Logotipo de Dantzagunea


Deialdiak

DANZA A ESCENA-ra proiektuak aurkezteko epea irekita dago urriak 10a arte

“Danza a escena 2013” Zirkuituan parte hartzean interesa duten dantza konpainiek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte irailaren 21etik aurrera.

Titulartasun Publikoko Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdien Sare Espainiarrak “Danza a escena” zirkuituaren edizio berria antolatzen du, Arte Eszeniko eta Musikako Institutu Nazionalak (INAEM) sustatuta. Zirkuitu horretan, egoitza  Espainian duten dantza konpainia profesionalek parte har dezakete.

2013ko edizioari buruzko informazio osoa irailaren 21etik aurrera interesdunen eskura egongo da danza a escena webgunearen bitartez. Proposamen artistikoak beharrezko hedapen-material guztiekin batera aurkeztu behar dira, balorazioa egin ahal izateko. Konpainia profesionalek redescenan izena emanda egon behar dute.

Behin izena emateko epea bukatuta (2012ko urriaren 10ean 14:00etan), Sareko Ballet, Dantza eta Mugimenduaren Arteetako Batzordeak azterketa fasea irekiko du, “Danza a escena” zirkuituko ikuskizunen katalogoa osatzeko asmoz (azaroan). Emanaldiak 2013an zehar egingo dira.

Ekimen horren helburu nagusia mugimenduaren arteen ikusgarritasuna indartzea da, titulartasun publikoko espazio eszenikoetan dantza ikuskizunen programazioa areagotuz eta lanaren hedapena zein publikoaren eraketa laguntzen dituzten proiektuak sustatuz.

E-posta Inprimatu
 

Bigarren Asturiaseko Artista Independienteen Jaialdia

Formato txiken Dantza, Antzerki eta Performance-ko obrak  aurkezteko epea irekitzen da

Bidaltzeko epe muga: 2012ko urriaren 3a

Informazio gehiago hemen

 

E-posta Inprimatu
 

Zabalik Mugatxoan tailerren deialdia, 2012 urria

Una voz sin cuerpo, hacia el amor [Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz] da proposatzen dizuegun programa, urriaren 4tik 11ra Donostian izango dena. Programa hau Special Issue [Edizio Berezia] Europako zentroekin sarean garatzen den programaren barne dago. Sare hau Les Laboratoires d'Aubervilliers, In-presentable (Madrid), Station (Belgrad), Hybris Konstproduktion (Stockholm), BIS (Istanbul) eta Mugatxoan (Donostia) egiturek osatzen dute, zeintako artisten helburua den testuinguru egokiak ekoiztea asma-bidean dagoen arte baterako.

Gaurko performanceak nola argitaratzen du diskurtsoa? galdetuz gero, beste galdera hauek sortzen zaizkigu: Nola egon, egon gabe? Zer antzematen diogu performance bati, ikusi ez, eta bakarrik entzuten badugu? Nola antzeman dezakegu performancea non gauzatzen den eta zer irudi sortzen duen? Nola desagertzen da gorputza? Ahotsa gorputza ote? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko, beste ekitaldi eta bi tailerrez osatutako programa bat prestatu dugu. Hala, Manuel Cirauquik eta Peio Aguirrek ikastaro bana emango dute, eta horietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gogoeta teorikoak eta praktikoak proposatuko baitituzte galdera horien inguruko arazoei buruz.

Gehiago Irakurri 

E-posta Inprimatu
 

Vila-real-eko lehen Dantza Labur Jaialdia

(Vila-real, Castelló)

Vila-realeko udaletxeak eta A Tempo Dansa dantza-antzerki-musika konpainiak ondorengo deialdia egiten dute:
Hiriko Udal  Auditorioan, 2012ko  urriaren  5, 6 eta 7an aurkezteko pieza laburrak. Ikuskizunak ostiral, larunbat eta igande gauean aurkeztuko dira, arratsaldeetan pase teknikoak burutuz. Hori dela eta, proposamenak sinpleak izan behar dira maila teknikoari dagokionez. Jaialdiak soinu eta argiztapen teknikari bat ipiniko du partaideen eskura.

Konpainiek beharrezko materiala Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era  bidali behar dute, gai bezala VILA-REAL EN DANSA - Att/ PEPA CASES ipiniz.

Bidaltzeko epe muga: 2012ko abuztuaren 1a

Baldintzak atxikituak.

 

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_Sconvocatoria20vila-real20en20dansa2020121.doc74 Kb
E-posta Inprimatu
 

MADRILGO XXVI. LEHIAKETA KOREOGRAFIKOA 2012

EXPANDING MOVEMENT

Koreografo espainiarrek  eta egoitza espainian duten koreografo internaizonalek, dantza garaikide eta ballet garaikide lan berriak aurkezteko deialdia luzatzen du Madrilgo XXVI Lehiaketa Koreografikoak.

Lehiaketa 2012ko abenduaren 13tik 16era izango da Madrilgo Mataderoko “las Naves del Español”-eko  1 Aretoan.

Oinarriak eta izen emate orriak atxikituriko orrietan daude.


Madrilgo lehiaketa koreografikoa:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
http://www.pasoa2.com
 

E-posta Inprimatu
 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.