Logotipo de Dantzagunea


Aurre-estreinaldia: Dantzaz, irailaren 8an Basteron

Martxoan ezagutu genuen Dantzaz konpainiarekin sinatutako hitzarmenaren lehen emaitza, Itzik Galili koreografo entzutetsuaren Prelude to a Wasted Tear obra, ekainean izan zen Basteron prestatutako bigarren obraren aurrestreinaldia, Wubjke Kuindersma koreografoaren Youth, eta oraingo honetan Daniele Ninarello italiarraren Lead koreografia ezagutzeko aukera izango dugu.

  • Data: irailaren 8a, ostirala
  • Tokia: Bastero, Andoain
  • Ordua: 19:30
  • Sarrera: doan

Dantzaz Sormen Koreografikorako Nazioarteko Zentroak eta Bastero Kulturguneak sinatutako hitzarmenari esker, Bastero Kulturgunea koreografia desberdinen entsegu gune bihurtu da, eta horren truke, Andoainen izaten dira obra berri horien entsegu orokorrak, Basterora datorren publikoak doan ikusteko duen abantailarekin.

Etengabe aldatzen doazen gorputz eta figurak. Zuzentzen duten dantzariak baina era berean zuzenduak direnak. Hori izango litzateke Lead lanaren abiapuntua, Daniele Ninarello italiarrak Dantzaz, Sormen Koreografikorako Nazioarteko Zentroan izango duen egoitzan sortuko duen lana, Piamonte dal Vivoren laguntzari esker. Lead “zuzendu”ren sinonimo gisa itzuli dezakegu, baina baita “pista” gisa ere, eta lan koral bat proposatzen du, elementu bakoitza ezinbestekoa bihurtzen delarik koreografia eratzeko orduan. Hasierako ideiaren ildotik jarraituz, Ninarellok mugimendua eta dantzarien migrazioak islatzen dituen pintura sailak proposatzen ditu, berak dioen moduan “materia gauzen artean dagoen espazioari esker eraldatzen denean”

Informazioa: Dantzaz

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko iraila(r)en 01-(e)an 08:47etan
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.