Logotipo de Dantzagunea


2020ko udazkenean Montrealgo Ecole de Danse Contemporainen dantza garaikideko sorkuntza-egonaldia

Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Conseil des Arts et des Lettresek (CALQ), Gipuzkoako Dantzagunearekin batera, Montreal hirian pieza koreografiko bat prestatzeko egonaldirako deialdia egiten dute. Egonaldia Dantzaz Nazioarteko Sorkuntza Koreografikoko Zentroa, Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa eta École de Danse Contemporaine de Montrealekin (EDCM) lankidetzan burutuko da. Egitasmo hau Quebec- Pays Basque 2020-2021 programaren baitan gauzatuko da, Quebec eta Euskadiko kultur eragile, sortzaile eta kultur industieran hartu- emana sustatzea helburu duen egitasmoa.

Bi lurraldeotako instituzioen elkarlanaren barruan, Quebeceko koreografo bat hartuko dute Dantzazek eta Tabakalerak, eta lan koreografikoa egingo du bi hilabateko egonaldi batean: Tabakalerako instalazioetan lehen hilabetean, eta Dantzazeko dantzariekin bigarren hilabetean, Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan.

Deialdiaren helburua da, eta EDCMk eta CALQek martxan duten programaren barruan, Euskal Herriko koreografoei beren lana nazioartean garatzeko eta ezagutarazteko aukera ematea, eta profil profesionala sendotzea.

Proiektuak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 5eko 23:59an bukatuko da.

Egonaldiaren ezaugarriak eta datak

  • Dantzarien kopurua eta ezaugarriak: EDCMko azken urteko maila handiko 15/20 ikasle.
  • Lan egiteko lekua: Ecole de Danse Contemporaine de Montreal
  • Datak: 2020ko udazkena, urritik abendura (behin betiko datak erabat finkatuko dira aukeratutako koreografoarekin)
  • Egindako lana 2020ko abenduaren 11tik 14ra egingo den Les danses de la mi-chemin jaialdian aurkeztuko dute, Montrealgo Wilder eraikineko Orange espazioan. 

Epemuga

  • Proiektuak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 5eko 23:59an bukatuko da.

Deialdiaren helburuak

Egonaldi-programa honek ondorengo helburuak ditu:

  • Artistak babestea eta sustatzea, sorkuntzarako ingurune egokia eta lanak ekoizteko eta zabaltzeko bitartekoak jarrita.
  • Kultur ingurune berri eta bizigarri baten bidez, koreografoen berritze artistikoa sustatzea.
  • Artisten arteko ikuspegien elkartrukea sortzea, eta lotura iraunkorrak sortzen laguntzea.
  • Euskal Herriko artisten lana eta ibilbidea nazioartean sustatzea.
  • Sorkuntza, ekoizpen eta hedapen artistikorako sare berriak garatzea.

Egonaldiaren ezaugarriak

Deialdi hau esperientzia profesionala duten dantza garaikideko koreografoei zuzenduta dago, eta deialdi honen aurretik gutxienez bi lan profesional eduki behar dituzte eginda eta aurkeztuta.

Aurkezteko baldintzak

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatua egotea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.

Eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa eta epeak

Proiektuen txostenak ondorengo helbidera bidali behar dira, 2020ko martxoaren 5eko 23:59ak baino lehen: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera. Ondorengo informazioa aurkeztu behar da (PDF formatuko dokumentu bakarrean):

  • Curriculum Vitaea
  • Argazkia
  • Ikus-entzunezkoak: aurretik egindako lanen loturak
  • Proiektuko helburuen, lan-metodologiaren eta kronogramaren azalpen laburra
  • Motibazio-gutuna
  • Erreferentzia-gutunak (aukerakoa)

Aukeraketa-irizpideak

  • Proposamenaren kalitatea
  • Izaera berritzailea eta prozesu artistikoa
  • Egilearen ibilbidearen eta proposamenaren arteko koherentzia
  • Proposatutako proiektuaren eta programaren helburuen arteko kohesioa

Egonaldiaren iraupena eta diru-laguntza

Egonaldiak bi hilabeteko iraupena izango du, 2020ko udazkenean (datak aukeratutako koroegrafoarekin zehaztuko dira).

Diru-laguntza 4.000€koa da, bidaia, asegurua eta egonaldiko gastuak ordaintzeko. CALQek emango dio ostatua koreografoari eta proiektuaren ekoizpen-gastuak EDCMk ordainduko ditu.

EDCMk 4.500$ emango dizkio koreografoari bere lanaren egile eskubideengatik. 

Informazio gehiago

E-posta Inprimatu
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.