Logotipo de Dantzagunea


Deialdia: Quebec-Euskadi, kultur lankidetza topaketa uztailean 2019

Quebec eta Euskadiko gobernuek bi herrialdeen arteko lankidetza bultzatzeko akordio bat sinatu zuten 2017ko urrian. Besteak beste, kultur mailako elkarlana eta artista, sortzaile eta kultura-industrien arteko harreman profesionalak sustatzea adostu zuten. Akordio honen esparruan, Etxepare Euskal Institutua eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioa lankidetza honen baitako lehen proiektua jorratzen ari dira dagoeneko, “Euskal sortzaileak Quebecen 2020 / Quebectar sortzaileak Euskadin 2021” izenekoa. 2019ko uztailaren 2tik 5era, euskal eta quebectar eragileen arteko topaketa bat antolatzen ari dira erakundeok kultur eragileen elkar-ezagutza areagotu, bi herrialdeen arteko kultur trukaketak sustatu, bi aldeetako sorkuntza eta hedapena bultzatu, esperientzia eta ezagutza trukatu eta kultur erakusleihoak eratzeko. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 22an bukatuko da

INFORMAZIO OSOA

IZEN-EMATE FORMULARIOA

Topaketa honetarako euskal eta quebectar ordezkaritzak osatuko dira. Quebecetik 20 erakunde eta kultur eragile etorriko dira Euskal Herrira. Bertako erakunde eta kultur eragileak ezagutu eta kultur azpiegiturak bisitatzeaz gain, Euskal Herriko profesionalekin lan saioak egingo dira.

Euskal delegazioa osatzeko, Quebeceko kultur eragileen oinarrizko ezagutza eta nazioarteko harremanetan esperientzia duten euskal enpresa eta kultur erakundeen bila dabil Etxepare Euskal Institutua, euren sektoreko erakusleiho bat koordinatzeko ahalmena dutenak. Batez ere, literatura, zinema, arte eszenikoak (dantza, antzerkia eta musika), ikus-entzunezkoak eta hizkuntza politika sektoreetako eragileak lehenetsiko dira.

Euskal ordezkaritzan parte hartu nahi duten pertsonek eskaera-inprimakia bete beharko dute eta posta elektronikoz bidali ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ), 2019ko apirilaren 22a baino lehen. Inprimakian, Quebeceko zein eragile edo kultur erakunderekin aritu nahiko luketen lankidetzan adieraztea eskatzen da, haien delegazioa osatzerakoan kontuan har dadin, posible den heinean.

Informazioa: Etxepare

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko apirila(r)en 11-(e)an 08:56etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.