Logotipo de Dantzagunea


Deialdiak

SORTUTAKOAK 8

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren zortzigarren edizioaren deialdia iragartzen du. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak aukeratutako formatuan. Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 8n.

Proiektuak aurkezteko epea urriaren 1etik azaroaren 10era dago irekita. Sortutakoak 8n parte-hartzeko, deialdi honi atxikitako formularioa bete eta ondorengo helbide elektronikora bidali behar da: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

E-posta Inprimatu
 

Sortutakoak Tradizionala 4

Sortutakoak tradizionala, dantza tradizionalaren esparruan berritze, egokitze eta sortze proiektuak babesteko Dantzagunearen programa da. Programa honek diru-laguntza bat, egindako lanak balioan jarri eta ezagutzera emateko bultzada eta proiektuaren aurkezpen publikoa batzen ditu. Behar izanez gero Dantzagunearen Errenteriako egoitzan egonaldia egiteko aukera izango da.

Gehiago irakurri...
E-posta Inprimatu
 

Deialdia: Oskako Feria 2015

Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Feriak bere 29. edizioari ekingo dio, sorkuntza eszeniko garaikidea hedatzeko gune sendo gisa. Horregatik, Huescako Feriak deialdi bat zabaldu die artistei, konpainiei eta banatzaileei, 2015eko edizioan parte-hartzeko proposamenak bidaltzeko. Zuzendaritza artistikoak programatzeko edo aurkezteko aztertuko ditu edozein arte-diziplinako sorkuntza garaikideko ikuskizunak. Feria irailaren 28tik urriaren 1era egingo da, eta proposamenak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 30ean amaituko da.

Gehiago irakurri...
E-posta Inprimatu
 

SORTUTAKOAK 7

Dantzaguneak Sortutakoak programaren zazpigarren edizioaren deialdia iragartzen du. Zazpigarren ekitaldi honetan Dantzaguneak gai zehatz bat proposatzen du, pieza koreografiko bat osatzeko, eta sorkuntza-prozesu bat garatzeko.

Horretarako, Gipuzkoako eta Euskal Herriko dantza garaikidearen aitzindari eta erreferente den José Lainezen testu batetik abiatuta, koreografia bat osatu beharko da. Hasiera eta bukaera izango dituen sormen-prozesua egitea eskatzen da, emandako testutik abiatuta.

Sortutakoaken zazpigarren edizioa integratu da Jose Lainez eta Concha Martínez koreografoen lana ezagutarazteko proiektu zabalago baten barruan. Donostia 2016rekin eta Huarte Zentroarekin elkarlanean, 2015 urtean zehar hainbat ekitaldi egingo dira.

Sortutakoak 7n egonaldia egiteko aukeratutako proiektuek 2015eko ekainean Donostia 2016 Fundazioaren 2106 Gunean egingo den “Dantzatzeko ez diren koreografiak” erakusketan aurkeztuko dute beren lana.

E-posta Inprimatu
 

Bitamine faktoriak 2015eko sorkuntzarako mugaz gaindiko laguntzen deialdia egin du

Deialdi honen bidez, sortzaile banako eta kolektiboen proiektuak nahiz ekoizpen-gune iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak babesten ditu Bitamine Faktoriak, horrela lekuko sorkuntza-ehuna sendotzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen lagunduz. Eskaerak aurkezteko epea 2015eko martxoaren 31n amaitzen da.

Gehiago irakurri...
E-posta Inprimatu
 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.