Logotipo de Dantzagunea


Igor Calongek Insomnio estreinatuko du

Igor Calonge gipuzkoarrak Insomnio izena jarri dio bere azken koreografiari, Dantzagunean sortu du azken hilabete hauetan eta datorren larunbatean, uztailak 9 aurkeztuko du Donostiako Gazteszenan 19:00etan. Lerro hauen bidez ikustera bultzatu nahi zaituztegu.

Insomnio

"Gauean izu-ikaraz esnatu naiz, albora bota ditut izarak, gelatik irten naiz; leihotik ikusten dudan zerua ez da oheratu naizenekoa..., kaleak ere ez. Lo egin ezinak ez du esan nahi esna gaudenik; esna pasatutako gauak egunak baino irudi gehiago sortzen ditu; iluntasunak itzal sakonagoak sorrarazten ditu, leizeak pentsamenduan; mailu batek jotzen du pentsamendua, lo egin ezinaren arrazoiak aurkitu nahirik, eta errealitate nahasi bat biziz, erdibidean surrealismo onirikoaren eta gaueko beldurren artean."

Koreografia eta zuzendaritza: Igor Calonge
Dantzariak: Gabriel F., Igor Calonge
Jantziak eta eszenografia: Gabriel F.
Argiztapena: Pedro Fresneda
Argazkia: Gabriel F.
Ekoizpena: Igor Calonge, Teatro de Açúcar

Igor Calonge (Donostia-San Sebastian-1974) dantza klasikoa eta garaikidea ikasten hasi zen 1994ean, Iñaki Landak Donostian zuen akademian, eta inprobisazioa , Amsterdameko SNDOn lizentzitutako Maria Martinez dantzariarekin.

Honako konpainia eta koreografoekin egin du dantza: 

Hojarasca danza-teatro (1997)
Jon Munduate-Blanca Calvo (2000)
Tempomobile (2000-2003)
Cía Fernando Hurtado (2003-2004)
Carmen Werner (2004)
Blanca Arrieta (2005)
Irish modern dance theater (2006)
Daniel Abreu(2006)
Provisional danza (2007-2008)

Ondorengo koreografien sortzailea da:
Na/die cree/ce (2001)
Oz, Alicia en off  (2002)
Aura (2004), codirigida con Alain Despres
Trans (2005)
Kuatro (2006)
No tan poco (2009)
Branco (2010)
Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_Sinsomnio web 2.pdf300 Kb
E-posta Inprimatu
Astelehena, 2011(e)ko uztaila(r)en 04-(e)an 10:45etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.