Logotipo de Dantzagunea


Dantzan Ikasi Dantzagunean: Prozesioetako dantzak eta dantza-luzeak XIV. eta XV. mendeetan Carles Mas-ekin, otsailaren 9an

Soka-dantzen aurrekariak izan daitezkeen XIV. eta XV. mendeetako dantza-luzeak eta prozesioetako dantzak jorratuko dira ikastaro honetan Carles Mas eta Guillermo Perez-en eskutik. Antzinako musikan eta dantzan aditua den Carles Mas gonbidatu dugu lan honetarako eta Guillermo Perez lagunduko dio garaiko tekladun instrumentu bereizgarri izan zen organettoarekin.

  • Data: otsailak 9, larunbata
  • Ordutegia: 10:00-13:00 eta 14:30-17:30
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Matrikula: 25€
  • Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

Prozesioetako dantzak, dantza baxua eta dantza-luzeak XIV. eta XV. mendeetan

XV. mendeko dantza tratatu eta eskuizkribu koreografikoek zehaztasun handiz jasotzen dituzte Europako nobleziaren dantzak. Pentsatu ohi da gorteetan ematen ziren haien dantza molde nagusiak, dantza baxua edo ballettoa kasu, XV. mendeko dantza-maisu italiarrek zabalduak izan zirela. Baina dantza behe-dantza edo prozesioetako beste zenbait dantza molde antzinagoko diren testuetan ugari agertzeak ―europar mendebalde osoan― besterik pentsa arazten dio Carles Masi, eta nahigo du ustezko italiar jatorria neurrian hartu. Prozesioko dantzaren hastapena aspaldikoa da beraz, eta dantza baxua mendeetan zehar haren formetariko bat baino ez da izan, funtzioari moldatutako aldaera... Izan ere, XV. mendean "dantza-maisu" izena eta figura agertzen direnerako, "dantzako trobadoreak" dagoeneko aipatzen dira XIII. eta XIV. mendeetako kronika eta dokumentazioan.

Goiz eta arratsaldez luzatuko zaigun ikastaroan behe-dantzaren formarik zaharrenak aztertuko ditugu Carlesekin Guillermoren doinuez lagunduta. Bide berean, Eiximenis idazle frantziskotarrak 1388an aipatutako dantza-luzearen egitura eta aukera formalak ere ekarriko dira dantza-gelara, prozesioko dantzaren inguruan antolatutako forma gisa.

Carles Mas Garcia (Bartzelona, 1961)

Dantzaria, musikaria eta koreologoa, tradiziozko dantzan eta aintzinako dantzan aditua. Dantzaren historiari aplikatutako etnomusikologian ikertzailea eta pedagogoa da. Espaniako Dantza Sari Nazionala eman zioten (1985) “Aproximació a la tècnica coreogràfica del contrapàs” lanarengatik.

Frantzian aritua luzaroan, tradiziozko musikak irakasteko Gaitasun Ziurtagiriaren titularra da (Frantziako Kultura Saila, 1992). École Nationale de Musique Départementale de l'Aveyron (1995-1998) eskolan herri musikako departamentuko irakasle-zuzendaria izan zen. Azken bi hamarkadak Bar le Duc-en aritu da bertako Musika Kontserbatorioan, Centre d’Initiation Musicale, CRI (1998-2018) izenekoan ikasketa artistikoen irakasle titular moduan (musika, tradiziozko eta aitzinako dantza eta formazio musikala).

Tradiziozko musikan Masterra (ESMUC, Barcelona, 2011) du eta heziketa somatiko eta gorputz jarreraren FeldenkraisTM metodoaren irakasle diplomaduna (2015-2019) ere bada. Guzti honetaz gain hamaika ikerketa artikulu eta diska argitaratu ditu, eta Europako aintzinako dantza eta musika konpainia entzutetsuenekin egin du lan.

Guillermo Perez (Bartzelona 1980)

Organettoaren zuzendari, ikertzaile eta interprete entzutetsua da, XIV. eta XV. mendeetako europar musika kulturaren tekladun instrumentu ikonikoa. Bartzelonako eta Sevillako kontserbatorioetan diplomatua, Milanen, Erroma eta Tolosan jarraitu ditu ikasketak gerora. Azken 15 urtetan teknika propioa garatu du, instrumentu honek dituen espezilaista bakarrenetakoa izatera iritsiz, estilo pertsonal, birtuoso eta poetikoaz. Tasto Solo taldearekin programa berritzaileak aurkezten ditu Europako jaialdi eta areto garrantzitsuenetan. Mala Punica, J. Savall & Hespèrion XXI, Micrologus, The Unicorn Ensemble, Diabolus in Musica eta Club Mediéval moduko nazioarteko talde entzutesuekin elkarlanean aritzen da. Hogei bat diska grabatu ditu Alia-Vox, Musica Ficta, Naïve, Passacaille, Pneuma, Raum-Klang, Ricercar eta Zig-Zag Territoires etxeekin.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko urtarrila(r)en 01-(e)an 11:06etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.