Logotipo de Dantzagunea


Deialdia: dantza sustatzeko 2017ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2017ko deialdia argitaratu gaur Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Aurrekoaren moduan, deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 450.000 euro izango da. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesionalen etengabeko prestakuntza eta laguntza sustatzeko proiektuei zuzendutako diru-laguntzak dira Jaurlaritzak eskaintzen dituenak.

Iaz proposatutako berrikuntzen ildotik, erreferentzia objektibo batzuk gehitzeaz gain, emakumeen parte-hartzea ere kontuan hartuko da aurten ere proiektuetan. Eskabideak telematikoki (sinadura elektronikoarekin) eta aurrez aurre egin daitezke, eta hauek aurkezteko epea ekainaren 16an bukatuko da.

Eusko Jaurlaritzako kultura sustatzeko eta hedatzeko zuzendaritzak dantza bultzatzeko plazaratu dituen lau deialdietako eskabideak tramitatzeko argibideak, inprimakiak eta gainerako informazioa ondorengo loturetan dago, atal bakoitzak izango duen diru-poltsarekin batera:

Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2017

  • Eskabideak egiteko epea: 2017ko maiatzaren 17tik ekainaren 16ra.
  • Eskabidea: Bi modutan egin daiteke. Eskabide telematikoa: ezinbestekoa da sinadura elektronikoa izatea (NAN elektronikoa, izenpe txartela edo antzekoren bat) edo aurrez aurreko eskabidea: aurten online egiteko aukera zabaldu dute, eta hala egitea gomendatzen dute. Nolanahi ere iazko urteetan egindako moduan ere egin daiteke.

Deialdia eta informazio osoa: Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2017 (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria)

Informazioa: Eusko Jaurlaritza / Dantzan.eus

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko maiatza(r)en 17-(e)an 17:02etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.