Logotipo de Dantzagunea


Dantzan Ikasi: Berastegiko San Joan dantzak, Beasainen azaroaren 18an eta abenduaren 2an

Gipuzkoako dantzen tradizioan toki berezia dute Berastegiko San Joan dantzek. Brokel-dantzaren zikloaren egitura dute sailaren bederatzi dantzek: Paseoa edo boastitzea, lauko txikia, kontrapaseoa, kapitan-dantza, zorri-dantza, seikoa, brokel-dantza, billantzikoa eta bukaera. San Joan dantzen bereizgarri nagusia dantzaeran eta urratsetan datza, eta horiek landuko ditugu Nazabal aita-semeek emandako ikastaroan.

Ikastaroa: Berastegiko San Joan dantzak

  • Irakasleak: Jesus Nazabal eta Xanti Nazabal
  • Data: azaroak 18 eta abenduak 2, larunbatak
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Lekua: Beasaingo Antzizar Kiroldegia (Igartza Oleta, 3)
  • Matrikula: 20€

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

Jesus Nazabal Zubizarreta (Berastegi 1969)

Haurra zenetik ikasi zituen San Joan dantzak Berastegin bertan. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan Irurako eta Tolosako (Udaberri) dantza-taldeetako dantzaria izan zen. Berastegiko Belauntxingo taldeko dantza-maisua izan zen 15 urtez. San Joan dantzak irakasteaz arduratu zen Berastegin bertan, baita Euskal Herriko hainbat dantza-taldetan ere. 

Xanti Nazabal Urruzola (Tolosa 1996)

Jesus aitarekin ikasi zituen Berastegiko San Joan dantzak, eta haurra zenetik Berastegiko Belauntxingo taldeko dantzaria eta txistularia izan zen. Ballet klasikoa ikasi zuen Tolosan 8 urtez, eta bertako Udaberri taldeko dantzari, musikari eta haurren dantza maisua da. Azken urteotan, aitarekin batera eman ditu Berastegiko San Joan dantzen ikastaroak Euskal Herriko zenbait taldetan. 

Informazioa: Dantzan Ikasi
 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko azaroa(r)en 02-(e)an 13:12etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.