Logotipo de Dantzagunea


Atalak 2018: Edu Muruamendiaraz eta Blanca Arrieta, Dantzazekin apirilean

Atalak 2.0 programaren baitan Edu Muruamendiaraz eta Blanca Arrieta koreografoek eta Dantzaz konpainiako dantzariek egindako egonaldi koreografikoetan sortutako piezen aurkezpena.

Dantzari ohia eta koreografoa, Aukeran konpainiako zuzendaria izanda hainbat ikuskizun ekoiztu ditu Edu Muruamendiarazek: Bideak, Gernika, Burdina, Geltokia edo Maurizia. Edu Muruamendiarazen ibilbidea euskal dantzarekin oso loturik dago. Bere konpainiari oso izaera berezia eman dio euskal dantza beste kode eta narratiba garaikideekin uztartuz.

London Contemporary Dance School / The Placen ikasi zuen Blanca Arrietak mundu osoko jaialdi eszenikoetan aurkeztu ditu bere sormen-lanak. Mugimendu sinkronikoak izan dira egonaldi koreografikoaren ardatza. "Egonaldi-laborategi honentzako proposatzen dudan galdera hauxe da: nola pentsatzen dugu fisikoki? Mugimendua sortzen dugunean espazioa bilatzen dugu formarako, lotura pertsonalentzako, beste gorputzekiko elkarrizketa fisikorako. Gorputza eta burua konektatzen dira mugimenduari zentzua emateko" dio Arrietak. Ideia honekin, ariketa koreografiko bat planteatzen du, "aldi baterako elkartuta dauden gorputz bi edo gehiagoren arteko aldibereko ekintzak edo antzeko mugimenduen kontzidentzia"rekin jolastuz.

  • Apirilaren 23a, astelehena, 13:00, Gipuzkoako Dantzagunea (entsegu ireakia)
  • Apirilaren 26a, osteguna, 20:00 Tabakalera

Informazioa: Dantzaz / Tabakalera

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko apirila(r)en 04-(e)an 09:36etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.