Logotipo de Dantzagunea


Dantzan Ikasi: Arantzako soka-dantza, apirilaren 14an Elgoibarren

Bortzirietara salto egingo dugu oraingoan bertako dantza-luzea Dantzan Ikasira ekartzeko. Arantzatik Itziar Mitxelena, Leire Mitxelena, Aitziber Lizardi eta Aintzane Pikabea etorriko zaizkigu txikitatik herriko plazan dantzatu eta txistuz jo duten soka-dantza hau erakustera. Abuztuko Ama-Birjinaren egunean dantzatzen dute arantzarrek dantza luzea oso-osorik. Espainiako Gerrate Zibilarekin dantzatzeari utzi zitzaion eta urtetan galduta egon ostean, 70-80ko hamarkadetan kanpoko zenbait taldek, besteak beste Donostiako Argia, Lasarte-Oriako Erketz, Iruñeko Ortzadar eta Santurtziko Mendi Alde,  Arantzako dantza-luzean interesa azaldu eta herriko nagusienei ikasita dantza-luzea berregin zuten. Kanpotar haiek egindako ahalegin eta interesen arrastotik, zenbait herritarrek kontzientzia hartu eta herrian bertan martxan jartzea erabaki eta lortu zuten. Ohitura sendo finkatu da egundaino eta dagoeneko belaunaldi desberdinek elkarrekin dantzatzen dute dantza-luzea.

Ikastaroa: Arantzako dantza-luzea

  • Irakasleak: Itziar Mitxelena Gamio, Leire Mitxelena Gamio, Aitziber Lizardi Mutuberria, Aintzane Pikabea Iribarren
  • Datak: apirilak 14, larunbata
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Lekua: Elgoibar, Inazio Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirreren Plaza 4)
  • Matrikula: 15€

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

Irakasleak: Itziar Mitxelena (1991), Leire Mitxelena (A1989), Aitziber Lizardi (1989), Aintzane Pikabea (1988)
 
Arantzarrak lauak, ume-umetatik ikasi zituzten Arantzako dantzak, Arantzan bertan. Geroztik urtero dantzatu izan dute herriko bestetan; baita hainbat dantzari topaketetan ere. Arantzako dantzaz gain, euskal dantzak dantzatu izan dituzte herriko dantza taldean. Leire eta Aintzane herriko txistulari ere badira. 
 
Informazio gehiago
E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko apirila(r)en 02-(e)an 15:07etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.