Logotipo de Dantzagunea


Gala: "Alicia Amatriain, Donostia Bihotzean", Victoria Eugenian, azaroaren 10ean eta 11n

Donostiar artista sarituak sei pieza emango ditu; horien tartean Egurra estreinatuko du, Juan Mari Beltranen musikarekin. Sei urteren ondoren donostiar eszenatokietan aritu gabe egon ostean, Victoria Eugenia antzokira itzuliko da Alicia Amatriain. Moskuko Bolshoi antzokian, Terpsicoreren artearen sorleku nagusietako batean, 2016ko ballet klasikoko Oscar saritzat jotzen den Benois de la Danse Sariarekin borobildu duen aitorpenez eta sariz denboraldi bikaina burututa iritsiko da Amatriain Donostiara.

Alicia Amatriain, Donostia Bihotzean gala dantzari gutxiren gaitasunaren eskura dagoen saio gogorra da, donostiar dantzariak berak erabaki baitu ikuskizunean sei pieza egitea, ohikoena bere mailako izarrek galako gehienez hiruzpalau bakarrik egitea den arren.

Egitaraua Amatriainek berak prestatu du, Donostiako Udal Kontserbatoriko ikasle zela, bere lehen emanaldia egin zuen Victoria Eugenia Antzokiko produkzioarekin. 2002tik Stuttgarteko Balleteko Dantzari Nagusia den Alicia Amatriainen une gailenetako batean topatuko dira beraz.

Donostiako Victoria Eugenia antzokian egingo da Alicia Amatriain, Donostia Bihotzean Gala, azaroaren 10ean eta 11n, 20:00etan.

Alicia Amatriain, Donostia Bihotzean Galarako sarrerak Victoria Eugenia antzokiko lehiatilan daude salgai, eta Donostia Kulturaren webgunean. Sarreren prezioak 15€ eta 36€ bitartekoak dira.

Aliciaren seiak

Kritika espezializatuak Alicia Amatriainek duen erregistro moldakortasuna goraipatu du, eta egitarau honetan nabaritzen da. Donostiar dantzari txalotuak bere ibilbide guztia egin du Stuttgart Balletean, ballet narratiboetan espezialista zen John Cranko (1927-1973) nortasun iruditzat duen balletean. Horregatik, Amatriainek hegoafrikar sortzailearen hiru pieza aukeratu ditu: Legende (1976) pas de deux ederra, Onegin (1956) lanaren amaierako pas de deux bizia, eta Aus Holbergs Zeit (1967) ikuskizuneko pas de deux distiratsua. Aliciarentzat oso berezia da Onegin, Tatianaren pertsonaia jokatzen lortu baitzuen Dantzari Nagusi izatea, eta bere ibilbide profesionala markatu duen paperetako bat da.

Beste estilo ildo batean, Hans van Manen herbeeretar koreografo beteranoaaren Frank Bridge Variations (2005) laneko pas de deuxa emango du eta Lightness in the Spirit (2017) bikoa, Katarzyna Kozielskak Amatriainentzat bereziki sortutakoa eta duela gutxi Bartzelonan estreinatutakoa.

Azkenik, nabarmendu behar da ikuskizun honetarako sortutako Egurra (2017) pieza. Victoria Eugenian egingo da erabateko estreinaldia, eta Juan Mari Beltran eta Aitor Beltran musikariak ariko dira, Fabio D´Adorosiok egindako koreografiari musika jartzen. Alicia Amatriainek hain maitea duen bere hiriari eta sustraiei egindako oparia da.

Aliciaren dantzakideak

Alicia Amatriainek egingo dituen sei piezetako bost pas de deuxak dira, eta bere ibilbidean izandako kide onenetakoak ariko dira. Berezikiki nabarmendu behar da Stuttgart Balleteko Dantzari Nagusi ere baden Friedemann Vogel, ballet klasikoko printzearen prototipotzat jotzen dena. Harekin jaso zuen 2005ean English National Balletean aritzeko gonbidapena, eta elkarrekin batera jaso zuten 2015eko Baden-Wüttemberg Kamerako Dantzari ohorezko titulua. Aliciak eta Friedermannek irekiko dute gala Legenderekin, eta lehen zatiaren amaieran elkarrekin ariko dira berriz Onegin egiteko. Bestalde, Vogelek bere ikuskizuna borobilduko du, Marco Goeckeren Mopey (2004) izeneko bakarkako dibertigarriarekin, bigarren zatia aurkezteko.

Duela sei urte, Amatriainek ikusleei ballet klasikoaren edertasuna helaraztea proposatu zuen, Victoria Eugenia antzokian bertan. Orduan Marijn Rademaker holandar dantzariarekin aritu zen, hamabost urtez Stuttgart Balletean kide izan zuenarekin. 2015etik Het Nationale Balleteko Dantzari Nagusia da Rademaker, eta Donostiara itzuliko da, laurogei urteak beteak dituen izen handiko Hans Van Manen Frank Bridge hebeeretarraren Variations Aliciarekin batera bikotean dantzatzera. Aurretik, lehen zatian, Rademakerrek Two and only (2017) bikotea aurkeztuko du Rademakerrek, Wubkje Kuindesmak bereziki bientzat sortutakoa.

Reuseko Marti Fernandez Paixa dantzari gazteak, Stuttgart Balleteko bakarlaria ere ariko da Alicia Amatriainen dantzakide gisa, Lightness in the Spirit eta Aus Holbergs Zeit dantzatzen.

Mariinsky-ko lehen atzerritarra

San Petersburgoko Mariisnky antzokia, aro komunistan (1935-1992) Ballet Kirov izandakoa, mundu mailako bost konpainia onenen artean kokatzen dute askok. Alicia Amatriaini eskainitako galak harrotasunez izango ditu bertako lehen mailako bi dantzari: Xander Parish, konpainiako maila gorenera iritsi den lehen atzerritarra, eta Oxana Skorik, errusiar dantzarien belaunaldi berriaren eta indartsuaren ordezkaria. Skorikek eta Parishek Beltxargen aintzira (1895) ezaguneko hirugarren ekitaldiko pas de deux ezaguna egingo dute, Beltxarga Beltza izenekoa. Ballet klasikoaren ikonoetako bat da lan hau. Bigarren zatian, Mariinskyko Dantzari Nagusiek Diamanteak (1967) laneko pas de deux bat dantzatuko du, George Balanchinek New City Balletarentzat sortutako Bitxiak trilogiaren zatia.

Azkenik, Positano Saria jaso duen Amsterdamgo Het Nationale Balleteko Daniel Camargok Firebreather (2015) bakarkako pieza emango du, Katarzyna Kozielska poloniar koreografoak beretzat sortutako pieza. Bigarren zatian, Aya Okumura dantzari eta Het Nationale Balleten kide duen brasildar dantzariak eta berak bizia emango diote Diana y Acteón (1935) pieza zorrotzari.

Datuak

Ikuskizuna: Alicia Amatriain Gala, Donostia Bihotzean.

Zuzendaritza artistikoa: Alicia Amatriain

Gonbidatutako dantzariak: Alicia Amatriain (Bailarina principal del Stuttgart Ballet), Friedemann Vogel (Bailarín principal del Stuttgart Ballet), Marijn Rademaker (Bailarín principal del Het National Ballet de Ámsterdam), Daniel Camargo (Bailarín principal del Het National Ballet de Ámsterdam), Aya Okumura (Solista del Het National Ballet de Ámsterdam), Xander Parish (Bailarín principal del Teatro Mariinsky de San Petersburgo), Oxana Skorik (Bailarina principal del Teatro Mariinsky de San Petersburgo), Martí Fernández Paixà (Solista del Stuttgart Ballet), Timothy van Poucke (Cuerpo de baile del Het National Ballet de Ámsterdam)

Egitaraua:

1. zatia: Legende, Two and only, Lightness in the Spirit, El Lago de los Cisnes (paso a dos- III Acto), Firebreather y Onegin.

2. zatia: Aus Holbergs Zeit, Mopey, Diamantes (paso a dos), Frank Bridge Variations, Diana y Acteón y Egurra.

Tokia eta data: Victoria Eugenia antzokia, azaroaren 10a eta 11, 20:00etan

Sarrerak: 15,00 € a 36,00 €

Sarrerak salgai: www.donostiakultura.eus/sarrerak

Informaci&oazioa: SautdeBasque

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko azaroa(r)en 02-(e)an 12:53etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.