Logotipo de Dantzagunea


Dantza Hirian 2017: "Aterpean" egonaldietarako deialdia irekita

Dantza Hirian Jaialdiak 10. Aterpean programaren deialdia egin du. Gaur egungo dantza-ikuskizunen sormena, ikerketa eta zabalkundea sustatzeko helburuz, eta publiko desberdinak sorkuntza-prozesura hurbiltzeko xedez, dantzaren eremuan lan egiten duten artistei zuzendua dago programa hau, baita beste arte-diziplina batzuetatik dantza erreferentzia gisa darabiltenei ere, betiere beren lanak hiri-espazioetako sorkuntzara bideratuak badaude.

Proiektuen aukeraketan arreta berezia eskainiko zaie Akitaniatik eta Euskaditik datozen proposamenei eta euskal kulturarekin, bertako historiarekin eta hizkuntzarekin… elkarrizketa koreografiko bat finkatzen dutenei, eta era berean, kultura horretako elementu desberdinak eta gaur egungo koreografia-hizkuntza bat erabiliz hori berrasmatu eta islatu nahi dutenei.

Sorkuntza-prozesua publiko desberdinekin partekatzeko modu berriak sustatzearren artistak darabilen ikuspegia balioetsiko da, bai publiko kolektibo bereziekin (dibertsitate funtzionala duten pertsonekin, haurrekin, nagusiekin…) eta baita publiko orokorrarekin ere.

Bi proiektu aukeratuko dira eta egoitza-lekuak, berriz, Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentro Nazionala, Dantzagunea (egoitza berria zabaldu du Errenterian) eta Hendaiako Mendi Zolan Kultura Espazioa izango dira. Baina, halaber, Eurohiriko beste espazio batzuk barneratzeko aukera ere izango da. Programaren iraupena bi astekoa izango da artista bakoitzarentzat eta sorkuntza-lan berriak Dantza Hirian jaialdiaren aurtengo edizioan estreinatuko dira.

Proiektuak aurkezteko epe-amaiera: 2017ko martxoaren 24a

Informazioa: Dantza Hirian

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko martxoa(r)en 09-(e)an 18:14etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.