Logotipo de Dantzagunea


Dantzan Ikasi: "Gaskoiniako Dantzak", Iru├▒ean (martxoaren 30ean) eta Elgetan (martxoaren 31n)

Ipar Euskal Herria inguratzen duen Gaskoinako herri-dantzak ezagutzeko aukera izango dugu Joan Frances Tisner eta Domenja Lekuonaren eskutik. Iruñeko Ortzadar elkarteak antolatuta eta Herrixa Dantzan ekimenarekin elkarlanean antolatu dira ikastaroak eta dantzaldiak, martxoaren 30ean Iruñean eta 31n Elgetan.

Zaletasun handia dago Gaskoinian herri-dantzarako. Euskal Herriko dantza-plazen edo mutxikoen ereduen parekoak. Bearnoko herri-dantzaldietan ohikoak dira dantza jauziak (Bearnoko eran) eta branleak, sokan zein bikoteka. Gaskoiniako beste eskualde batzuetan aldiz, rondeau delako soka-dantzak topatuko ditugu (sokan bakarka zein bikoteka), eta kontra-dantza sisteman beste batzuek. Lotuan egiteko balsak, polkak, eskotixak eta mazurkak ere ohikoak dira. 

Iruñean nahiz Elgetan Gaskoiniako herri-dantzen oinarriak ikasteko aukera izango da: Bearnoko jauziak (bertako berezitasunak: estiloa, urratsen izendegia, urratsak kantatzeko manera...), Bearnoko branleak (sokan) edota Gaskoiniako rondeau-a (sokan). Ondoren, ikastaroetan landutakoak praktikan jarriko dira dantzaldietan. Ikastaroan ikasitakoez gain, ohiko balts, polkak, mazurkak eta eskotixak... dantzatzeko aukera ere izango da. 

Joan Frances Tisner (Saliese, Bearno, 1954)

Bearnoko abeslari-musikaria, musika egilea eta ikuskizun sortzailea. Ibilbide luze eta oparoa du Gaskoinia - Okzitaniako kantagintza eta musikagintzan. Tradiziozko musikan dihardu 1974tik, sarritan dantzarako musikaren inguruan. Dantza beti darama bere baitan. Bere inspirazio iturria da. Berak dioenez, "azkenean, kantua-dantza, kantaria-dantzaria, bat dira". 1987tik Verd e Blu taldean dihardu (dantzarako tradiziozko musika gaskoina).

Iruñea, Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

  • Irakaslea: Joan Frances Tisner
  • Data:2019ko martxoak 30, larunbata
  • Egitaraua: 11:00-14:00 ikastaroa (10€)  / 14:30 Bazkaria (10€) / 18:00 Bal folk de Gasconha
  • Lekua: Iruñean: Ikastaroa: Arga ibaia zeharkalea, 1. / Bazkaria: Descalzos kalea, 65.
  • Izen-ematea: Iruñeko ikastaroan izena emateko klik hemen

Elgeta, Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

  • Irakaslea: Joan Frances Tisner
  • Data: 2019ko martxoak 31, igandea
  • Egitaraua: 17:00 Ikastaroa: Gaskoiniako herri-dantza errazak / 19:00 Dantzaldia: 'bal gascon' Joan Frances Tisner-ekin
  • Lekua: Elgetako Espaloia kafe-antzokian (Maala Kalea, 4
  • Izen-ematea: Elgetako ikastaroan izena emateko klik hemen
E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko martxoa(r)en 14-(e)an 07:24etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.