Logotipo de Dantzagunea


Zabalik Mugatxoan tailerren deialdia, 2012 urria

Una voz sin cuerpo, hacia el amor [Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz] da proposatzen dizuegun programa, urriaren 4tik 11ra Donostian izango dena. Programa hau Special Issue [Edizio Berezia] Europako zentroekin sarean garatzen den programaren barne dago. Sare hau Les Laboratoires d'Aubervilliers, In-presentable (Madrid), Station (Belgrad), Hybris Konstproduktion (Stockholm), BIS (Istanbul) eta Mugatxoan (Donostia) egiturek osatzen dute, zeintako artisten helburua den testuinguru egokiak ekoiztea asma-bidean dagoen arte baterako.

Gaurko performanceak nola argitaratzen du diskurtsoa? galdetuz gero, beste galdera hauek sortzen zaizkigu: Nola egon, egon gabe? Zer antzematen diogu performance bati, ikusi ez, eta bakarrik entzuten badugu? Nola antzeman dezakegu performancea non gauzatzen den eta zer irudi sortzen duen? Nola desagertzen da gorputza? Ahotsa gorputza ote? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko, beste ekitaldi eta bi tailerrez osatutako programa bat prestatu dugu. Hala, Manuel Cirauquik eta Peio Aguirrek ikastaro bana emango dute, eta horietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gogoeta teorikoak eta praktikoak proposatuko baitituzte galdera horien inguruko arazoei buruz.

Gehiago Irakurri 

E-posta Inprimatu
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.