Logotipo de Dantzagunea


DANZA A ESCENA-ra proiektuak aurkezteko epea irekita dago urriak 10a arte

“Danza a escena 2013” Zirkuituan parte hartzean interesa duten dantza konpainiek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte irailaren 21etik aurrera.

Titulartasun Publikoko Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdien Sare Espainiarrak “Danza a escena” zirkuituaren edizio berria antolatzen du, Arte Eszeniko eta Musikako Institutu Nazionalak (INAEM) sustatuta. Zirkuitu horretan, egoitza  Espainian duten dantza konpainia profesionalek parte har dezakete.

2013ko edizioari buruzko informazio osoa irailaren 21etik aurrera interesdunen eskura egongo da danza a escena webgunearen bitartez. Proposamen artistikoak beharrezko hedapen-material guztiekin batera aurkeztu behar dira, balorazioa egin ahal izateko. Konpainia profesionalek redescenan izena emanda egon behar dute.

Behin izena emateko epea bukatuta (2012ko urriaren 10ean 14:00etan), Sareko Ballet, Dantza eta Mugimenduaren Arteetako Batzordeak azterketa fasea irekiko du, “Danza a escena” zirkuituko ikuskizunen katalogoa osatzeko asmoz (azaroan). Emanaldiak 2013an zehar egingo dira.

Ekimen horren helburu nagusia mugimenduaren arteen ikusgarritasuna indartzea da, titulartasun publikoko espazio eszenikoetan dantza ikuskizunen programazioa areagotuz eta lanaren hedapena zein publikoaren eraketa laguntzen dituzten proiektuak sustatuz.

E-posta Inprimatu
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.