Logotipo de Dantzagunea


Jardunaldiak: "Ispilu erronkak, gogoeta kritikorako proposamena", Donostian abenduaren 15ean

Ispilu-erronkak gerora begirako gogoeta kritikorako dantza-jardunaldia da, dantza inguruko erreflexiorako proposamen bat. Sektorea aztergai, askotariko eragileek egindakoa. Ekimen honetan perfil eta arlo artistiko ezberdineko esparruetan ematen diren kezka batzuen printzak jasoko dira, ikuspuntu ezberdinak azalduz eta gogoetak eginez. Hitz batean esateko, dantzaren gaur egungo egoera aurrean dauden erronkak, sektorearen rola, dantzaren heziketa, ondare koreografikoa, dantzaren nazioartekotzea, eta beste hainbat kontu hizpide izango dira.

  • Data: abenduaren 15a, larunbata
  • Ordua: 11:00-14:00
  • Tokia: San Telmo Museoa, Donostia
  • Sarrera: libre, tokiak bete arte
  • Hizlariak: Mari Karmen Gil Fombellida (Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra), Iratxe de Arantzibia (Kazetaria eta dantza kritikaria), Fernando Sáenz de Ugarte (Gipuzkoako Dantzagunea), Xabier Mendizabal (Gipuzkoak Dantzarien Biltzarra), Oier Araolaza (Dantzan.eus) eta Alex Aginagalde (Etxepare Euskal Institutua)
  • Moderatzailea eta aurkezlea: Garbiñe Barrenetxea
  • Hizkuntza: Elebitan, aldibereko itzulpenarekin
  • Antolatzailea: Kresala Dantza Taldea
  • Laguntzailea: San Telmo Museoa

Informazioa: Kresala / San Telmo Museoa

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko abendua(r)en 05-(e)an 13:25etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.