Logotipo de Dantzagunea


Gabonetako ikastaroak 2017: izen-emateko epea irekita

Irekita dago Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak urtero Gabonetako oporretan antolatzen dituen ikastaroetan izen-emateko epea. Abenduaren 26tik 30era egingo dira aurtengo bi ikastaroak eta dantza klasikoa eta modernoa landu ahal izango dituzte ikasleek. Izen-emateko azken eguna abenduaren 15a da, eta ikastaro bakoitzeko toki-kopurua mugatua da.

Ibilbide luzeko eta zabaleko hiru irakasle ariko dira aurtengoan ere ikastaroak ematen. Klasikoan bi ariko dira, hainbat mailatako ikasleekin, Vanessa Valdueza eta Oscar Torrado. Modernoa berriz, Receca Falconek emango du. Maila guztietako ikasleentzat prestatu dituzte klaseak, eta horren arabera, hiru ordutegi daude: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua

Izen-ematea Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartearen webgunean egin behar daeta ordain-agiriak ondorengo helbidera bidali behar dira: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  Ikastaroei buruzko informazio osoa eta izen-emateko diru-sarrera egiteko banku-zenbakia albiste honi atxikitako dokumentuan daukazue.  

Datak: abenduaren 26tik 30era
 
ORDUTEGIA
 
Dantza Klasikoa: Vanessa Valdueza
  • 09:30 – 11:00 Erdi maila
  • 11:15 – 12:15 Puntak
  • 12:30 – 13:30 Oinarrizkoa
Dantza Klasikoa: Oscar Torrado
  • 09:30 – 11:00 Goi maila
  • 11:15 – 12:15 Mutilak
  • 12:30 – 13:15 Bikoteak

Modernoa: Rebeca Falcon

  • 19:00 – 20:30 Maila bakarra

PREZIOAK

Bazkideak (elkarteko ikasleak) / Bazkide ez direnak

  • Disciplina 1: 50€ / 75 €
  • Disciplina 2: 90€ / 140 €
  • Disciplina 3: 125€ / 200 €
  • Disciplina 4: 160€ / 260 €

Klase solteak: 15€

Gagonetako ikastaroan informazio osoa

Izen-ematea

Kontaktua: 670 865 091 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Informazioa: Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartea

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko azaroa(r)en 20-(e)an 00:04etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.