Logotipo de Dantzagunea


Zabalik tailerrak Dantzagunean (Cielo Raso): Dylan Quinn, maiatzaren 26tik 28ra

Tailerrean zehar, Dylanek partaideekin sortzen ari denenean garatzen duen mugimenduaren gako fisikoak eta dramaturgikoak helaraziko dizkie partaideei. Dylanek interes eta konpromiso handia du gaur egun Ipar Irlandaren nortasunaren izaera aldakorrarekin eta gatazkatsuarekin. Arreta berezia eragin dio irlandarrek ematen dioten "5. probintziaren" kontzeptu mitologikoa arakatzeari, haren bitartez "bestea gugan" miatzen baitu. Bere ibilbide profesional eszenikoaz gain, Dylanek dedikazio zabala eman dio hezkuntari eta komunitate-lana garatzeari. Tailerrak iraungo dituen hiru egunetan, bere partaidetza-teknikak irakatsiko ditu, eta komunitate konpromisoa sortzeko baliabideak landuko ditu.

  • Datak eta ordutegia:
    • Maiatzaren 26a, ostirala, 17:30 - 20:30
    • Maiatzaren 27a, larunbata, 11:00 - 14:00
    • Maiatzaren 28a, igandea, 11:00 - 14:00
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Prezioa: 30€
  • Izen-ematea:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Ordainketa: ES50 3035 0149 40 1490032717 (adierazi behar dira: izena, abizena, kontakturako telefonoa, eta tailerraren izena "Zabalik - Dylan Quinn")

Informazioa: Cielo Raso

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko apirila(r)en 18-(e)an 11:56etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.