Logotipo de Dantzagunea


Bitamine faktoriak 2015eko sorkuntzarako mugaz gaindiko laguntzen deialdia egin du

Deialdi honen bidez, sortzaile banako eta kolektiboen proiektuak nahiz ekoizpen-gune iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak babesten ditu Bitamine Faktoriak, horrela lekuko sorkuntza-ehuna sendotzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen lagunduz. Eskaerak aurkezteko epea 2015eko martxoaren 31n amaitzen da.

Sortzaile banakoen eta/edo kolektiboen obrak, izaera berritzaileko proiektuak eta libre aukeratutako oinarri eta edukiak dituzten jarduerak ekoizteko izango dira laguntzak. Modalitate hori beren jarduera Gipuzkoa eta Lapurdi probintzietan garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboentzat bideratuta dago.

Deialdi osoa Bitamineren webgunean

Informazio gehiago:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / +34 943625202

Informazio-iturria: Bitamine

E-posta Inprimatu
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.