Logotipo de Dantzagunea


SORTUTAKOAK SOZIALA 3: pertsona gorrentzako eta dantzarientzako tailerra Dantzagunean, Jone San Martinekin martxoaren 30etik apirilaren 4ra

Jone San Martin dantzari eta koreografoaren Huts proiektua izan zen Sortutakoak Soziala 3ren deialdian aukeratutakoa. Pertsonen soinuen pertzepzioan eta horiek gorputz-adierazpenean duten eraginean oinarritzen da proiektua. Mikel R Nieto soinu-artistarekin batera garatzen ari diren proiektuaren barruan, eta Carol Rementeria zeinu-interpretearen partaidetzarekin eta aholkularitzarekin, pertsona gor eta dantzari profesionalentzako gorputz-adierazpeneko tailer bat egingo dute Gipuzkoako Dantzagunean. Adin guztietako jendearentzat dago zabalik, eta ez da beharrezkoa gorrek dantzaren berri izatea. Etorkizunean ikuskizun bat sortzeko asmoa du tailerrak. Egindako lanaren erakustaldi bat ere egingo dute dute.

  • Datak eta ordutegia
    • Erakustaldia: apirilaren 3a, 19:00-20:30
    • Tailerra: martxoaren 30etik apirilaren 4ra, 16:00-20:00
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Izen-ematea: doakoa (beharrezkoa da aurretik izena ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu )

Informazioa: Jone San Martin

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2020(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 09:46etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.