Logotipo de Dantzagunea


Dantzategia 2018: Les Pas Indispensables eta Dantzaz Egian ariko dira maiatzean kaleei koreografiak jartzen

Les Pas Indispensablesdantza garaikidea eta lurraldeabatzen dituen proposamen berri honetako gonbidatuak izan dira. Maiatzaren 28tik Ekainaren 1a arte arituko dira sormen lane- tan. Emauseko Social Faktory dugu aurten Dantzategia gauzatzeko elkarlanean dabiltzan taldeen artean, Donostia Kultura eta Dantzazekin batera.

Dantzategia laborategi artistiko bat bezala sortu zen, sorkuntza garaikidea eta kaleko espazioak batzen dituen formula da Dantza, kaleetara eta Egiako auzoki- deei hurbiltzeko ideiarekin. Bost egunez, Les Pas Indispensables eta Dantzazeko dantzariak bertan arituko dira. Maiatzak 28 eta Ekainak 1 artean, kolaboratzaile berri batekin, Emauseko Social Faktory, Donostia Kultura eta Dantzazekin batera, orain dela sei urte sortu zen proiektu honetan.

Dantzategia dantza kalean baino zerbait gehiago da. Ikerteta eszenikoa eta ko- reografia ditu oinarri eta kalea du faktorerik garrantzitsuena. Les Pas Indispensables taldeak sortutako lana Maiatzak 31, Ostegunean ikusgai izango da. Emauseko Social Faktoryn (Virgen del Carmen kaletik zehar, Egia eta Mundai- zen) eta Ostiralean, ekainak 1, Nestor Basterretxea Plazan (Tabakalera inguruan).

Dantzategiak egunerokotasuneko mugimenduak gorpuzten ditu Dantzazeko dantzariak, sortzaile ezagunak eta nazioarteko koreografoak batuz, Janis Claxton australiarra, Jone San Martin edo Jacopo Godani italiarra adibidez. Aurten Les Pas Indispensablesen txanda izango da, Anthony Couroyer, Camille Lélu eta Vivien Letarnec dira taldeko kideak. Proiektu hau garatzea posible izan da Dantzaz, CCN Malandain Ballet-Biarritz eta Frantziako “Les Synodales” koreografia lehiaketari esker.

Información: Dantzaz

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 10-(e)an 09:41etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.