Logotipo de Dantzagunea


SORTUTAKOAK 15: "Hiru(3)", Myriam Perez Cazabon Donostian martxoaren 18an, LABO22ren barruan

Myriam Perez Cazabonek Sortutakoak 15en aukeratutako bere proiektua aurkeztuko du Labo22n. HIRU(3) aukera berriak eraikitzeko helburuarekin planteatutako Myriam Perez Cazabon koreografoaren proiektu berria da, sorkuntza prozesuari eta ibilbideari garrantzia eman nahi diona. Laborategi ideia batetik abiatuta, ikerketan eta kontzeptuen transmisioan sakonduz, prozesuari beharrezko denbora eskeintzeko ahalegina da. Biltzen ditu, beraz, sormen prozesurako lan-egitura sendo bat garatzeko eta lengoaia pertsonala definitzeko helburuak, zeinak oinarritzat hartuz, material koreografikorekin esperimentatzeko aukera erreztuko duten. Komunikazioaren eraikuntzan beharrezkoak diren entzutean eta begiradan sakontzenko saiakera da.

  • Data: martxoaren 18a, asteazkena
  • Tokia: Kutxa Kultur Plaza, Tabakalera
  • Ordutegia
    • 17:00 – 19:30 Entsegu irekia
    • 19:30 – 20:30 Erakustaldia eta solasaldia

Informazioa: Labo

 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2020(e)ko otsaila(r)en 24-(e)an 14:04etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.