Logotipo de Dantzagunea


Mintegia Dantzagunean: Butosofia, Jonathan Martineau, otsailaren 23tik 25era

Pentsatzea da erditzearen artea. Dantzatzea da jaiotzaren artea. Errealitatea hitz hutsa baino gehiago bada, mugimenduan dagoen gorputza ikertu behar da. Gure ideiek munduarkein zerikusirik badute, grabitatearekin elkarrizketan garatu behar dira. Dantza askapen arte gisa. Tailer honetan partekatzen dugun espazioari buruzko gure ikuskera eraldatzera bideratutako esperimentu psikosomatikoekin osatuko da. Butoh-dantzan eta jaiotegunaren pentsamenduan inspiratuta, tailerreko esperimentuetan esploratuko direnak dira partekatutako espazio hori sortzeko eta hedatzeko egoeran dagoela ulertzeko aukerak. Hausnarketa horiek filosifia politiko garaikidean eta bizi dugun demokraziaren hainbat aurreiritzitan arrakalak sortzen dituzte; behin zulatuta, askatasuna defendatu beharreko balio bat edo jabetza bat ez denaren ideia hedatzeko, eta bai esperientzia, dohai, kutsatzaile izan daitekeela aukera gisa lantzeko. Tailerrean ez dira teoria eta praktika bereiztuko, eta mugimenduaren ikerketa proposatuko du, jatorriaren dantzaz gozatzeko. Gorputz guztientzat da egingarria, eta adimen guztiek goza lezakete.

 Datak eta ordutegia:

  • Otsailaren 23a, ostirala, 18:00 - 21:00
  • Otsailaren 24a, larunbata, 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00
  • Otsailaren 25a, igandea, 10:00 - 14:00

Precioak

  • Tailer osoa: 80€
  • Asteburua: 70€
  • Ostirala: 20€

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 625 067 700

Jonathan Martineau

Mugimenduaren filosofoa eta ikertzailea. Sombras de justicia. Consecuencias políticas de una concepción naciente del ser a unas prácticas corporales bere doktore-tesiaren itzulpenaren ondorioz sortu da butosofia, gelditasunaren eta bere burua eboluzionatzen duen inguruneari erreparatzen ez dion indibiduoaren fikzioan oinarritzen ez den pentsatzeko modu berria. Butosofiako hainbat mintegi eta inprobisazio-tailer ematen ditu, eta hainbat artikulu idatzi eta ponentzia eman ditu jaiotze-pentsamendua mugimenduaren praxis gisa hartzearen inguruan. Butosofiari buruzko blog bat dauka, eta Omos Uno eta Coracor dantza-konpainietako kidea da

Informazioa: Ebi Soria

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko otsaila(r)en 02-(e)an 00:00etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.