Logotipo de Dantzagunea


Master classa + ikuskizuna: Iron Skulls, apirilaren 13an eta 14an

Bboying taldetik abiatuta 2012. urtean sortutako dantza esperimentaleko konpainia bat da Iron Skulls Co. mugimenduaren mugak aztertzen dituena da; moda, musikaren kultura eta an­tzerkiari bereziki erreparatzen diete. Hip Hoparen disoziazio eta efektu bisualak uztar­tzen dituen animalia mugimendua daukate; gainera, arte martzialak, akrobaziak eta break dance dantza ere konbinatzen dituzte. Azken urteetan sari ugari lortu dituzte, tartean, Ikuskizun berri onenaren saria 2014ko Umore Azokan, “Sinestesia” lanari esker.

Datak eta ordutegia

Master classaIron Skulls

  • Data: apirilaren 13a, ostirala 
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Ordua: 19:00

Ikuskizuna: No sin mis huesos

  • Data: apirilaren 14a, larunbata
  • TokiaGazteszena, Donostia
  • Ordua: 20:00

Prezioa: 15€ (master classa + sarrera)

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Ordainketa: diru-sarrera egin beha da ES77 3035 0053 07 0530045362 kontuan (izen-abizenak eta "Iron Skulls" kontzeptua jarri). 

Sinopsia

No sin mis huesos lanean konpainiak lengoaia propioa garatzen jarraitu du, eta dramaturgiaren rol nagusi gisa dituen eraginak taularatu ditu, energia negatiboa bideratu eta arte bihurtzeko ideiatik abiatuz. Taldeak Mediterraneoko izaera landu du, historian zehar zibilizazio ugari hartu dituen espazio gisa. Kultura hebrearra, arabiarra eta espainiarraren bitartez egin du, hiriko dantza eta sufí dantzarekin batera, Hava Nagila, Contact Improvisation eta Butoh izenekoak. Dantza adostasun elementu gisa aurkeztu du, idealen babesle eta lotura gisa.

Informazioa: Donostia KulturaIron Skulls

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko otsaila(r)en 26-(e)an 10:43etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.