Nazioartean sustatzeko aukera eskeintzen du CuratorĀ“s Network-ek

2011 ko Azaroaren 16tik 20ra Curator´s Network topaketa ospatuko da lehenengo aldiz Madrilgo Matadero sorkuntza gunean. Topaketa hauen bidez artista, koordinatzaile eta gainontzeko kultur agenteen arteko ideia trukaketa bermatu nahi da. Madrilgo topaketa, Europako bost herrialde ezberdinetan egingo diren 5 topaketetariko bat dugu.

Deialdi honen bidez, 20 artista aukeratuko dira. Sortzaile hauek beren portafolioa aurkeztuko diete sareko kideei eta baita topaketara gonbidatuak izango diren gainontzeko kultur agenteei. Aukera honen bitartez, nazioartean ezagutzera emango dira artistak. Artista edo kolektibo bakoitzak proiektuaren dossier bat aurkeztu behar du, azkenaldian egin duen lanarekin. Bertan erabilitako prozesua( arte grafikoa, argazkigintza, instalazioa, bideoartea, soinu artea, performance-a…) eta gaia, erabat libreak dira.

Informazioa gehiagorako: http://www.curators-network.eu/madrid/gathering_terms

Inprimatu