Logotipo de Dantzagunea


Deialdia: Azkuna Zentroko egonaldiak

Azkuna Zentroak era askotako ekimenak antolatzen ditu, zuzeneko eta erakusketako arteen inguruko ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzeko, artelanen ekoizpena bultzatu, eta herritarrengana hurbiltzeko, hala egindako obra nola sorkuntzako prozesuak erakutsiz. Egonaldi artistikoen programak baldintza egokiak eskaintzen dizkie sortzaileei, material eta espazio aldetik, zentroak dituen programei eta ekintza-ildoei lotuta dauden sorkuntzako proiektuak garatzeko. Aldi berean, hurbileko sorkuntza-ehuna nazioarteko kultura-inguruneekin lotu, eta truke, erlazio eta lankidetza iraunkorrak eta elkarrekikoak bilatzen ditu. Deialdia martxoaren 4 arte dago irekita.

Deialdi osoa

eregin horretan, ahalegina egiten da beste zentro batzuekin elkarlanean aritzeko, adibidez, Kubako Carlos Garaikoa estudioarekin eta Rotterdamgo Dansateliers dantza garaikideko zentroarekin. Sare horrek bide ematen du prozesu artistikoak trukatzeko eta jarraipena izan dezaketen lanbide-harremanak ehuntzeko. Urtarrilean, zentroaren bi egonaldi artistikoren 2019ko deialdia egingo da: dantza garaikideen eta praktika artistikoen egonaldietarako. Bestetik, consonnik, Azkuna Zentroko kolektibo egoiliarrak, deialdi bat egingo du urtarrilean, kultura kritikoari buruzko irratsaio bat egiteko, consonni Radio con Az’ proiektuaren barruan. Gainera, datorren urtean, egonaldi berria abiaraziko da zentroan, musika esperimental eta soinu-arteari buruzko Hotsetan programaren inguruan.

Informazioa: Azkuna Zentroa

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko urtarrila(r)en 08-(e)an 12:33etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.