Logotipo de Dantzagunea


Deialdia: Tabakaleran arte-ikerketa proiektu bat garatzeko egonaldia 2018

Nazioarteko deialdi honen xedea ikerketa artistikoko proiektuen garapena sustatzea da; hiru hileko egonaldi baten bidez eta 2019 osoan Tabakaleran egingo den jarduera-programaren bidez egingo da hori. Egonaldia eta jardueren programa tartekatu egin daitezke, egoiliarrak egoki baderitzo proiektua garatzeko.

Proiektuak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 27an bukatuko da

Deialdia eta oinarriak

Tabakalerako programa publikoak egiten dituen arduradunarekin batera egin beharko da prozesua. Hala, proposatutako programa publikoa Tabakalerako jardueren programan integratuko da, dela sinposioen, hitzaldien, solasaldien edo interesa dutenek parte hartzeko irekiak diren tailerren bidez.

D2018-2019 biurtekoan, Tabakalerak, bere proposamen programatikoaren bidez, ariketaren ideia bihurtu du epizentro, Ariketak: la segunda respiración izenburuarekin. Nozio hori jarduketa bakoitzean egiten dituenarentzat onurak izatea helburu duten prozedura horiei guztiei dagokie. Hizketaldi handia (informazio gehiago Tabakalerako webgunean aurkituko duzu) jardunaldiak egitasmoaren sarrera gisa balio izan zuten; teoria kritikotik, praktika artistikoetatik, kiroletik eta pedagogiatik zetozen ahotsak bildu zituzten, besteak beste. Lehen jarduera horren helburua kulturak norbera eta kolektiboa eraldatzeko gai den tresna moduan duen gaitasunaren inguruan pentsatzea eta eztabaidatzea izan zen.

Nahiz eta ikerketa-egonaldia ez den zertan aritu lerro kontzeptualaz, baloratu egingo dira ematen dituen aukerekin batu, elkarrekin bizi eta osatu daitezkeen proposamenak.

Deialdian partehartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan (hemendik aurrera EAE), bizi diren artista edo eragile kulturalak, bai eta nazional eta nazioartekoak ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik proposamen bat aukeratuko da.

Informazioa: Tabakalera

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko apirila(r)en 17-(e)an 11:53etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.