Logotipo de Dantzagunea


Deialdiak

Sortutakoak Tradizionala 5

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak Tradizionalaren bosgarren edizioaren deialdia egiten du. Deialdi honetara aurkez litezke tokiko dantzei buruzko proiektuak, edo tokiko dantzen inguruko birsortze, birgaitze edo sorkuntza-lanak. Kontuan hartuko dira proiektuaren dokumentazio eta landutako dantzaren testuinguruari buruzko ikerketa-lanak

*Proiektuak aurkezteko epea abuztuaren 26ra luzatu da.  

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SSORTUTAKOAKTRADIZIONALA5.doc38 Kb
E-posta Inprimatu
 

SORTUTAKOAK 9

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren bederatzigarren edizioaren deialdia iragartzen du. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak aukeratutako formatuan. Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 9n.

Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 1etik maiatzaren 1era dago irekita. Sortutakoak 9n parte-hartzeko, proiektua aurkezteko txostena bidali behar da, izen-emate orriarekin batera, ondorengo helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

E-posta Inprimatu
 

SORTUTAKOAK 8

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren zortzigarren edizioaren deialdia iragartzen du. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak aukeratutako formatuan. Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 8n.

Proiektuak aurkezteko epea urriaren 1etik azaroaren 10era dago irekita. Sortutakoak 8n parte-hartzeko, deialdi honi atxikitako formularioa bete eta ondorengo helbide elektronikora bidali behar da: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

E-posta Inprimatu
 

Sortutakoak Tradizionala 4

Sortutakoak tradizionala, dantza tradizionalaren esparruan berritze, egokitze eta sortze proiektuak babesteko Dantzagunearen programa da. Programa honek diru-laguntza bat, egindako lanak balioan jarri eta ezagutzera emateko bultzada eta proiektuaren aurkezpen publikoa batzen ditu. Behar izanez gero Dantzagunearen Errenteriako egoitzan egonaldia egiteko aukera izango da.

Gehiago irakurri...
E-posta Inprimatu
 

Deialdia: Oskako Feria 2015

Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Feriak bere 29. edizioari ekingo dio, sorkuntza eszeniko garaikidea hedatzeko gune sendo gisa. Horregatik, Huescako Feriak deialdi bat zabaldu die artistei, konpainiei eta banatzaileei, 2015eko edizioan parte-hartzeko proposamenak bidaltzeko. Zuzendaritza artistikoak programatzeko edo aurkezteko aztertuko ditu edozein arte-diziplinako sorkuntza garaikideko ikuskizunak. Feria irailaren 28tik urriaren 1era egingo da, eta proposamenak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 30ean amaituko da.

Gehiago irakurri...
E-posta Inprimatu
 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.