Logotipo de Dantzagunea


DEIALDIA: Zinetika 2020

Udazkenean egingo den Zinetika 2020 jaialdirako lanak aurkezteko epea zabalik dago. Zinetika diziplina anitzeko jaialdia da. Bertan, dantzaren eta teknologia berrien, gorputzaren eta makinen arteko harremanak aztertzen dira, esperientzia artistiko berrien bila. Trastero Creativok antolatzen du, Gipuzkoako Dantzagunearekin batera. Jaialdian gai horri buruzko bideo, performance, instalazio, masterclass eta tailerren proposamenak biltzen dira. Gainera, artisten eta erakundeen arteko loturak nazioartean ezartzeko aukera ematen duen plataforma da, kultur trukea aberastuz eta sorkuntza hibridoen alde eginez.

Izen-emateko epe amaiera: apirilaren 1a (14:00ak arte)

DEIALDIA

Informazioa: Zinetika

 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2020(e)ko otsaila(r)en 04-(e)an 10:27etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.