Logotipo de Dantzagunea


Entsegu irekia Dantzagunean: "Habrá que ponserse cachas", Maylis Arrabit, otsailaren 14an

Maylis Arrabit da proiektuko gida, eta urtebetetik gora darama dantzariekin lanean, zenbait sormen-tresnaren gainean (hainbat tailerretan landu ditu). Ideiekin eta hitzekin aritu da, hori baita duen dantza inklusiboaren ikuspegia. Ezgaitasunak dituzten eta ez dituzten dantzariak berdinak dira mugimendua sortzeko orduan, eta bakoitzak bere lekua du prozesuan. Teknikaren edo fisikotasunaren gainetik, Maylisen interes artistikoa da mugimenduaren kalitatea aurkitzea egunerokotasunean, sinpletasunean, absurdoan, energietan, batasunean, konplizitatean, eta batez ere, birtuosotasunaren aldea markatzen duten xehetasun txikietan. Eskertzak: Gipuzkoako Dantzagunea, DSS2016, Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialen Saila.

  • Data: otsailaren 14a, asteazkena
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Ordua: 17:00-18:30

Informazioa: Maylis Arrabit

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko urtarrila(r)en 25-(e)an 09:29etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.