Logotipo de Dantzagunea


Estreinaldia: "Dantza", Zinemaldian irailaren 24an

Juan Antonio Urbeltzen koreografiekin eta antropologia-teoriekin Telmo Esnalek 2017an zehar grabatutako filma da Dantza. Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean estreinatuko da lehiaketatik kanpo. Dantzaren bidez, elkarrizketarik gabe, istorio bat kontatzen du filmak. 2018ko abenduan estreinatuko da areto komertzialetan. 

Dantza fitxa teknikoa

Sinopsia

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!

Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

Informazioa: Txintxua Films

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko iraila(r)en 17-(e)an 11:42etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.