Logotipo de Dantzagunea


Deialdia: Kultur Sorkuntza 2019 Eusko Jaurlaritza

Agindu honen xedea da dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta horiek emateko deialdia egitea, dela antzerkirako testuak, zinemarako gidoiak, musika-konposizioak, literatura-testuak eta koreografiak egitera bideratutako sorkuntza-prozesu espezifikoetarako, dela proiektuak eta prototipoak aldez aurretik diseinatzera bideratutako sorkuntza-prozesu orokorragoetarako (aurrerago garatuko diren produktu edo prozesu artistikoak interesgarriak eta bideragarriak diren aztertzea ahalbidetzen dutenak). Proiektuak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 8an bukatuko da. 

DEIALDIA

Dirulaguntza hauetarako, guztira, 362.800 euro daude jarrita, eta zenbateko globala honela banatuko da deialdiko laguntza-mota desberdinen artean:

  • 52.000 euro, antzerkirako testuak sortzeko
  • 104.000 euro, zinemarako gidoiak sortzeko
  • 50.000 euro, musika-konposizioak sortzeko
  • 48.000 euro, proiektuak eta prototipoak aldez aurretik diseinatzera bideratutako sormen-prozesuetarako (Ikertu)
  • 40.000 euro, gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak sortzeko
  • 40.000 euro, euskarazko ipuin eta nobela motzak sortzeko
  • 28.800 euro, koreografiak sortzeko

Informazioa: EHAA

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 10:27etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.