Logotipo de Dantzagunea


Dantzan Ikasi: Patxi Perez, KMKn, martxoaren 31n

Mutxikoak, tradiziozko gizartetik tradizioak inspiratutako aisialdi birsortzailera

Tradizionalak ote dira dantza-jauzien inguruan hainbat lekutan hilero izaten diren hitzorduak?  Alegia, gurea moduko tradiziozko gizartearen aisialdian, "mutxikoen" fenomenoak nolako bilakaera izan du, hain zuzen ere, tradizioa birsortzeko ahalegin horretan? Galdera horri tira eginaz dantza horien jatorriaz eta gaur egun dantzatzen diren moduaren inguruaz mintzatuko zaigu Patxi Perez Donostiako Koldo Mitxelenan antolatu dugun hitzaldi honetan.

Guilcher familiaren lana oinarri hartuta (Jean Michel berarena, Hélene emaztearena eta Yvon eta Naik seme-alabena batez ere), "mutxikoak" izenaz, Lapurdiko kostaldean bereziki indar handiz zabaldu den fenomeno honen jatorria eta oinarriak ezagutarazi asmoz datorkigu.

Angelu, Bidarte, Baiona, Hiriburu, Urruña... hamaika dira hilero jauziak dantzatzeko hitzordua ezarrita duten lekuak, fenomeno horren inguruan publiko propioa erakartzen dutenak.

Patxik beste galderarik ere luzatzen digu: ekimen hauek tradizioaren jarraipen ote dira? tradiziozko dantzariak ote gara? XIX. mendeko edo XX. mende hasierako dantzariekin alderatzerik ba ote dugu?

Hitzaldia: Mutxiko dantzaldien bilakaera aztergai, Patxi Perez

  • Data: martxoak 31, ostirala
  • Ordutegia: 19:00 – 21.00 
  • Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta kalea, 9, Donostia) 
  • Sarrera: Dohain

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

Patxi Perez (1966)

5 urterekin jaso zituen bere lehenengo dantza eskolak Maite eta Koldo Zabalaren eskutik Baionako Polo Beyriseko MJC kulturetxean. Geroago Peio Iratxabal, Beti Betelu, Claude Iruretagoiena, Thierry Truffaut eta Euskal Herriko beste hainbat dantza-maisuengandik ikasi ditu han-hemengo euskal-dantzak. Plaza-dantza edo dantzaldi gidatuetan espezializatu zen gerora eta halako moldea gurera ekartzen aitzindaria izan da 90. hamarkadatik aurrera. 

Informazioa: Dantzan Ikasi

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 10:18etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.