Logotipo de Dantzagunea


SORTUTAKOAK

Sortutakoak Dantzaguneak 2011. urtean martxan jarritako programa da, sorkuntza-lanak eta prozesuak laguntzea helburu duena.
 
Mugimendu arteen eremuan (ikuskizun eszenikoak edo kalekoak) egindako sorkuntza eta ikerketa proiektuetarako egonaldi artistikoak eta teknikoak planteatzen ditu ekimen honek, konpainia egonkorrei, banakako proiektuei edo proiektu zehatz baterako sortutako taldeei zuzendutakoa.
 
Programaren barruan daude: aretoak uztea, baliabide ekonomikoak, laguntza teknikoa eta artistikoa, eta antzeko ezaugarriak dituzten bestelako guneekin mantentzen den lankidetza-programaren bitartez proiektuaren ibilbide artistikoa zabaltzeko aukera

Sortutakoak programaren baldintzak

  • Proiektuaproiektu xehea aurkeztu behar da, eta jaso behar ditu: azalpen artistikoa, behar teknikoak, kanpoko aholkulari artistikoaren izena, egonaldiko faseen plangintza, eta proiektuko partaideen curriculum vitaea.
  • Iraupena eta aretoak uztea: proiektu irabazleen egonaldiek gutxienez bi aste eta gehienez bi hilabeteko iraupena izango dute. Lanerako aretoak gutxienez 3 orduz erabiltzeko aukera egongo da, eta proiektu irabazleek dantzarako ekipamendu teknikoa eta laguntza artistikoa eskaintzen duen espazio batean lan egiteko aukera izango dute.
  • Baliabide ekonomikoak: egonaldia egiteko 1.000 euroko  diru-kopurua jasoko du proiektu irabazle bakoitzak, eta gainera artistak berak proposatutako kanpoko aholkulari artistiko bat proiektuan sartu ahal izango du, horretarako, 400 euroko diru-kopurua jasoko duelarik.
  • Sozializatzea: artistak bere lan-prozesua jardunaldi ireki batean eskola-haurrei erakusteko konpromisoa hartzen du; edo, Dantzagunearekin adostuta, bestelako jarduera dibulgatzaile bat egitekoa.
  • Hedapena: artistak, bere lana hedatzeko, Dantzagunea eta Gipuzkoako Foru Aldundia laguntzaile gisa aipatzeko konpromisoa hartzen du.

Sortutakoak programaren modalitate desberdinak:

  • Sortutakoak
  • Sortutakoak tradizionala

Aurreko edizioetako irabazleak

Sortutakoak

1. Edizioa

2. Edizioa 

3. Edizioa

4. Edizioa

5. Edizioa

Sortutakoak tradizionala

1. Edizioa 

  • Mikel Sarriegi Etxezarreta: Sanjoanetako neskatxen soka-dantza Beasainen 

2. Edizioa 

  • Andoaingo Axeri-dantza elkartea: Axeri-dantzaren inguruan
E-posta Inprimatu
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.