Logotipo de Dantzagunea


Deialdiak

Mugikortasunerako laguntzak

Kulturaren , Zientziaren  eta Irakaskuntzaren  Erakunde Iberoamerikarrak  mugikortasunerako laguntzen bigarren deialdia atera du. Sortzaile, kudeatzaile, sustatzaile, eta profesional  iberoamerikarrek beren lana  beste lan testuinguak ezagutuz aberastu nahi izanez gero, deialdi honen oinarriak irakur dítzatela.

Gauzatze epea
Mugikortasunerako laguntzak dituzten ekintzak 2012ko uztailetik 2012ko abendu bitarte burutu beharko dira.

Eskaeren aurkezpen epea
Maiatzaren 6a
Info+ 

E-posta Inprimatu
 

IT DANSA audizioa dantzarientzako

Data: maiatzaren  19a, larunbata, goizeko 10.00etan 

Lekua: INSTITUT DEL TEATRE Plaça Margarida Xirgu, zenbakigabea. 08004 BARCELONA

IT DANSA:

Zuzendaritza artistikoa: CATHERINE ALLARD

Repertorioa: Ramón Baeza - Rafael Bonachela - Stijn Celis - Patrick Delcroix - Nacho Duato – Alexander Ekman - Tony Fabre - Jacopo Godani - Jennifer Hanna - Rui Horta - Carlos Iturrioz - Uri Ivgi - Jirí Kylián - Toni Mira - Ohad Naharin - Lorena Nogal - Ramon Oller - Gustavo Ramírez - Joaquim Sabaté - Montse Sánchez  - Olga Sasplugas - Nora Sitges - Jo Stromgren - Eduardo Torroja - Wim Vandekeybus - Petr Zuska

Baldintzak:

- 2012ko irailean Konpainian sartzea.

-  Hautagaiek 23 urte gehienez izan ditzakete  izen-ematerako garaian eta teknika klasikoko maila on bat beharko dute.

Eskaria:

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu zuzenbidean eskatu dezakezue edo www.institutdelteatre.cat webgunean sartuz. Eskabide hau behar bezala  beteta eta firmatuta bidali, zuen Cv-a, nortasun agiriaren edo pasaportearen  fotokopia bat eta baita  dantza agiri eta tituluen fotokopia bat erantsiz.

Informazio gehiagorako: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Eskaera epea: apirilaren 20a eguerdiko 14.00ak arte.

 

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_Scartel audición emails castellano (2).doc790 Kb
E-posta Inprimatu
 

Apirilaren 2a azken eguna Fundación 2012 Fundazioa laguntza ekonomikoen eskaerak egiteko

Fundación 2012 Fundazioa sektore publikoaren fundazioa da eta helburu nagusia honako hau du: «2012 Euskadi, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea» kanpaina antolatzea; 2012. urte osoan egingo dira ekitaldiak, Gernikako, Durangoko eta Eibarko bonbardaketen 75. urteurrena dela-eta.

Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen helburu nagusien artean honako hau nabarmenduko dugu: kultura-edukien sortzaileei bakearen aldeko parte-hartze transformatzailea ahalbidetzea eta, aldi berean, herritarrari bakeari buruzko elkarrizketa eskaintzea bere kulturaren eta ingurukoen artean, jakintza eta ekintza-gaitasuna aberastearren.

Laguntzen oinarriak:

 http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_41?c&201201133 

E-posta Inprimatu
 

Dantzagunea-Sortutakoak 2

Dantzaguneak sorkuntza egoitzen bigarren deialdia irekitzen du mugimendu-arteen eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuentzako. Proiektu hauek  Ikuskizun eszenikoetara edo kalerako lanetara bideratuak egongo dira.

Konpainia egonkorrei, banakako proiektuei edo proiektu zehatz baterako sortutako taldeei gonbitea egiten zaie, atxikituta dagoen dokumentua bete eta ondorengo helbidera bidaltzeko:

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Eskaeren bidalketa: 2012ko martxoaren 2tik martxoaren 30a arte

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SSORTUTAKOAK 2.doc382 Kb
DOWNLOAD_THIS_FILE_SSORTUTAKOAK 2.pdf388 Kb
E-posta Inprimatu
 

Bilbao Eszenaren -Artistak Egoitzan- sorkuntza eszenikorako laguntza programaren laugarren deialdia

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, BilbaoEszenaren Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren, bitartez, “Artistak Egoitzan” programaren 2012ko deialdia ireki du. Programa hori, duela hiru urte, gure Hiribilduan arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko xedez martxan jarritako ekimen berritzailea da.

BilbaoEszenak bost arte proiektu aukeratuko ditu. Horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da.

Aurtengo edizioak berrikuntza bat izango du. Egoitzetako bat, ikus-entzuleen edo beste artista batzuen aurrean aurkeztu beharreko emaitza erabat euskaraz eskainiko duen arte egitasmo batentzat erreserbatuta egongo da. Horrez gain, hizkuntza horren erabileraren balorazio orokorra ere handiagoa izango da, %10etik %20ra igaroz, Arte Eszeniko garaikideen barruan euskararen erabilera sustatzeko asmoz.

BAD 2012

Beste alde batetik, Kultura eta Hezkuntza Sailak, urriaren 25etik azaroaren 4ra burutuko den BAD-en, Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren, hurrengo ediziorako proposamen artistikoak jasotzeko epea zabalik du.

Bi deialdietarako epea: Martxoaren 30a.

Proposamenak bidaltzeko helbidea:

Juan Gardeazabal kalea, 3 – lonja
48004 Bilbo
T: 94 433 49 95
Mail: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Informazioa gehiago: Bilbao Eszena

E-posta Inprimatu
 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.