Logotipo de Dantzagunea


SORTUTAKOAK II JAIALDIA

Sortutakoak jaialdia, Dantzaguneak lagundutako dantzako sortze-proiektuen inguruko jaialdia

 

Sortutakoak II Dantza Jaialdia antolatuko du Dantzaguneak datozen otsailaren 14 eta 15ean, Donostian. Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu honek 2013an zehar lagundu dituen lanak erakutsiko dira bertan. Testuinguru honetan, Filmotive-k ekoiztutako Xabier Iriondoren  dantza filma ikusi ahal izango dugu 14ean (ostirala). Otso-taldean hazitako neskatilak bizitza basatitik gizarte-bizitzara egingo duen bidaia, bidean zehar topatuko dituen hainbat pertsonaiekin izango duen harremana eta horiek haren portaeran izango duten eragina kontatzen du film horrek (Reflex Espazioa, Egia kalea, 24-bis. 20:00etan).

 

15ean (larunbata), Gazteszena aretoan, “Sortutakoak programan zehar igarobideak” ,liburua aurkeztuko dugu, Dantzagunearen egonaldi artistikoetan aukeratutako proiektu horien zeharko ibilbidea jasotzen duena; eta baita, bosgarren deialdian aukeratutako bi proiekturen berri emango dugu ere. Horrez gain, Aurtzaka Taldearen “Sanjoanetako neskatxen esku-dantza Beasainen” bideoa aurkeztuko du Mikel Sarriegik. Ondoren, Sortutakoak programaren egonaldia izandako dantza garaikideko hiru pieza ikusi ahal izango dugu: Eneritz Zeberioren ON, Lasalaren HOOKED (STILL), eta Alioune Diagne sortzaile senegaldarraren THIS LINE IS MY PATH.

 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2014(e)ko otsaila(r)en 03-(e)an 12:42etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.