Logotipo de Dantzagunea


Labo IV: "Trans-LĂșcido" (estreinaldia) eta "Nire azalean arrotz", Donostian azaroaren 14an

Datorren abenduaren 14an 19:30ean, LABOren IV. jardunaldia izango dugu. #Salón-en hasiko gara Nere Azalean Arrotz dantza garaikide piezarekin, Myriam Perez Cazabonen eskutik eta Leire Otamendik eta Oihana Vesgak antzeztuta. Atsedenaldi txiki baten ondoren, #Cripta-n, Oihana Varela Aizpuruak Trans-Lúcido dantza garaikide pieza aurkeztuko digu. Iñaki Carrera, Ane Payer eta Marina Scotto ditugu antzezleak.

  • Data: 14 de diciembre, jueves
  • Tokia: Convent Garden (kripta), Donostia
  • Ordua: 19:30

Nere azalean arrotz

  • Sortzailea: Myriam Perez Cazabon (Irun)
  • Dantzariak: Leire Otamendi, Oihana Vesga.
  • Iraupena: 20 min.

Presentziaren kontzeptuarekin lotuta, izan gabe egotearen ideian oinarritzen da pieza. Pertsonaren izatean haustura bat gertatzen denean, eta ondorioz, ordura arte balio izan zaizkion izateko, egoteko eta ekiteko moduak gorputzean arrotz sentitzen direnean, presentzia eta ausentzia egoeren eraldatzeari buruzko hausnarketa da. Norberarekiko deskonexio egoraren gorputz adierazbidearen bilaketa bat da. Norbera bere gorputzean, pentsamenduan, azalean arrotz sentitzen denean eta berrezagutzen ez denean, zein egoeratan geratzen da pertsonaren osotasuna?

ESTREINALDIA: Trans-Lúcido

  • Sortzailea: Oihana Varela (Donostia)
  • Dantzariak: Iñaki Carrera, Ane Payer, Marina Scotto.
  • Iraupena: 20 min.

Gizakiaren gorputzak geruza desberdinak ditu; zenbait babesteko eta beste batzuk irekiagoak eta argiagoak. Geruza hauen bitartez besteei nahi duguna erakusten diegu baina ez gara konturatzen dena ikusten dela eta beste horien begiradaren mendean gaudela. 

Informazioa: Node

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko azaroa(r)en 24-(e)an 09:22etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.