Logotipo de Dantzagunea


Aurre-estreinaldia: "Youth", Dantzaz Basteron ekainaren 30ean

Youth' hitz-joko bat da. Ingelesezko "zu" eta "gaztetasun" hitzak konektatzen ditu. Dantzaz Nazioarteko Sorkuntza Koreografikorako Zentroan, Wubjke Kuindersma koreografoak egindako piezaren izena da. Arte-prozesu horren emaitzaren aurre-estreinaldia Andoaingo Bastero Kulturgunean ikusi ahal izango da ekainaren 30ean. 

  • Data:  ekainaren 30a, ostirala
  • Tokia: Bastero Kulturgunea, Andoain
  • Ordua: 19:30

Wubkjek gonbidatzen gaitu, "bizi osoan gainearn daramatzagun gaztaroko altxorrei buruz" pentsatzera. Denbora aurrera doan heinean, "guztia alda daitekeela, baina gure barruan izan ginen eta garen horrek badirauela" dio. Henry Purcellen piezak eta 50eko eta 60ko hamarkadetako piezak baikorrak (The Four Season taldearen Sherry mitikoa edota Elvis Presleyren Love me tender klasikoa) ezin hobeki uztartzen dira Dantzazeko 12 dantzarien gaztetasunarekin. 

Informazioa: Dantzaz

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko ekaina(r)en 16-(e)an 11:28etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.