(e)an 11:05etan
 

Ikastaroa: dantza garaikidea, Thomas Hauert

Bruselan bizi den Thomas Hauert suitzar koreogragoak ikastaro trinkoa emango du Atarrabiako kultur etxean maiatzaren 2tik 6ra. Ikastaroari lotuta performance erako hitzaldia emango du Iruñeko Gayarre antzokian maiatzaren 4an.

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SThomas Hauert - biografia99 Kb
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko apirila(r)en 13-(e)an 09:21etan
 

Dantzaz: sormenaren leihoa Kutxa Kultur Plazan

Dantzazek sormen koreografikorako leiho bat proposatzen du, konpainiako dantzariak sormen bat egiten ari diren unea helarazteko publikoari toki oso berezi batean: Kutxa Kultur Plazan. Bertan, modu naturalean, hiru dantzari arituko dira sormen eta ikerketa koreografiko batean, ordu batez, prozesu ireki bat egiten, eskaparatean bezala, une horretan Kutxa Kultur Plazan aritzen daudenen begirada konplizearekin. Bukaeran, bertan dagoen publikoari aurkeztuko diote egindako lana, eta solasaldi bat izango da aurkezpena amaitzen denean.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko apirila(r)en 12-(e)an 12:55etan
 

Ikastaroa Dantzagunean: ikastetxeetako irakasleentzako formazioa

Tailer hau Donostia 2016ren Mugalariak-en baitan kokatzen da. Programa honek mediazio dinamiken bidez lurraldeko antzokietan sorkuntzan ari diren dantza eta antzerki konpainiak hezkuntzarekin lotzen ditu.


E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko apirila(r)en 11-(e)an 09:13etan
 

Estreinaldia: "Maurizia", Aukeran Loraldian

El 17 de abril, domingo, a las 19:00 horas, la compañía Aukeran ofrecerá el estreno de su obra Maurizia en el teatro Campos de Bilbao, dentro del festival Loraldia. Maurizia es una coreografía dedicada a la mítica panderetera de Arratia. Maurizia es uno de los ejemplos de mujer pionera. Por ello, este espectáculo quiere homenajear a las mujeres. Con nuestras raíces como punto de partida, el objetivo de esta producción es crear danza contemporánea

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko apirila(r)en 11-(e)an 08:44etan
 

Alicia Amatriain Benois de la Danse saria jasotzeko izendatu dute

Dantzaren Nazioarteko Elkarteak Moskuko Bolshoi antzokian emandako prentsaurrekoan jakinarazitakoaren arabera, Stuttgart Balleteko lehen dantzaria den Alicia Amatriain dantzari donostiarra Benois de la Danse sarietarako izendatuta dago. 1992an abian jarri zirenetik, ballet munduko garrantzitsuentzat jotzen dira sari hauek. Nina Loory, ekitaldiko sortzailearen eta eta zuzendariaren arabera, "benetan eskertzeko da jendeak sari hauek jotzea balletaren munduko izendapen gorentzat". 

(Fotografía:© Stuttgart Ballet)

Informazioa: Iratxe de Arantzibia (Sautdebasque) / Diario Vasco

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko apirila(r)en 08-(e)an 09:15etan
 

Aurre-estreinaldia: "Maurizia", Aukeran konpainia Saroben apirilaren 9an

Apirilaren 9an, larunbata, 20:00etan, Aukeran Dantza Konpainiak “Maurizia” bere azken lanaren aurrestreinaldia eskainiko du Sarobe AEGn. Sarrerak (4 €) salgai jarriko dira Sarobeko bulegoan apirilaren 4tik aurrera.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko apirila(r)en 07-(e)an 08:44etan
 

Ikastaroa: "Non dago dantza?", Sofie Dubs Kontadoresen maiatzean

Non dago dantza?; nork sortzen du dantza, dantzariak edo begira dagoenak?; gerta daiteke dantza elkargunerik gabe?; zein eremu mugitzen da dantza egin bitartean? Ikerketa eremu fisiko, gogoetazko eta kolektiboaren bitartez, dantza pentsatzeko, bizitzeko, ikusteko hainbat modu bisitatuko ditugu. Entrenamendu fisikoen bitartez eta inprobisazio teknikak landuz, definitzen joango gara zein den gure dantza. Dantza alorrean aurretiazko esperientziarik ez da behar. Laborategi amaieran, dantza erakustaldia egiteko aukera egongo da.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko apirila(r)en 06-(e)an 11:55etan
 

Emanaldia: "Airenoar", Airenoar konpainia Gazteszenan

Sorkuntza antzerki bi diziplina artistiko lotzen dituen pieza: zirkua espezialitate soka berria eta ahots leun eta musika, gorputz lana eta mugimenduaren arteko lotura batekin.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko apirila(r)en 05-(e)an 14:29etan
 

Deialdia: Dantza Hirian 2016, Aterpean egonaldietako deialdia irekita

Dantza Hirian Jaialdiak 9. Aterpean programaren deialdia egin du, Donostia 2016, Euskal Kultur Erakundea eta Biarrizko CCN Malandain Ballet Taldearekin batera. Gaur egungo dantza-ikuskizunen sormena, ikerketa eta zabalkundea sustatzeko helburuz, eta publiko desberdinak sorkuntza-prozesura hurbiltzeko xedez, dantzaren eremuan lan egiten duten artistei zuzendua dago programa hau, baita beste arte-diziplina batzuetatik dantza erreferentzia gisa darabiltenei ere, betiere beren lanak hiri-espazioetako sorkuntzara bideratuak badaude.


Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SDantza Hirian 2016: Aterpean deialdia / convocatoria (EUS-ESP-FRA)482 Kb
E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko apirila(r)en 04-(e)an 18:14etan
 

Sortutakoak 8: "Anotacion Nº 7" lanaren aurkezpena SalaKluben

Gipuzkoako Dantzagunearen Sortutakoak 8 programaren barruan aukeratutako proiektu batekin, DOOS kolektiboak hiru asteko egonaldia egin du Gipuzkoako Dantzagunean bertan, eta lanketa horren emaitza, Anotación Nº7, Anotaciones sobre el miedo, entsegu ireki batean, apirilaren 11n 20:00etan, ikusteko gonbidapena luzatzen dizue Ballet T eta Gipuzkoako Dantzaguneak. Pieza koreografiko osoa Gasteizko Baratza aretoan estreinatuko da apirilaren 23an.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko apirila(r)en 01-(e)an 12:52etan
 

Dantzan Ikasi Dantzagunean, mintegia: Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa

Denok ezaguzen dugu larrain-dantza. Ikusi, entzun, musika jo eta ziur aski dantzatu dugu inoiz. Suit tankerako dantza honek, ordea, haren sorreraren inguruko iluntasunak eta gerora egindako bideak eraginda, izan du eta badu beregan ezagutzeko konturik: dantzatzeko erak direla, osatzen duten zatiak direla, zati bakoitzaren errepikapen kopurua dela... izan da zertaz hitz egin. Adibidez, dantzan.eus-en berriki argitaratu diren 1947. urteko larrain-dantzaren irudietatik gaur egun ikus dezakegun beste larrain-dantza honetara, edo Lizarran bertan ikus daitekeen honetara, edo Galdakaoko Andra Mari taldekoek dantzatu ohi duten beste honetara bada alderik.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko apirila(r)en 01-(e)an 07:20etan
 

Sortutakoak 9: deialdia irekita

Gaurtik hasi eta maiatzarenarte, irekita dago Sortutakoak programaren bederatzigarren edizioan proiektuak aurkezteko epea. Sortutakoak da Gipuzkoako Dantzaguneko sormen-prozesuak laguntzeko programa, eta bere baitan hartzen ditu, besteak beste, diru-laguntza bat eta egonaldi bat Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan. Sortzaileek eta koroegrafoek aukeratu ahal izango dutela egonaldi amaierako lanaren aurkezpena nola egingo duten. Proiektuen egileek proposatu ahal izango dute aurkezpen-modua (argazkiak, bideoa, memoria, aurkezpena, estreinaldia...), proiektuaren beraren ezaugarrien arabera. Dantzaren sektoreko profesionalez eta adituz osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu Gipuzkoako Dantzagunean egonaldi bana egiteko bi proiektu, eta 2016ko ekainaren hasieran jakinaraziko da haien izena

Sortutakoak 9: deialdia

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko apirila(r)en 01-(e)an 00:55etan
 

Urbeltzen "Dantza Ganbara" Donostian

Dantza egiteko gonbidapena, nahi duen orok dantza egiteko aukera izango du: jauziak, muxikoak eta beste dantza batzu Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean eta Marian Arregiren musikaz lagunduta. Jarduera honek DSS2016EUren Elkarrizketak lerroaren babesa dauka. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuak laguntzea.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko martxoa(r)en 31-(e)an 08:53etan
 

Estreinaldia: "Launaka", Dantzaz Gazteszenan apirilaren 9an

Launaka Dantzaz Konpainiaren ekoizpen berria da, eta Cristobal Balenciaga Museoarekin, Donostia Kulturarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ekoiztu du. Ikuskizunerako bereziki prestatutako nazioarteko nazioarteko bi koreograforen lanak bildu ditu: Paolo Mohovich eta Vitali Safronkine. Era berean, bi konposatzaile handiren musikarekin osatu dira piezak: Juan Crisóstomo de Arriaga eta Franz Schubert. Inspirazio-iturri nagusia izan da nazioartean sona handia duen euskal sortzaile bat: Cristobal Balenciaga.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 08:00etan
 

Topaketa: Jone San Martin dantzaria gertutik ezagutzeko solasaldia, Donostia 2016

Sortzaile donostiarra eta beroren nazioarteko ibilbide oparoa modu hurbil eta atseginean ezagutzeko aukera izango dute topaketara gerturatzen direnek.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko martxoa(r)en 29-(e)an 13:59etan
 

Emanaldiak: "Andoain Dantzan" apirilean

Andoaingo Udalak "Andoain Dantzan" zikloaren edizio berria antolatzen du, dantzaren eta orohar folklorearen inguruan antolatutako jaia.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko martxoa(r)en 29-(e)an 07:21etan
 

Dantzaren hilabetea 2016 APDGn

APDGk, Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak, berriz ere antolatu du Dantzaren Hilabetea, apirilaren 29an ospatzen den Nazioarteko Dantzaren Egunarekin batera, dantzaren ofizioa omentzeko jarduera-multzoa. Hogeita batgarren aldiz antolatu du APDGk ekitaldi-sorta zabala hau, 1996an hasi ekin baitzion Dantzaren hilabetea antolatzeari. Bereziki nabarmendu behar da dagoeneko Dantzaren Hilabeteko ikono bihurtu den Kontxako barandako barra klasikoko erakustaldia. Hogeigarren edizioa du barrak, eta urteurrena bat dator Donostiako baranda enblematikoaren mendeurrenarekin. Antolatzaileen datuen arabera, 1.660 dantzarik parte-hartzea aurreikusten da (948 barra txikian eta 712 barra klasikoan; 13 udalerritako 28 eskola eta 13 irakasle ariko dira).

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko martxoa(r)en 22-(e)an 16:34etan
 

Master classa + ikuskizuna: Jone San Martin

Klasea apirilaren 3an, igandean, izango da, eta parte-hartzaileek San Martinen sorkuntza-lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Dantzari eta koreografoak maiatzean Kursaalen aurkeztuko duen Legitimo/Rezo ikuskizunerako sarrera bana jasoko dute izena ematen dutenek. Donostiarra 20 urte baino gehiagoz aritu da lanean William Forsythe koreografo ospetsuarekin batera.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko martxoa(r)en 21-(e)an 12:03etan
 

Dantzaz konpainia Torinon ariko da "Kameleoia" ikuskizuna ematen

Gipuzkoako Dantzaguneko konpainia egoiliarra Torinon ariko da datozen egunotan, Palcoscenico dantza-jaialdiaren barruan. Martxoaren 24an eta 25ean ariko da Piemonte Europa antzokian, Kameleoia lana aurkezten. 2014an ere aritu zen Dantzaz jaialdi hartan, eta orduan izandako arrakasta berrestea espero dute. 

E-posta Inprimatu
Larunbata, 2016(e)ko martxoa(r)en 19-(e)an 16:09etan
 

Dantza Hirian 2016: "Aterpean" egonaldietako deialdia apirilean irekiko da

Dantza Hirian, hiri-paisaietako dantza-jaialdia irailaren 17tik 25era egingo daBaiona eta Donostia bitarteko zenbait herritan, eta Aterpean egonaldien deialdia egingo du apirilean.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko martxoa(r)en 17-(e)an 13:51etan
 

Kontxako baranda: Guiness errekorraren bila

APDG Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak urtero antolatzen duen Kontxako baranda ezagunean barran batera elkarrekin aritako dantzari-kopuruaren Guiness errekor ezaguna hausten saiatuko dira. Saiakera martxan jartzeko Guiness erakundearen behin betiko erantzunaren faltan, Uniqart Dance Companyko Iker Murillok eta Vitali Safronkinek prestatutako koreografiekin ari dira ensteatzen dantzariak. Era berean, Gasteizko Jose Uruñuela udal kontserbatorioko 100 ikasle etorriko direla ere konfirmatu da dagoeneko. Aurki izango ditugu ekitaldiaren inguruko berri zehatzagoak

InformazioaAPDG

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko martxoa(r)en 09-(e)an 11:59etan
 

Ikastaroa: Rob Hayden, Punto de Fugan

Ikastaroaren helburua da gorputz barruko bultzadak desblokeatzea eta arintzea. Gisa horretan, arreta, intentzioa eta kontzientzia gidatuko dira lana modu naturalean egitera. Proposatuko den eguneroko lan fisikoaren bitartez bilatzen dena da arrisku fisiko, psikologiko eta emozionalekin borrokatzea. Egiteko edo jarraibide horiekin norbanakoaren mugei aurre egitea eta haustea proposatuko da. Kontzientzia eta espazio-sentikortasuna erabilita,  abiadura, arintasun, intentsitate, leuntasun, moldagarritasun, gelditasun eta grabitate kalitateekin ariko gara lanean. Arreta nagusia emango diogu norberaren baitan "ekintza totala" esaten dioguna garatzeari: interpreteak, teknika bezala egin beharreanbere mugimendua "ekintza teatral gisa" egiteari. Kurtsoa gisa guztietako dantzariei eta aktoreei zuzendua dago

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko martxoa(r)en 09-(e)an 11:55etan
 

Audizioa: Doos kolektiboak mutil bat behar du

Doos kolektiboak egonaldia egingo du aurki Dantzagunean, Sortutakoak 8 programaren barruan, eta bere ikuskizun berrirako mutil baten bila dabil.  Partnerin, manipulazio, eta kontakt teknikatan esperientzia izatea kontuan hartuko da, eta zenbait datatan libre egotea eskatzen da. Interesa dutenek konpainiari bidali behar diote curriculum vitaea posta elektroniko bidez.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko martxoa(r)en 02-(e)an 14:12etan
 

Emanaldia eta deskontua sarreratan: "Sasha Waltz" Kursaalean

Datorren martxoaren 14an Sasha Waltz konpainia entzutetsuak emanaldia egingo du Donostiako Kursaal auditorioan. Dantza sustatzeko helburuarekin, Gipuzkoako Dantzaguneak eta Kursaal Eszenak eskaintza bat proposatzen diete Dantzaguneko erabiltzaileei: % 25eko deskontua egingo da sarrerako

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko martxoa(r)en 01-(e)an 16:24etan
 

Jardunaldia: "Dantza tradizionalaren irakaskuntza Euskal Herrian - Gaur Egungo Egoera", EDB

Datorren martxoaren 5ean Euskal Dantzarien Biltzarretik Folklore Jardunaldia antolatu dugu. Bertan, "Dantza tradizionalaren irakaskuntza Euskal Herrian - Gaur Egungo Egoera" aztertuko da. Goizean, adituak diren zenbait pertsonek beraien ikuspuntua emango dute eta arratsaldean mahai inguruan parte hartzeko aukera izango da. Zita, Bilbon dagoen Dantzertin (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan) izango