Logotipo de Dantzagunea


Atalak 2018: IƱaki Azpillaga eta Matxalen Bilbao, Dantzazekin otsailean

Atalak programak aurrera egiten du euskal koreografoentzako sorkuntza-egonaldiekin. Oraingo honetan, Matxalen Bilbao eta Iñaki Azpillagaren sorkuntzen aurkezpenarekin gozatzeko aukera izango dugu. Bitxia bada ere, bat egin dute abiapuntuan. Matxalenek, Dantzazeko dantzariak erabiliz, Amarraki buruzko gogoeta egingo du; Iñakik, berriz, dantzari berberez baliatuta, Suturas kontzeptua landuko du. Bakoitzak astebete izango du lana gogor egiteko hamabi dantzarirekin, eta sorkuntza-laborategi horien emaitza Club Aretoan ikusiko dugu, denak ere konplizitate- eta barnekoitasun-giro atseginean.

Otsaileko saioen datak (Iñaki Azpillaga eta Matxalen Bilbao):

  • Otsailaren 19a, astelehena: Gipuzkoako Dantzagunea (entsegu irekia)
  • Otsailaren 20, asteartea: Grand Studio-Gare du Midi, Biarritz
  • Otsailaren 22a, osteguna: Sala Klub Victoria Eugenia, Donostia

Atalak 2018an zehar egingo du Dantzazek, ondorengo koreografoekin: Edu Muruamendiaraz eta Blanca Arrieta (apirila), eta Carmen Larraz eta Thierry Martinez (azaroa).

Informazioa: Dantzaz

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko urtarrila(r)en 30-(e)an 09:36etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.