Logotipo de Dantzagunea


SORTUTAKOAK 15: Altraste Danza, Donostian otsailaren 26an LABO 21 barruan

Sortutakoak 15en aukeratutako proiektuetako baten erakustaldia egingo da otsailaren 27an Kutxa kultur Plazan, Noderen Labo proiektuaren barruan. Altraste Danzak bere Mientras llueva aurkeztuko du. Honela deskribatu dute: "Bizitza mugatua dela sentitzea, eta gertatu beharrekoa gertatzen bada ere, dena mugitzen dela sentitzea, euriak han eta hemen behatzen gaituen bitartean. Mientras llueva musika- eta dantza-pieza bat da, eta inspirazio-iturri handitzat ditu Mariana Pinedaren bizitza eta beren idealak defendatzen hil diren pertsona guztiak. Euria egiten duen artean, bizitzak aurrera egiten du eta behatzen gaitu. Handitasun horretan izaki mugatuak ara gu. Egunen batean desagertuko direnak… Eta, orduan, une horretan hain justu, gure idealen arrastoa baino ez da geratuko. Gure ekintzen isla euriak botatako ur tanta bakoitzean".

  • Data: otsailaren 27a, osteguna
  • Tokia: Kutxa Kultur Plaza, Tabakalera
  • Ordutegia:
    • 17:00 – 19:30 Entsegu irekia 
    • 19:30 – 20:30 Erakustaldia eta solasaldia 

Informazioa: Node

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2020(e)ko otsaila(r)en 14-(e)an 14:18etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.