Bilbao Eszenaren -Artistak Egoitzan- sorkuntza eszenikorako laguntza programaren laugarren deialdia

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, BilbaoEszenaren Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren, bitartez, “Artistak Egoitzan” programaren 2012ko deialdia ireki du. Programa hori, duela hiru urte, gure Hiribilduan arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko xedez martxan jarritako ekimen berritzailea da.

BilbaoEszenak bost arte proiektu aukeratuko ditu. Horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da.

Aurtengo edizioak berrikuntza bat izango du. Egoitzetako bat, ikus-entzuleen edo beste artista batzuen aurrean aurkeztu beharreko emaitza erabat euskaraz eskainiko duen arte egitasmo batentzat erreserbatuta egongo da. Horrez gain, hizkuntza horren erabileraren balorazio orokorra ere handiagoa izango da, %10etik %20ra igaroz, Arte Eszeniko garaikideen barruan euskararen erabilera sustatzeko asmoz.

BAD 2012

Beste alde batetik, Kultura eta Hezkuntza Sailak, urriaren 25etik azaroaren 4ra burutuko den BAD-en, Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren, hurrengo ediziorako proposamen artistikoak jasotzeko epea zabalik du.

Bi deialdietarako epea: Martxoaren 30a.

Proposamenak bidaltzeko helbidea:

Juan Gardeazabal kalea, 3 – lonja
48004 Bilbo
T: 94 433 49 95
Mail: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Informazioa gehiago: Bilbao Eszena

Inprimatu