Logotipo de Dantzagunea


Erakusketa: "Urrats bat aurrera, Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina", Gazteszenan maiatzean

Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Dantzaguneak erakusketa bat antolatu dute, Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina azaleratzeko helburuarekin, eta maiatzean zehar ikusgai egongo da Gazteszenan. Beatriz Txurruka da erakusketaren komisarioa, dantzaren munduan ibilbide luzekoa, hala sorkuntza, nola kudeaketan. Erakusketa argazkiz eta testuz osatuta dago, eta irekita egongo den denbora-tartean bideo bat egingo dute.

Inaugurazio-ekitaldia, maiatzaren 5ean, Toni Jodarren hitzaldi dantzatuarekin

Erakusketa hasteko, inaugurazio-ekitaldi bat egingo da Gazteszenan bertan, maiatzaren 5ean, 19:00etan, Toni Jodarren hitzaldi dantzatu batekin. Ondoren mokadu bat emango zaie bertaratutako guztiei. Donostia Kulturako eta Gipuzkoako Dantzaguneko ordezkariak izango dira bertan.

 

Erakusketa: Urrats bat aurrera, Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina

URRATS BAT AURRERA Gipuzkoako dantza garaikidea ikusarazteko saiakera bat da. Bide luzea, konpainia, dantzari eta dantzazale askok egindakoa. Erakusketa honetan saiatu gara jasotzen gaur egun Gipuzkoan kokatuta dauden konpainien eta artisten lana. Garbi daukagu dantza oso garrantzitsua dela, eta erakutsi beharra genuen. Elkar topatzeko gogoa genuen, urrats bat aurrera emateko.

  • Datak: maiatzaren 5etik 30era
  • Tokia: Gazteszena, Egia, Donostia
  • Ordutegia: 10:00-14:00 / 16:00-20:30
  • Komisarioa: Beatriz Txurruka
  • Antolatzaileak: Donostia Kultura eta Gipuzkoako Dantzagunea

Erakusketan ageri diren konpainiak eta sortzaileak

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko apirila(r)en 06-(e)an 12:47etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.