Logotipo de Dantzagunea


Estreinaldia: "Zeruko, konstelazioen drama koreografikoa", Kresala Donostian maiatzaren 6an

Zeruko drama koreografiko astral hau dela eta, dantza-bilduma teatral txiki bat sortu dute, dozena bat euskal gaik osatutakoa. Guztira, hamabi zeinu astral dira, gorputz-hizkera eta haren keinu-sekuentziak oinarri hartuta irun eta ehundu direnak. Askotariko dantzak dira, dramatizatuko narratiba berri baten barruan gorpuztuak, eta maitasuna, tragedia eta pasioa nola ikusten ditugun erakusten du, erreferentzia unibertsalak diren mito eta kondaira handiak oinarri.

  • Data: maiatzaren 6a, larunbata
  • Tokia: Victoria Eugenia, Donostia
  • Ordua: 20:00
  • Prezioa: 10€ - 18€ sarrera salmenta

Zeruko ikuskizunak dantza tradizionalen ikuspegi berritu bat du, estetika koreografiko berezian eginda, poetika bisualaren mundu magikoan sartuz. Denbora eta espazioan zehar bidexka bat sortzen saiatuko gara, euskal konstelazioan jasotako drama koreografikoari Zeruko izena jarriz.

Dantza egitaraua, hamabi obra berri hauek osatzen dute: Beltxarga zuria; Faunoaren labirintoa; Babiloniar biribila; Bufoi eroa; Janzu Janto; Agoteen erromantzea; Hiru damatxo; Ageda; Ürrütiko khantoria; Zelaietako loreek; Ternua; Errautsak garizumakoa.

FITXA TEKNIKOA

  • ZUZENDARI ARTISTIKOA ETA KOREOGRAFIA: Faustino Aranzabal
  • DANTZA-MAISTRA: Idoia Ibarzabal
  • JANTZIEN DISEINUA: Idoia Ibarzabal, Ramón García, Clara Munoa
  • DANTZARIAK: Eneritz Ardanaz, Ainhoa Zuazu, Maider Arriola, Nora García, Maddi Llorente, Jone Murua, Garazi Urrutikoetxea, Jone Muniategiandikoetxea, Naiara Esnaola, María Pérez, Aiora Marigil, Ane Elizalde, Eider Soage, Claudia Erentxun, Naia Lertxundi, Olatz Irazustabarrena, Asier Gomez, Iker De La Hoz, Josu Sagardia, Manex Lizartza, Harkaitz Ardanaz, Xabier Elizalde, Eneko Rosado, Xabier Urbieta, Aimar Eceiza, Ibai Otxoa, Pablo Zurutuza, Aitor Egaña, Markos Murua / Akademia: Naroa Arbizu, Malen Arrieta, June Agirrebeña, Enara Lardizabal, Naroa Conde, Irati Rosado, Marina Arruabarrena, Beñat Lizartza, Urtzi Atxega, Josu Ezkai, Joanes Amezaga, Julen Calderón.
  • MUSIKA: Collage XV-XXI
  • SONETOAK ETA POEMAK: Willian Shakespeare, Joannes Leizarraga, Joxe Anton Artze
  • TALDE TEKNIKOA: eragin.stac argiztapena eta soinuztapena
  • ARGIEN DISEINUA: Inma Irazustabarrena
  • SOINU DISEINUA: Fidel Vicente
  • ATREZO DISEINUA: Xabier Garate, Benito Garate
  • JANTZIAK EGITEA: Ramón García, Eulalia Ramírez
  • DISEINU GRAFIKOA: ytantos
  • ARGAZKIAK: Juan Carlos Ruiz
  • BIDEOA: esRec
  • BANAKETA: Idoia Ibarzabal – Matxinsalto banaketa
  • LAGUNTZAK: Eusko Jaurlaritza, Kultura saila, Dantza ekoizpenei laguntzak; Sarobe Arte Eszenikoen Gunea, Urnieta; Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura saila, Dantzagunea; Donostiako Udala, Donostia Kultura, Victoria Eugenia antzokia; Kresala 50 urteurrena.

Información: Kulturklik

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko apirila(r)en 28-(e)an 09:39etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.