Logotipo de Dantzagunea


Udako ikastaroak Dantzagunean 2018: izen-ematea irekita

Urteroko moduan, udako ikastaroak antolatu ditugu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin lankidetzan. Aurtengoan, dantza klasikoa eta garaikidea landuko ditugu. Uztailaren 3tik 14ra bitartean teknika hobetzeko eta sormena garatzeko hainbat ariketa egingo dituzte ikasleek. Izen-emateko epea ekainaren 24 arte dago irekita.

Datak: uztailaren 2tik 13ra (klaseak astelehenetik ostiralera egingo dira)

Dantza klasikoa

Ordutegia

  • 9:30-11:00: Maila ertaina
  • 11:15-12:45: Maila aurreratua
  • 13:00-14:00: Errepertorioa

Irakaslea: Elena Serna

Ballet klasiko ikasketei Madrileko Dantzako eta Arte Dramatikoko Goi Errege Kontserbatorioan ekin zien, eta Ohorezko Matrikula jaso zuen. Zaragozako, Meditarraneoko eta Tulsako (AEB) Balletetan Dantzari Nagusia izan zen, eta hainbat rol klasiko, neoklasiko eta garaikide dantzatu ditu. Publikoak eta dantzako prentsa espezializatuak kritika bikainak egin izan dizkio (Dance Europe, Por la danza…), baita tokiko eta nazioarteko hainbat komunikabidek ere. Besteren artean, dantza-kide izan ditu, nazioarteko izarren hainbat jaialditan eta galatan: Fernando Bujones ( American Ballet Theatre),Lázaro Carreño (Kubako Balleta), Benito Marcelino (Stuttgart Ballet ), Joaquin de Luz (New York City Ballet), Lienz chang (Marseillako Balleta), etab. 2006tik dantzari-lanarekin batera, irakasle eta koreografo gisa ari da Madrileko Carmen Amaia Kontserbatorio Profesionalean.

Dantza garaikidea

Ordutegia

  • 16:00-17:30: Maila ertaina
  • 17:45-19:15: Maila aurreratua

Irakaslea: Amaia Dorronsoro

Donostiako Thalia akademinan hasi zen dantza ikasten, Mentxu Medelekin. Ondoren, Gipuzkoako Foru Aldunduko beka bat jaso zuen, eta Madrilen ikasketak egin zituen Carmen Rotxerekin. Madrileko Dantzako eta Arte Dramatikoko Goi Errege Kontserbatorioan lortu zuen dantzako lizentziatura. Joan Fabrerekin hainbat sorkuntza egin izan ditu Anberesen. Gaur egun bere izena daraman Endantza–Amaia Dorronsoro eskolako zuzendaria da, Kataluniako Tarragona hirian.

Tailer koreografikoa

Dantza klasikoaren oinarritik abiatuta, dantza garaikideko teknika landuko da, gorputzaren mugimendu librea landuko da, emozioekin konektatzeko. Bakarkako eta taldekako entzumenak izango dira inprobisatzeko erremintak. Tailerra sorkuntza-prozesua izango da era berean, eta amaieran publikoaren aurrean emango da.

Prezioak

  • Ikastaro osoa: 60€
  • Klase bakarra: 10€ (klasikoa bakarrika)
  • Errepertorioa: 30€

Izen-ematea eta ordainketa:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Izen-emateko epe-amaiera: ekainaren 25a (tokiak epea amaitu baino lehen betez gero, izen-ematea itxiko da)

  • Izen-emateko gutxieneko adina: 12 urte (2006an jaiotakoak)
  • Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira
  • Gutxienez bi urteko formazioa eskatzen da
  • Antolatzaileek dute onarpen eskubidea, beharrezko maila ez duten ikasleei dagokionez
  • Ikastaro osoa egin behar da
  • Debekatuta dago argazkiak eta bideoak egitea klaseetan

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 10-(e)an 00:20etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.