Logotipo de Dantzagunea


DNA jaialdiak 15 dantza-ikuskizun antolatuko ditu Nafarroako 9 herritan, maiatzaren 20tik ekainaren 3ra bitartean

Programak lengoaia artistikoen dibertsitatearen, nazioartekotasunaren eta komunitatea, ekopolitika eta etorkizuna kontzeptuen aldeko apustua egiten du. Kulturako Zuzendaritza Nagusiak DNA Dantza Garaikidearen Jaialdiaren edizio berria aurkeztu du. Jaialdiak zuzendaritza artistiko berria estreinatuko du, eta maiatzaren 20tik ekainaren 3ra bitartean egingo da. Edizio honetan, honako hauen aldeko apustua egingo da: lengoaia artistikoen eta formatuen dibertsitatea, konpainien nazioartekotasuna eta komunitatea, ekopolitika eta etorkizuna kontzeptuak. Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioarekin batera antolatzen du jaialdia.

Bi astez, DNA 2017 jaialdiak hogeita hamar aurkezpen publiko hartuko ditu, horietako 15 ikuskizunak, eta Nafarroako bederatzi udalerritako antzokietan eta espazio publikoetan zehar banatuko dira: Iruñea, Barañain, Huarte, Noain, Atarrabia, Lesaka, Aoiz, Altsasu eta Tutera. Modu horretan, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak legealdi honetan sustatzen duen lurralde-oreka zaindu nahi da programazioaren barnean.

DNA jaialdiko programa eta informazio osoa

Informazioa: Gobierno de Navarra

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko maiatza(r)en 10-(e)an 09:48etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.